IRUZKINA
EGILEA. Miron ( Ka 490-430 )
KRONOLOGIA. Ka. 460
MATERIALA.
Brontzea( kopia marmolezkoa ).
FORMA. Konkor biribileko eskultura
NEURRIAK. 1,53 zm. Altuera
GAUR EGUN. Museo Nazionale Romano delle
Terme
GAIA.
Atleta diskoa jaurtitzerako momentuan. Gihar guztiak tentsioan daude eta beraz,
mugimendu hutsaren adierazpena da hau. Jaurtitzaileak gorputza buelta emanda
dauka bere indarra hobeto aprobetxatu ahal izateko.
Diskoboloa Miron.en obra nagusia da,
mugimenduaren artista izango da eta bere asmoa ez da errealitateaz jabetzea,
berez atletaren postura honek gehiago erantzuten dio mugimenduaren inpresioari
berari disko jaurtitzaileek benetan hartzen duten posturari baino.
Obra honetan, egileak esfortzu handia
egingo du lehenengo garaietako zurruntasunetik ihes egiteko eta mugimendua
adierazteko. Lan honen kasuan gakoa da zein den tentsio momenturik handiena
aukeratzen jakitea eta goreneko tentsioa dagoen bakarra; diskoa atzean dago eta
hartzen du jarrera inpultsoa hartzeko.
KONPOSIZIOA.
Hemen ikusten dira eskultura osatzen duten elementu geometriko guztien arteko
tentsioaren ikerketa. Diskoboloan ezin
dira jarri simetria ardatzak ( hain garrantzizkoak direnak Polikleton kausan,
Miron.en garaikidea ) baina identifikatzea dago hirukia eta linea kurboaz osaturikoa.
Bi zirkunferentzi erdiak oposatzen dira: Burutik ezkerreko oinera doana eta
luzaturik duen besotik ( diskotik ) eskumako oinera. Beste aldetik, linea bat
ikusten da zig-zag.ean eskumako eskuan hasi, sorbaldatik, ipurditik, belaunetik
eta oin-puntara. Figura geometriko hauek erabiltzen ditu figura dinamizatzeko.
Gainera
Mironek erritmoa lortzeko erabiliko du ia pasatuta dagoen forma: Egipton
moduan ikusten da gorputz-enborra aurrera eta besoak eta burua soslaian.
Halere, duen gorputz-jarrera hori guztiz sinesten dugu: eskultura egina dago mugimenduaren
ilusioa sortzeko eta ez disko jaurtitzailearen estiloa erakusteko.
ESTILOA.
V. Mendearen bigarren erdialdean, Atenaseko hiriak lortzen du nagusitasuna eta
nagusitasun honek eragina handia dauka artearen alorrean. Diskoboloa epealdi
klasiko honen barruan koka dezakegu baina badauka oraindik Aro Arkaikoaren
aztarnak: espresio estereotipatua, ilea geometrikoki landua ( naturaltasunik
eza )...
Originala brontzezkoa zen. Mironek nahiago
zuen material hau horrela figura bera mantendu ahal baitzen eta marmolez,
ordea, behar zuen enbor antzeko zerbait eusten ziona.
INTERPRETAZIOA.
Hemen ikusten dugu gazte bat bere momentu fisiko onenean. Erakusten digu zein
zen garaiko ideal atletikoa, buelta ematen diskoa jaurtitzeko momentuan dagoenean.
Miron, Fidias eta Polikletorekin izan ziren garai honetako eskultorerik
garrantzizkoenak. Leporatu izan zaio emozioak ez zituela transmititzen baina
errealismo handiko lanak burutu zituen. Artelan honekin batera, garai bereko
eskultura lan aipagarrienak Partenongo eskultura-dekorazioa eta Polikletoren
Doriforo lan bikaina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.