Mostrando entradas con la etiqueta ARTE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARTE. Mostrar todas las entradas

jueves, 10 de abril de 2014

PINTURA INPRESIONISTA



GALDETEGIA
 

Apunteak eta hemen ageri den aurkezpena lagun duzuela ondorengo galderak erantzun:

-Noiz eta non sortzen da pintura inpresionista?

-Zergaitik dira garrantzitsuak "Belar gaineko bazkaria" eta "Inpresioa: egunsentia" margolanak?

-Non bilatu behar dira pintura inpresionistaren aurrekariak?

-Zeintzuk dira margolari inpresionistek gogokoen zituzten gaiak?

-Zer dira serieak?. Adibideren bat eman.

-Zer gertatzen da kolore beltzarekin margolaritza inpresionistan?

-Zeintzuk dira margolari inpresionista aipagarrienak?

-Margolaritzan, orokorrean, bi kontzeptu garrantzitsu daude kolorea eta lerroa; inpresionismoan zein nagusitzen da eta zergaitik?

-Inpresionistentzat zeintzuk dira oinarrizko koloreak eta kolore osagarriak?

-Nolakoa da pintzelkada margolan inpresionistetan?

-Pintura inpresionistaren ondoren zein estilo agertuko da?

-XX.mendeko zer estilok hartuko dute oinarrian pintura inpresionista?

-Gustokoen duzun koadro inpresionista aukeratu eta deskribatu: gaia eta ezaugarri piktoriko garrantzitsuenak zehaztu.




domingo, 23 de marzo de 2014

GOYA: Karlos IV.ren familia margolana


 
Autorea: Francisco de Goya (1746-1828).
Data: 1800.urtea.
Estiloa: Neoklasikoa eta erromantizismoaren artean.
Generoa: Erretratua.
Teknika: Mihise gaineko erretratua.
Neurriak: 280 x 336cm. 



Testuingurua: Goya jadanik gorra dagoeneko etapakoa daukagu margolana, gero eta subjetibo eta kritikoagoa ageri da artista. Jadanik bere etapa rococoa alde batera utzi du. Aintzinako erregimena eta erregimen berriaren arteko trantsizio momentua da. Europako margolariak Rococoa, Neoklasizismoa eta Erromantizismoaren artean mugitzen ziren garaikoa.
 
Gaia: Errege familiaren taldekako erretratua daukagu. Badirudi Goyak margolan honekin Velazquezi eta bere Aialdekoak margolanari omenaldia egin nahi izan ziola.
 
Deskribapena: Guztira 14 pertsonai ageri dira. Horietatik 13 errege familiakoak eta 14.a Goya bera (autoerretratua). Errege familiako kideak hiru taldetan banaturik aurktzen dira.
 
Irudikapen modua: Errealismo osoz irudikatu ditu pertsonaiak, idealizazioa erabat sahiestuz. Familiako kideak diren bezalakoak irudikatu ditu Goyak. Gertukoak dirudite, giza ezaugarriekin. Aditu batzuren arabera pertsonaiak "barregarri utzi" nahi izan zituen Goyak, baina oso zaila dirudi garai hartako  artista batek helburu hori izatea koadro honekin.Erregina beraren figura azpimarratzen du eta erregea aldiz, nahiko jarrera tuntun edo lerdoan ageri da (masail gorriekin). Familia gustura geratu omen zen Goyaren margolanarekin. Xehetasun handiko margolana daukagu: arropak, bitxiak,...etab.irudikatuz. Erretratista bikaina izanik, pertsonaien ezaugarri fisikoak eta psikologikoak maisuki erretratatu zituen hemen.
 
Konposizioa: Friso itxuran kokatu ditu Goyak pertsonaiak; zutik ageri direnez bertikalitatea nagusitzen da konposizioan. Bi planotan kokatu ditu eta hirugarrengo batean bera ageri da. Konposizioa osatuz bi margolan ageri dira, paisaia batena eta eszena mitologiko bat izan daitekeena bestea.
Mugimendua: Espazio nahiko murriztu batean kokatu behar izan zituen pertsonaiak, hortaz monotonia sentsazioa ekiditzeko pertsonaien buruekin eta oinekin jokatzen du; erpin desberdinak sortzen ditu.
 
