miércoles, 26 de noviembre de 2014

ASMAKIZUN BERRIAK

PENTSATU EZAZU, DOHAINIK DA ETA!








Ia nola moldatzen zareten eroglifiko hauekin...



Zer apurtu du?


Nolako ahotsa zuen?



-Denek pentsatzen dute Jorge herriko mutil inozoena dela. Zergatik?. Beti bi moneten artean aukeratzeko ematen diotenean (1 eurokoa eta 0,50 zentimokoa) txikiena hartzen du, hau da, 0,50 zentimokoa. Lagun batek abixatu nahi dio nola adarra jotzen ari zaizkiola....orduan Jorgek zera erantzuten du:
  • 0,50 zentimoko txanponak politagoak dira
  • 50 1 baino handiagoa da, horregatik hartzen dut
  • 1 eurokoa aukeratuko banu ez zizkidaten gehiago emango
-Etxe baten bizi naiz leiho eta ate gabe. Atera nahi dudanean paretak zeharkatu behar ditut. Zer naiz?
  • Tximiniako kea
  • Ihesi doan moskito bat
  • Txita bat
-Zergatik da egokiagoa estolda bat borobila izatea karratua partez?
  • Karratua zailagoa baita fabrikatzeko
  • Karratua biratu eskero barrura erori daiteke
  • Borobilak pisu gutxiago izaten du
  • Borobila hobeto egokitzen da zulora


-Banatu ahal dezakezu zirkulu hau zazpi zatitan 3 lerro zuzen erabilita bakarrik?






-Maialeni eraztun bat jauzi zaio kafea duen katilu batetara. Nola da posible eraztuna ez bustitzea?


-Zein animaliak ditu bi hankak buruan?


-Noiz eraman daiteke ura koladore batean?


-Zuhaitz batean 8 txori daude. Mikel ehiztaria da eta bere eskopetakin bi txori hiltzen ditu. Zenbat txori gelditzen dira?


-Animalia denda bateko langileak zera esaten du: “loro hau gai da entzun ahal duen guztia errepikatzeko”. Emakume batek hori ikusirik txoria erosten du. Baina, hortik egun batzuetara dendara bueltatzen da protestatuz loroak ez duela ezer esaten. Dendariak, ordea, ez zion gezurrik esan. Nola liteke?


-Emakume batek gidatzeko baimena etxean utzi zuen ahaztuta. Debekatutako seinale bati ez zion kasurik egin. Trenbide-pasagune batean ez zen gelditu. Guzti hau polizia batek ikusi zuen baina ez zion isunik jarri. Zer dela eta?


-Ardo botila bat erdiraino beteta dago eta kortxo batekin itxita. Zer egin dezakegu ardoa edateko botila apurtu gabe eta kortxoa kendu gabe?


-Zer pasatzen da Afrikako oihanean goizeko 4tik 6tara jai egunetan barne?


-Nola lortu ditzakezu 300euro bi bileteekin, kontutan izanda bietako bat ezin dela 100eurokoa izan?

-Karakol batek ibilbide bat egiteko ordu eta erdi tardatzen du. Aldiz, ibilbide bera egiteko kontrako norabidean, bakarrik, 90 minutu  behar ditu. Zer dela eta?

-Nola liteke ume bat 20 pisuko eraikin batetik erortzea eta bizirik irautea?

-Gai zara zein kolorez idatzita dauden irakurtzeko?

-Emakume baten aurpegia ikusten al duzu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.