Páginas

martes, 13 de mayo de 2014

ASKOTARIKO GIZARTEA


ASKOTARIKO BIZTANLERIA

ZEREN ARABERA SAILKATZEN DIRA GIZARTE MOTA DESBERDINAK?:

Ekonomia eta bizimodu desberdinen arabera sailkatzen dira.
Gizarte landatarra:ekonomiaren oinarri nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta baliabide mineralen ustiapena. Industria ez da garrantzitsua(modernizatu gabea). Zerbitzuen sektorean jarduera tradizionalak (merkataritza txikia).
Biztanleria gehiena landa inguruan bizi da.
Afrika, Asia eta Iberoamerikan.
Gizarte industriala: biztanleen 1/3ak baino gehiago industrian aritzen da. Industria sektore tradizionalak eta gutxi modernizatuak (adibidez siderurgia).
Nekazaritza eta arrantzak garrantzia gutxi. Zerbitzuen sektorea garrantzitsua da.
Biztanle gehienak hirietan bizi dira.
Europako ekialde eta erdialdea, Mexiko, Brasil,...
Industriaondoko gizartea: biztanleen gehiengoa zerbitzuetan aritzen da. Zerbitzu aurreratuak eta modernizazioa. Industrian %30ak dihardu (teknologia berriekin lotutako industria). Nekazaritza eta abeltzaintzak garrantzi txikia.
gizarte hiritarrak dira. Nekazal exodoa bukatu da. EE.BB, Japonia, Kanada, Alemania,... bezalako herrialdeak.
PERTSONEN KULTURA ANIZTASUNA
-Zibilizazioak:Lurreko kultura eremu handiak dira. Munduaren inguruko ikuspegi pertsonala duten biztanleak bilduz, baina nortasun-ezaugarri amankomunekin: hizkuntza, erlijioa, pentsamoldea,...
-Kulturak: Zibilizazioen barruan dauden unitateak dira. Kultura bakoitzak eremu bat hartzen du edo batzuetan zenbait herrialde ere.
KULTURA ERRONKA HANDIAK
-Gehiengo eta gutxiengoen arteko bizikidetza:
 Herrialde batean kultura bat baino gehiago egon daiteke. Gehiengoen kultura bat egon ohi da, hau da, biztanle gehienek jarraitzen dutena.
-Kulturen desagerpena: Kultura ez da zerbait estatikoa (bilakaera izan dezake). Arazoa da kultura batek bestea ordezkatzen duenean, bat desagertuz.
-Fundamentalismoa: Gizarteko bizitza erregulatzeko liburu sakratuen edukiak aplikatzen dituen erlijio-mugimendua da.


MUNDUKO HIZKUNTZAK
-Ezaugarriak:
-Hizkuntza, gizartearen ezaugarri bereizleetako bat da.
-Pertsonen arteko lotura elementua da.
-Komunikatzeko bidea da.
 
-Munduan zenbat hizkuntza?
5000-6000 hizkuntza inguru daude.


-Erabilera eremua:
- Batzuetan bat dator estatuaren mugekin.
-Ohikoa da hizkuntza bat herrialde batean baino gehiagotan hitzegitea edo herrialde berean hizkuntza bat baino gehiago.
-Hiztun kopuru handieneko hizkuntzak:
  • Txinera (1200 miloi pertsona)
  • Ingelera (440 miloi pertsona)
  • Hindia (360 miloi pertsona)
  • Gaztelania (340 miloi pertsona)
-Zer gertatzen da ingelerarekin?. Eta gaztelerarekin?: 
-Ingelera: nazioarteko hizkuntza da eta gehien ikasten dena.
-Gaztelera: bigarrengo postuan dago, gehien ikasten direnen artean.
MUNDUKO ERLIJIOAK
-Erlijioaren definizioa:sinismen eta praktika multzo bat da. Pertsona talde batek sakratutzat edo jainkotiartzat jotzen duenarekin lotutako sinismen multzoa.
-Nola eragiten du erlijioak gizartean?:
Zuzenean edo zeharka eragiten du: balioak, familia eredua, festak, arkitektura,...etab.
-Zeintzuk dira erlijio nagusienak?:
  • Kristautasuna
  • Islama
  • Hinduismoa
  • Budismoa
-Pertsona guztiek sinisten al dute erlijio batean?; arrazoitu:

Ez. Pertsona asko daude ere ez dutela inolako erlijioetan sinesten: ateismoa.
Erlijio-gatazkak:
Estatu askotan erlijio ofizial bakarra dago. Beraz, beste erlijio bat praktikatzeko askatasun handirik ez dago eta hortik gatazkak sortu daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.