Argia eta perspektiba: Hauen lanketa ez da, Velazquez-ek Meninetan egin zuen bezain konplexua. Argia margolanaren ezkerretik sartzen da, familia argiztatuz. Itzalak maisuki landu ditu Goyak, gelaren zoruan ageri direlarik. Bera atzeko plano batean ageri da ilunpetan (Velazquez Meninetan agertzen zen modura). Perspektibaren lanketa ere maisutasunez egiten da, plano desberdinak erabiliz eta hondoko margolanak irudikatuz.
 
Kolorea: Gorria, berdea eta horia dira oinarrizko koloreak. Goyak, bere pintzelkadarekin maisuki banatu ditu koadroaren zehar, gradazio desberdina emanez.
 


GOYA: 1808ko maiatzaren 3ko fusilamenduak margolana

Aurkezpen honetan dituzue Goyaren lanik aipagarrienen irudiak:

1808 maiatzaren 3ko fusilamenduak (liburuan 251.orrian D irudia)

Egilea: Francisco de Goya y Lucientes.
Data: 1814.urtea.
Estiloa: Pintura Erromantikoa.
Kokapena: Pradoko Museoa (Madril).
Teknika: Mihise gaineko olioa.
Neurriak: 268 x 347cm.



-Testuingurua: Independentzia Gerraren markoaren barruan ulertu behar da margolan hau. 1814ko otsailean, frantziarrak jadanik garaituak izan direnean, Goyak obra hau egiteko proposamena aurkezten du. Espainiarren ekintza heroikoak erakutsi eta gorapaitzeko bidea izango delarik.  Goyaren ideología liberala medio, Frantziar Iraultzaren eraginez Frantziak jasan zituen aldaketak Espainian ere emango zirenaren itxaropena izan arren, bestetik espainiar harrotasuna minduta sentiarazi zuen.

-Estiloa: Goyari dagokion bezala, oso estilo pertsonala duen margolana daukagu. Arau edo kanon zehatz bat jarraitu gabe. Kasu honetan, joera erromantikoa adierazten du: errealitatearen ikuskera subjetiboa, idealizatu gabe, kolorea eta sentimenduak gailentzen dira, era berean, askatasuna eta artistaren irudimena.

-Konposizioa: Bi diagonal nagusi agertzen dira, lurrean dagoen argiontzian elkartzen direlarik. Lehen planoko hildakoak eskortzoan ageri dira. Mugimendua lortzen da: lerro bertikala kondenatuen gorputzetan, lerro horizontala fusiletan eta lerro kurbatua sable eta besoetan. Eszena errealitatez irudikatzen da.

-Argia: Kontraste nabariak ageri dira. Nolabaitean, tenebrismoa erabiltzen duela aipatu daiteke, horrela, dramatismo efektua lortuz. Hondo ilun baten gainean, argi foko bakarra argiontziarena da. Soldadu frantziarrak ilunpean ageri dira (beraien itzalak lurrean isladatuz). Argiak, sinbolikoki, bi gune bereizten ditu.

-Kolorea: Tonu ilunak nagusitzen dira, okrea, beltza eta grisa bezalakoak. Kontraste handia sortzen da zuria eta gorriarekin. Hildakoen zaurien gorria bereziki atzematen da, eszenaren indarkeria adieraziz.

-Marrazkia: Goyak ez ditu lerroaren gradazio legeak errespetatzen. Marrazkia ia desagertu egiten da. Gorputz eta aurpegiak desagertzeko joeran ageri dira; ia teknika expresionista erabiliz. Pintzelkada luzea eta orban handikoa.

