Páginas

domingo, 23 de marzo de 2014

GOYA: Karlos IV.ren familia margolana


 
Autorea: Francisco de Goya (1746-1828).
Data: 1800.urtea.
Estiloa: Neoklasikoa eta erromantizismoaren artean.
Generoa: Erretratua.
Teknika: Mihise gaineko erretratua.
Neurriak: 280 x 336cm. 



Testuingurua: Goya jadanik gorra dagoeneko etapakoa daukagu margolana, gero eta subjetibo eta kritikoagoa ageri da artista. Jadanik bere etapa rococoa alde batera utzi du. Aintzinako erregimena eta erregimen berriaren arteko trantsizio momentua da. Europako margolariak Rococoa, Neoklasizismoa eta Erromantizismoaren artean mugitzen ziren garaikoa.
 
Gaia: Errege familiaren taldekako erretratua daukagu. Badirudi Goyak margolan honekin Velazquezi eta bere Aialdekoak margolanari omenaldia egin nahi izan ziola.
 
Deskribapena: Guztira 14 pertsonai ageri dira. Horietatik 13 errege familiakoak eta 14.a Goya bera (autoerretratua). Errege familiako kideak hiru taldetan banaturik aurktzen dira.
 
Irudikapen modua: Errealismo osoz irudikatu ditu pertsonaiak, idealizazioa erabat sahiestuz. Familiako kideak diren bezalakoak irudikatu ditu Goyak. Gertukoak dirudite, giza ezaugarriekin. Aditu batzuren arabera pertsonaiak "barregarri utzi" nahi izan zituen Goyak, baina oso zaila dirudi garai hartako  artista batek helburu hori izatea koadro honekin.Erregina beraren figura azpimarratzen du eta erregea aldiz, nahiko jarrera tuntun edo lerdoan ageri da (masail gorriekin). Familia gustura geratu omen zen Goyaren margolanarekin. Xehetasun handiko margolana daukagu: arropak, bitxiak,...etab.irudikatuz. Erretratista bikaina izanik, pertsonaien ezaugarri fisikoak eta psikologikoak maisuki erretratatu zituen hemen.
 
Konposizioa: Friso itxuran kokatu ditu Goyak pertsonaiak; zutik ageri direnez bertikalitatea nagusitzen da konposizioan. Bi planotan kokatu ditu eta hirugarrengo batean bera ageri da. Konposizioa osatuz bi margolan ageri dira, paisaia batena eta eszena mitologiko bat izan daitekeena bestea.
Mugimendua: Espazio nahiko murriztu batean kokatu behar izan zituen pertsonaiak, hortaz monotonia sentsazioa ekiditzeko pertsonaien buruekin eta oinekin jokatzen du; erpin desberdinak sortzen ditu.
 
Argia eta perspektiba: Hauen lanketa ez da, Velazquez-ek Meninetan egin zuen bezain konplexua. Argia margolanaren ezkerretik sartzen da, familia argiztatuz. Itzalak maisuki landu ditu Goyak, gelaren zoruan ageri direlarik. Bera atzeko plano batean ageri da ilunpetan (Velazquez Meninetan agertzen zen modura). Perspektibaren lanketa ere maisutasunez egiten da, plano desberdinak erabiliz eta hondoko margolanak irudikatuz.
 
Kolorea: Gorria, berdea eta horia dira oinarrizko koloreak. Goyak, bere pintzelkadarekin maisuki banatu ditu koadroaren zehar, gradazio desberdina emanez.
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.