Páginas

sábado, 29 de marzo de 2014

HIRI-HIERARKI MAPEN IRUZKINAK: ESPAINIA ETA EAE


Ariketa: Espainiako hiri-hierarkia maparen iruzkina egiteko gidoia (344.orrialdeko mapa)
 
1.- Sarrera:

  • Espainiar estatuko gaikako mapa + irudi mapa.
  • Adierazten den fenomenoa zehaztu.
  • Legenda deskribatu: hirien sailkapena bost mailatan, lerrozuzenek ezartzen dituzte hiri-egituretako loturak eta koropleten bitartez hiri-ardatzak osatzen dituzten eskualdeak nabarmentzen dira.
  • Hiri-sistema zer den azaldu.
  • Hiri-eragin eremua zer den azaldu.
2.- Iruzkina: (gogoratu mapari erreferentzia egitea).

  • Espainiar hiri-sisteman bost motatan bildu daitezke hiriak: horiek azaldu adibideak emanez.
  • Espainiako hiri-sistemako hiriek harremanak dituzte elkarren artean: horiek azaldu.
  • Espainiako hiri-sistema industriako etapatik heredatua dago: erdialdean, hiri-aglomerazio handiena kokatzen da, Madril, eta bere inguruan bestelako hiri-ardatzak sortzen dira: azken hauek azaldu.
3.- Ondorioak:

  • Autonomien estatua ezartzeak zegoen hiri-sisteman eragina izan zuen, eskualdeko hiri-sistemak eratuz eta autonomia erkidegoko hiriburuek garrantzia hartuko dute.
  • Espainia 1986an Europako Erkidegoan sartu izanak, bertako hiri-sisteman barneratzea eragin zuen.
  • Globalizazio ekonomikoa medio, hirugarren sektoreko jarduera berritzaileek pisua irabazi dute eta industriek, aldiz, galdu. Hiriak, orokorrean, munduko zein Europako mapan euren buruak kokatzeko ahaleginetan dihardute. Aipatzekoak dira nola Bilbok Guggenheim efektua baliatu duen edo Donostia 2016ko hiriburu kulturala izango den.
Ariketa: EAEko hiri-hierarkia maparen iruzkina egiteko gidoia (494.orrialdeko mapa)


1.-Sarrera:
  • EAEko gaikako mapa + irudi mapa.
  • Adierazten den fenomenoa zehaztu.
  • Legenda deskribatu: hirien sailkapena bost mailatan egiten da biztanle kopuruaren arabera.
  • Hiri-sistema zer den azaldu.
  • Hiri-eragin eremua zer den azaldu.
2.-Iruzkina: (gogoratu mapari erreferentzia egitea).
  • EAEko hiriek antolaketa hierarkikoa dute; hierarkia horren buruan hiriburuen sistema polinuklearra dago: garantizaren arabera hiru metropoli-inguruak azaldu.
  • Hiriburuen azpitik dauden hiri txikiak aipatu.
  • Ikuspuntu espazialetik hiri-sistemak banaketa desorekatua du.
  • Bi azpi-sistemak bereiztu: kostaldekoa eta barnealdekoa.
  • Erkidegoko hiriek bestelako hiriekin (erkidegotik kanpoko eremuekin, adibidez Errioxa) dituzten harremanak komentatu.
  • Europarekiko kokapen estrategikoa.
3.-Ondorioak:
  • Etorkizuneko erronkak laburki aipatu (lagungarri 495-496 orr.).
  • Donostia 2016 hiriburu kulturala izango da eta Gasteiz Green Capital titulua izan du, aurten Espainiako hiriburu gastronomiko bihurtu delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.