-Margolanaren esanahia: Pinturaren Historiako obra garrantzitsu bat da. Gerrak berarekin batera ekartzen duen zentzugabekeria azaleratuz. Frantziar militarrak despertsonalizaturik ageri dira (ez zaie aurpegia ikusten eta denak jarrera berdinean). Espainiar patriotak,aldiz, indibidualizaturik ageri dira. Pertsonai nagusia martiri gisa ageri zaigu (agian Kristo gogoratuz). Goyak errurik ez duten zibilak aurkeztu dizkigu. Gertakari unibertsal baten irudikapena egiten da. Edozein herrialde eta garai historikorentzat baliogarria izan daitekeena.

-Margolanaren gerorako eragina: Goyak margolan honekin ikuspegi heroiko eta loriatsu horretatik aldentzea eta giza sufrimendua adieraztea lortu zuen. Geroago, horrelako eredua jarraituko dute Manet-ek “Maximiliano enperadorearen fusilamendua” margolanarekin edo Picassok “La masacre de Corea” lanarekin.

-Goyaren bestelako obrak: Jakina da bere ekoizpen artistikoa oso handia izan zela, ohitura koadroetatik hasi eta pintura beltzen sailarekin bukatzeko. Hemen aztertutako koadroaren “bikotea” 1808 maiatzaren 2koa edo Mamelukoen erasoa daukagu. Hona hemen bere bestelako lanak: Karlos IV.ren familia, Maja jantzirik, Maja biluzik, San Isidroko erromeria,…etab. errealitatez irudikatzen da.
Ikus askotan nola horrelako maisulan zoragarriak, gaur egun, era desberdinetako protestak egiteko eredu gisa hartzen diren:


 

eta besoetan. imendua lortzen da: lerro bertikala kondenatuen gorputzetan, lerro horizontalahttp://www.sanidadpublicaasturias.org/?p=652http://www.sanidadpublicaasturias.org/?p=652http://www.sanidadpublicaasturias.org/?p=652

PINTURA NEOKLASIKOA (DAVID): NAPOLEONEN KOROATZEA MARGOLANA


NAPOLEON ETA BERE EMAZTEAREN KOROATZEA (Liburuan ez da agertzen)



Izenburua: Napoleon eta bere emaztearen koroatzea.


Autorea: Jacques Louis David (Napoleonen magolari ofiziala). Koadro honetan irudikatzen den eszenaren lekuko izan zelarik.

Estiloa: Neoklasikoko pintura.

Data: 1807.

Teknika: Mihise gaineko olioa.

Kokapena: Louvre Museoa.

Dimentsioak: 629cm x  979cm.

 

Testuingurua: Frantziar Iraultzaren giroan kokatu beharreko obra da. Burgesiak gidaturiko iraultza izan zen, aintzinako erregimenaren aurka eta Napoleón buruzagi gisa ageri zaigu. Honek erreforma handiak egin zituen eta Estatua zentralizatu.

 
Gaia eta sinbologia: Margolanaren gaia politikoa da eta Napoleonen botere absolutoaren adierazgarri gisa ageri zaigu. Garaiko Frantzia inperialaren erretratua daukagu. Koroatze izugarri bat irudikatzen da, Notre Dame-eko Katedralean eman zena (1804ko abenduaren 2an). Bera jadanik auto-koroatua izan da (buruan erramu koroa duelarik, aintzinako erromatar enperadoreen gisa) eta emaztea koroatzera doan momentua erakusten digu margolariak.

Pertsonaiak: Begiratu fitxa.

Konposizioa: Dimentsio handiko eta pertsonai ugari ageri diren mihisea daukagu. Napoleon eskuetan koroa duelarik bera da konposizioaren erdigunea. Hainbat lerro bertikal sortzen dira tenpluaren pilareek edo gortinek osatzen dituztenak. Kontraposizioan lerro diagonal bat sortzen da Aita Santutik Josefinarengana doana.

Argia:Argiaren bitartez, margolanaren erdialdean kokatzen diren pertsonaiak argiztatzen dira, hau da, garrantzitsuenak alboetako planoetarantz itzala sortuz. Argiarekin dramatismoa indartzen da.

