martes, 3 de junio de 2014

ERROMATARREN HISTORIA


Iturria: www.isaacbuzo.com

  • MONARKIA:K.a. 753-K.a. 509
-K.a. 753.urtean Erromako hiriaren sorrera zazpi muinoen inguruan
-Istorioa: Kondairak dioenez, otseme batek hazitako bi anaia bikik, Romulo eta Remok, sortu zuten Erromako hiria. Bi anaiak Troiako Eneas heroiaren ondorengoak ziren. Kondairaren arabera Romulo izan zen lehen erregea.
-Etruskoek gobernatu zuten, baina erromatarrek ez zituzten onartzen.
-K.a. 509.urtean kenduko dute tronutik azken erregea.
-Horrela lehendabiziko aldia amaituko da.
  • ERREPUBLIKA: K.a. 509- K.a. 27
-Errepublikako sistema politikoa ezarriko da.
-Hiru erakunde nagusi zeuden (komizioak, magistraturak eta senatua).
-Herritar kategoria zeukatenak bakarrik hautatu zezaketen.
-Italiar Penintsula, Hispaniako lurraldeak, Galiako lurraldeak, Afrikako iparraldea, Asiako mendebaldea eta Balkanetako Penintsula konkistatu zituzten.
-Gerra Punikoak: erromatar eta kartagotarren (Italiaren hegoaldean kokatzen zen herria-Hanibal jenerala) arteko gerrak izan ziren. Erromatarrek irabazi zuten.
-Liskarrak, matxinadak eta barne-borrokek Errepublika ahuldu zuten (esklabo-matxinadak: Espartako gladiadorea).
-Militarrek gero eta botere handiagoa zuten.
-Triunbiratuak sortu ziren: hiru gizonen arteko itunak (desordenari aurre egiteko).
-K.a. 27an, Senatuak Oktaviori botere guztia emango dio, lehen enperadore bihurtuz.
  • INPERIOA: K.a.27-K.o.476
-Oktaviok botere guztia bereganatu ondoren abiarazi zen Inperioa.
-Inperio garaian lortu zen erromatarren goren unea.
-Pax Romana: ekonomia, politika eta gizarte arloan garai "baketsua" izan zen.
-III.mendean gainbehera emango da: nekazarien protestak eta iparraldetik barbaroen etorrera.
-K.o. 395.urtean Teodosio enperadoreak Inperioa zatitzen du hobeto defendateko (Mendebaldeko Inperioa eta Ekialdeko Inperioa).

Behin erromatarren historiako garaiak aztertu ondoren, erantzun galdera hauek:

1-Erromako Historia zein alditan banatzen da?
2-Aldi bakoitzaren hasiera eta amaiera data aipatu.
3-Zer urtetan sortu zen Erromako hiria?
4-Istorioaren arabera, nola sortu zen Erromako hiria?
5-Hasiera batean, zer herrik menderatu zituen erromatarrak?
6-Zer urtetan bota zuten Erromako azkenengo erregea?
7-Ondoren, zer sistema politiko ezarri zen?
8-Azaldu sistema politiko horren funtzionamendua.
9-Zer lurralde menperatu zituzten etapa honetan zehar?
10-Zer dela eta amaituko da etapa hau?
11-Noiz hasiko da Inperioaren garaia?
12-Zein izan zen lehen enperadorea?.
13-Zer dela eta hasten da erromatarren gainbehera?
15-Zeintzuk izan ziren barbaroak?
16-Zer enperadorek banatu zuen Inperioa bitan?. Eta zer dela eta?


ERROMATAR GIZARTEA
Osatu koadernoan erromatar gizartearen eskema: zeintzuk ziren herritarrak?. Eta ez herritarrak?.



Azaldu ondorengo pertsonai hauen garrantzia:

Hanibal




Espartako







No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.