Páginas

martes, 25 de marzo de 2014

PHOTOPEACH PROGRAMAREKIN LANEAN



 Hemen duzue programa erraz honekin lanean hasteko gida:
-www.photopeach.com-ean sartu eta  migrazioei buruzko aurkezpen bat osatuko duzue.
-Izenburua: Migrazio mugimenduak Espainian.
-Aurkezpenean agertu beharreko gutxieneko kontzeptuak: emigrazioa, inmigrazioa, migrazio saldoa,…
Gai irekia denez zuek aukeratu zertan zentratuko zareten: azken hilabeetako etorkinen uholdeak, espainiarrek egin dituzten edo gaur egun egiten ari diren Europaranzko migrazio mugimenduak,…etab.
Jarraitu beharreko pausoak:
1- Lehenengo pausoa erregistratzea izango da:
“Sing up”delakoan klikatu:           izena:
                                                    e-mail:
                                                    pasahitza:
2-“Create a new slideshow: other services” delakoan klikatu
3-Ondoren, internetean goian aipatzen diren kontzeptuen argazkiak bilatu eta argazki hauek ordenagailuko mahaigainean kopiatu.
4-“Upload photos” delakoan klikatu eta nahi dituzuen argazki guztiak jarri. Banan-banan jarri behar dituzue “abrir” delakoan kliklatuz.
5-Ondoren “next” delakoan sakatu.
6-“Slideshow title” delakoan aurkezpenaren izenburua jarri (aukeratu duzuen atalaren arabera aldatu daitekeena).
7-Musika aukeratu (bat aukeratu behar duzue eta kliklatu)
8-“Finish” delakoan sakatu
9-Jadanik zuen aurkezpena ikusi dezakezue
10- Egindako aurkezpena zuen e-mail-era bidali dezakezue eta horrela gordeta gelditzen da hurrengorako (gutunaren ikono hau aurkezpenaren aldamenean agertzen da, bertikalean, urdin kolorearekin).

Aldaketak egiteko
-Edit delakoan kliklatuz gero nahi duzuena aldatzeko aukera daukazue
-Edit caption and photos: aldaketak egiteko bai sartu dituzuen argazkietan (adibidez argazki gehiago sartzeko, argazkien artean diapositibak tartekatzeko,…etab) edo idatzi duzuenean aldaketak egiteko
-Preview: hemen klikatuz gero egindako aldaketak aurreikusi ditzakezue
-Ok: hemen klikatuz gero aldaketak gordeko dira
-Quiz: aurkezpenean zehar galderak osatzeko balio du (adibidez: euskaldun bat lan arrazoiak medio gaur egun Extremaduran bizi da; Extremadurako biztanleek nola kontsideratuko dute?):
1.Emigrantea.                  2. Inmigrantea.                        3. Bertakoa.

Adibide bat:  

Espainiako klimak errepasatzen:ozeanikoa on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.