Kolorea: Kolore aberastasuna ematen da. Hala ere, kolore gorria eta okrea nagusitzen dira nolabaitean enperadorearen eta zeremonia beraren garrantzia azpimarratu nahian.Gainera, argiztatuak diren pertsonaietan koloreak garrantzia hartzen du. Marrazkiak koloreak baino garrantzi gehiago du.

Mugimendua: Ia ez da ageri (irudikatzen den gaiak ere laguntzen du). Pertsonaiak proportzionaturik ageri dira, espresioetan, jarreretan,…

Bere bestelako obrak:


Marat erahilik


Horaziotarren zina


Emakume sabinoak

lunes, 17 de marzo de 2014

PINTURA ERREALISTA

PINTURA ERREALISTAREN EZAUGARRI OROKORRAK

  • XIX.mendearen bigarren herenean abiatu zen Frantzian.
  • Testuingurua: burgesiaren kontsolidazioa, industria gizartea , proletargoaren agerpena, 1848ko Europako iraultzak...
  • Oso desberdinak diren margolariak bilduko ditu (ein batean jorratuko duten gaietan bilatu behar dira beraien arteko loturak).
  • Ez da inolako idealizaziorik ageri. 
  • Pintura erromantikoaren aurka agertuko da (gogoratu nola erromantizismoak pentsamolde burges, sentimental eta indibidualistarekin bat egiten zuen).
  • Arteak konpromesu soziala izango du, hau da,  klase xumeek dituzten arazoez kontzientziatzea.
  • Artea arteagaitik desagertu egiten da.
  • Eguneroko bizitzan ematen diren eszenak irudikatzen dira, baina modu guztiz erreal batean (batzuek margolan "itsusitzat" zituzten).
  • Pintura erromantikoaren subjektibotasuna eta ebasioa alde batera utziko dira: objektibotasuna nagusituz.
  • Margolari aipagarrienak: Courbet, Millet, Daumier frantziarrak nagusituko dira.

Ehorzketa Ornansen.  Gustave Courbet. Orsay Museoa (Paris). 1849. Mihise olioa.
Iturria: wikipedia.

 
-Burges baten ehorzketa irudikatzen da (eguneroko eszena erreal bat). Karga sinboliko handikoa: proletalgoak burgesa ehorzten du.
 
-Taldekako erretratua da, taldea indibiduaren gainetik jarriz.
 
-Gizarteko maila guztietako pertsonaiak ageri dira.
 
-Idealizazio oro desagertzen da.
 
-Konposizio horizontala nagusitzen da.
 
-Min eta goibeltasun giroa transmititzen da.
 
-Pertsonaia askoren aurpegiak erdi-itzaletan ageri dira, desitxuratuta eta modu nahiko sinplean irudikatuta.
 
-Kolore ilunak gailentzen dira.
 
-El Grecoren Orgazko Kondearen Ehorzketa gogorarazten digu.




Angelusa. Jean Francois Millet.
Iturria: wikipedia.

 
Ereileak. Jean Francois Millet.
Iturria: wikipedia.
 
 

PINTURA ERROMANTIKOA

PINTURA ERROMANTIKOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

  • Neoklasikoa garatu zen aldi berean: XIX.mendeko lehen hamarkadetan.
  • Frantzian agertuko da, baina Alemanian eta Ingalaterran ere garrantzia izango du.
  • Testuingurua: Frantziar Iraultza, Gerra napoleonikoak, aintzinako erregimenaren gainbehera, burgesiaren finkapena, proletalgoaren agerpena, industria iraultza,...etab.
  • Neoklasikoek, arrazoian duten "fedea" galtzen dute.
  • Sentsibilitate berria agertuko da (errebelatzeko modu berria).
  • Subjektibotasuna, pasioa, irudimena, goraipamena,...nagusituko dira.
  • Gai oso bariatuak: natura, paisaia, historikoak, exotikoak (Ekialde eta Afrikako gaiak),...
  • Teknika desberdinak: olioa, akuarela, grabatuak,...
  • Ehunduraren garrantzia.
  • Lerroa desagertzen joango da koloarearen mesedetan.
  • Argiak berebiziko garrantzia izango du.
  • Konposizio dinamikoak.
  • Artista aipagarrienak: Gericault eta Delacroix (Frantzian), Friedrich (Alemanian) eta Turner (Ingalaterran).

Askatasuna herriaren gidari.1830.  Delacroix.
 
Delacroix-en obra zoragarrian oinarriturik, hemen duzue gaurko egoeraren adierazgarri Juán Álvarez artista murtziarraren marrazki bat.
 
ïEgilea: Eugene Delacroix (1798-1863).
ïEstiloa: Pintura Erromantikoa.
ïKokapena: Louvre Museoa (Paris).
ïTeknika: Mihise gaineko oleoa.
ïTestuingurua: Neoklasizismoa garatu zen garai beretsuan mamitu zen estilo erromantikoa. Kasu hontan, kontutan hartu behar dira XIX.mendeko lehen hamarkadetako iraultzak (1820, 1830, 1848) eta nola liberalismo nazionalista sustatuko den.
ïGaia: Erabat erromantikoa da hemen jorratzen den gaia. 1830.urtean Pariseko herriak gidaturiko altxamenduari egiten dio erreferentzia margolan honek. Karlos X.a erregearen (Frantziako errege 1824-1830) aurka, zeinak Parlamentua eta prentsa askatasuna kenduko dituen. Luis Filipe Orleanskoak jarraituko dio tronuan (“errege  burgesa”). Altxamendu edo iraultza horren irudikapena daukagu margolanean. Herriak, bere altxamendu hortan, ez zuen buruzagi konkreturik izan, hortik “Askatasuna herriaren gidari gisa”.
ïKonposizioa: Piramide itxurako konposizioa ageri da (Delacroix-en hezkuntza klasizista nabaria da).Goiko erpina Frantziako banderak osatzen du eta hildakoen gorpuek piramidearen oinarria, horrela orekadun konposizio bat lortuz. Askatasuna irudikatzen duen emakumearengan sortzen den kontrapostoa argia da.
           ï Kolorea: Kolore ilunak nagusitzen dira; beltza, marroixka, grisa, okrea,…. Kolore ilun hauen monotonia, Frantziako banderaren koloreekin (txuria, gorria eta urdina) apurtzen da. Kolorea marrazkiaren gainetik gailentzen da.
ïArgia: Margolan honetan sortzen diren argi-itzal efektu bortitzek Caravaggio jeinu italiarra dakarkigute gogora. Argiaren trataerarekin ingurune irreal bat sortzen du Delacroix-ek.
ïElementu sinbolikoak: Umeak, gazteak eta helduak irudikatzen dira; langile klasea, burgesak eta soldaduak. Guztiek defenditzen dute “askatasuna”, frantziar estatuarekin identifikatzen dena.  Txapelarekin ageri dena margolariaren autoerretratua da, klase burgesa errepresentatuz. Bere alboan ageri den gaztea (arropa kaskarrekin) langile klasea irudikatzen du. Askatasunaren ezkerraldera bi su-armekin ageri zaigun umeak frantziar gizartearen etorkizuna sinbolizatzen du.
ïPerspektiba: Margolanaren hondoan ageri zaizkigun eraikinek eta keak ematen dute sakontasun sentsazio hori.
ïBere bestelako obrak: Sardanapaloren heriotza, Argeleko emakumeak, Chopin konpositorearen erretratua,...etab.
 
La Meduse ontziko baltsa. 1819. Gericault.
Iturria: Wikipedia.
 
 
ïEgilea: Theodore Gericault.
 
ïEstiloa: Pintura Erromantikoa.
ïKokapena: Louvre Museoa (Paris).
ïTeknika: Mihise gaineko oleo.
 
ïTestuingurua: Neoklasizismoa garatu zen garai beretsuan mamitu zen estilo erromantikoa. XIX.mendeko lehen hamarkadetan eman zen eta “arrazoian” oinarritutakotik aldenduz, subjektibismorantz gerturatu zen Arte Erromantikoa.
 
ïGaia eta helburua: “La Meduse” ontzi frantsesa Afrikako itsasertzaren ondoan hondoratu zeneko eszena irudikatzen da. Naufragoen (marinelak, hau da, klase baxukoak zirenak) angustia, agonia eta etsipena adieraziz. Gertaera 1816.urtekoa da. 13 egunetan zehar egon ziren egoera honetan, badirudi kapitainak eta bestelako ofizialek abandonatu zituztela. Margolariak pintura “historizistari” uko egiten dio, garaiko gertakari bat bere denboran irudikatuz eta gainera, dramatismo osoz.
ïKonposizioa: Bi piramidek osatzen dute konposizioa. Orokorrean, kanporanzko joera duen konposizoa da (ikus baltsatik ateratzen diren hildakoen gorputzak). Lehenengo piramidearen erpina baltsako bela edo oihalean aurkitzen dugu eta bigarrena koloreko gizonezkoak astintzen duen zapian.
           ï Kolorea: Kolore ilunak nagusitzen dira; marroia, okrea, grisa,... Kolorea, marrazkiaren gainetik gailentzen da, dramatismoa areagotuz. Zerua orbanez osatzen da.
ïArgia: Baltsaren eremu bat argiztatuagoa ageri da. Kontraste bortitza sortzen da, lehen aipatu dugun dramatismo horren beste osagai bat izanik.
ïPerspektiba: Ederki lantzen da. Itsasoaren uhin eta zerumuga irudikatuz. Baltsan ere plano desberdinak irudikatzen dira, sakontasun hori lortuz. Zerumugan beste ontzi bat ageri da, “Argus” itsasontzia.
            ïMiguel Angelen kutsua non?. Errenazimenduko jeinuaren eragina ere nabaria da: pertsonaiak gihartsu eta askotan eskortzoan ageri dira.
ïBere bestelako obrak: Ehiztarien ofiziala erasoan, Kleptomanoa, Emakume Eroa,…
 

lunes, 3 de marzo de 2014

ARTE NEOKLASIKOA

Hemen dituzue arte neoklasikoarekin loturiko aurkezpenak:

Arte estilo honekin loturiko bideo interesgarri batzuk:

miércoles, 26 de febrero de 2014

RUBENS-EN MARGOLANEN IRUDIAK

 
 
Obra guzti hauek Pradoko Museoan egonik...hemen daukazue bertarako lotura:
 
 
 
Europaren Bahiketa-El Rapto de Europa.
 
Nekazarien dantza-Danza de personajes mitológicos y aldeanos.

Diana eta bere ninfak satiroengandik ihesi-Diana y sus ninfas sorprendidas por sátiros.

martes, 25 de febrero de 2014

EMAKUMEZKO MARGOLARIAK

Hemen dituzue Artearen Historian nabarmendu diren hainbat emakumezko artista. Barrokoko pinturan murgilduta gaudelarik horietako artista bat estilo honetakoa daukagu:  Artemisia Gentileschi. 


http://arte.about.com/od/Listas-De-Artistas/tp/10-Mujeres-Artistas-Que-Han-Hecho-Historia.htm

PINTURA BARROKOA HOLANDAN: Vermeer de Delft.


Hemen duzue bere artelanik famatuenaren iruzkin eredua:
-Obraren izena: Perladun gaztea edo turbantedun gaztea (Mona Lisa hondarra izenaz ere ezaguna).
-Data: XVII.mendea (1665-1667).
-Estiloa: Barrokoko pintura holandarra.
-Teknika: Oleo teknika.
-Kokapena: Mauritshuis Museoa, La Haya.
-Margolaria: Jan Vermeer de Delft. Bere artelanik famatuena daukagu honako hau.
-Gaia: Emakume gazte baten erretratua daukagu, ezezaguna dena (gazte misteriotsu honen identitatea ezezaguna da). Alboratuta, gaztea ikusleari begira ageri da; kuriositatez edo zalantza puntu batekin begiratzen digu, nolabaitean, sekreturen bat ezkutatzen egongo balitz bezala (berezkotasun edo “espontaneitate” kutsu bat ere badu eszenak). Azpimarratzeko elementua da ere turbantearena. Garaiko Europan elementu exotikoa zen eta arreta bereganatzen zuena.
-Konposizioa: Triangeluarra nagusitzen da, gaztearen aurpegiak sortzen duena hain zuzen ere (begiak ahoarekin bat eginez eta era berean, perlarekin konektatuz).
-Argiaren trataera: Trataera ezinhobea ematen dio Vermeerrek. Horrela, argi foko nagusia margolanaren ezkerraldetik sartzen da (nahiz eta bere jatorria ez dakigun) , bere aurpegia argiztatuz. Argiaren disdira nabaria da begietan, ezpainetan eta belarritako bezala duen perlaren azaleran (ia Caravaggioren erarako tenebrismoaz hitzegin dezakegu, baina, noski, azken honen dramatismo kutsu gabe). Perlaren trataeran benetako maisutasuna erakusten du margolariak; xehetasun handiko erretratua lortzen du hemen Vermeerrek.
-Kolorea: Vermeerrek hain gustoko zituen horia eta urdina erabiltzen ditu, alkondararen kolore txuria areagotuz. Era berean, hondo ilunarekin ere kontrastea sortzen duelarik. Bere margolanetan behin eta berriz errepikatuko diren koloreak izango dira hemengo hauek.
-Ahaztu gabe ondorengo aspektuei erreferentzia egin:
• Vermeerren bestelako obrak.
• Garaiko beste europar margolarien aipamena egin.
• Testuinguruari erreferentzia laburra egin.
• Bitxikeria gisa komentatu dezakezue nola margolan hau literatura eta zinean inspirazio iturri izan dutela: misterioz beteriko erretratu izanik… ulergarria da (Tracy Chevalier-en novela, gerora zinemara eramango dutena Peter Weber zuzendariaren eskutik Scarlett Johanson aktoresak parte hartzen duelarik).

Bideo honetan duzue filmearen trailerra:


Bideo honetan "cámara oscura" delakoaren erabilera. Teknika honen bitartez margolariek xehetasun handiagoa lortzen zuten. Vermeer-ek erabiltzeaz gain, bestelako artistek ere erabili omen zuten, horien artean Caravaggio bera.

Jan Vermeer y la cámara oscura-peli.mpg from cecilia font on Vimeo.

Zer dela eta pentsatzen da Vermeerrek aparatu hau erabili zuela?
  • Perfekzio errealista (bere margolanek argazkiak dirudite)
  • Bozeto edo prestaketa marrazkirik ez da ezagutzen
  • Margolan ia guztien tamaina antzekoa (21cm x 17cm): kamera ilunaren bisorearekin bat datorrena
  • "Konfusio zirkuluen" agerpena: gizakiaren begiek, argiarekin kontaktuan, modu natural batean harrapatu ezin dutena irudikatzen du Vermeerrek bere zenbait margolanetan.Bakarrik lente baten erabilpenarekin lortu daitekeena.
Hemen dituzue "cámara oscura" delakoaren irudi batzuk eta azalpena ematen duen lotura interesgarri bat:


 
 
 Ia bideo hauek ikusi ondoren hobeto ulertzen duzuen kamera ilunaren funtzionamendua:

jueves, 20 de febrero de 2014

ARTE GARAIKIDEAREN AZOKA: ARCO

Egun hauetan zehar, Madrilen, Arte Garaikidearen azoka izango da ikusgai. Bertan, artista, galerista,administrazioko kide eta Artea gustoko duten pertsona oro bilduko dira. Hemen dituzue azokaren web gune ofizialerako sarrera eta atzoko albistegian ateratako bideoa.

http://www.ifema.es/arcomadrid_01/
 

martes, 11 de febrero de 2014

LEONARDO DA VINCIREN AZKEN AFARIA

Zer deritzozue Azken Afariaren inguruan sortu den azken polemikaz?

Iturria:http://www.que.es/cine/201402111953-polemica-foto-george-clooney-ultima.html
 
Hona hemen albistea.

A finales de la II Guerra Mundial (1939-1945), a un selecto grupo de historiadores, directores de museos y expertos en arte, tanto británicos como norteamericanos, se les encomienda la importante y peligrosa misión de recuperar las obras de arte robadas por los nazis durante la guerra. para devolvérselas a sus legítimos propietarios. Era una misión imposible: las obras estaban muy bien custodiadas y el ejército alemán tenía orden de destruirlas en cuanto el Reich cayera. Pero aquellos hombres, en una carrera contrarreloj, arriesgaron sus vidas para evitar la destrucción de miles de años de cultura de la humanidad. Basada en hechos reales. (Iturria: FILMAFFINITY)

lunes, 10 de febrero de 2014

PINTURA BARROKOA

Barrokoarekin bukatzeko pintura ikasiko dugu. Hemen dituzue Barroko pinturaren ezaugarri orokorrak:

-Arreta gehiago jasoko dute pintzelkada eta pinturaren ehundurak.
-Naturalismo errealista nagusitzen da.
-Konposizio biziagoak dira: diagonala nagusituz eta batasun sentsazioa lortuz.
-Mugimendua, sakontasuna, eskortzoa bezalako ezaugarriak nagusitzen dira.
-Forma argiaren menpe agertzen da.
-Perspektiba behartuagoagoak.
-Teknika desberdinak: eraikinen gangetarako freskoa eta bestalde, oleoa mihisearen gainean nagusituko da.
-Tenebrismo teknikaren agerpena: Caravaggio margolariak erabiliko du lehenengoz eta honetan datza: argi puntual zorrotz baten bitartez argiztatzen da eszena, erenu argituen eta eremu ilunen arteko kontrastea ahalik eta egiatasun handiena eskain dezan.
-Gaien aniztasuna ematen da eta era berean, gai berrien agerpena: erlijioa, erretratuak, ohitura pintura, paisaia, mitologia eta natura hila (bodegoiak).

Hemen dituzue Pintura Barrokoa Europan eta Espainian laburbiltzen duten bi aurkezpen:



miércoles, 5 de febrero de 2014

VERSALLESEKO ARKITEKTURA

Hemen dituzue gelan ikusi ditugun diapositibak Versallesen inguruko laburpen fitxa bete ahal izateko:

-Eraikinaren helburua: Garaiko erregimen absolutistaren islada eta Frantziaren garrantzia azpimarratzeko.
-Estiloa eta garaia: Barrokoa. XVII.mendeko eraikina (1669-1685).
-Nork bidalitakoa: Luis XIIIak eta ondorenean Luis XIV.ren garaian jauregia handitu egingo dute (zerbait berezia nahi zuen, besteetatik desberdinduko zena).
-Kokapena: Parisetik 21kmtara kokatzen da. Hiritik gertu, baina hiriko trabak ekidituz.
-Arkitektuak: Le Vau eta Mansart izan ziren.
-Jauregiak jaso zituen eraginak: Escorialetik kolosalismoa eta eraikin sinbolikoa izatearena hartu zuten, Louvre bezalako jauregitik fatxada klasizisten monumentaltasuna eta lorategi geometrikoen erabilera hartu zuten eta azkenik italiar villetan natura eta bereziki urarekiko harremana topatu zuten. -Oinplanta: Jatorrian U itxurako pabiloia kokatzen zen. Ondoren, Luis XIV.ren garaian hegaletara zabaldu zen oinplanta; horrela barneko patio eta pasabideak sortuz. Eskumako hegala administraziorako estantziak biltzen zituen, ezkerrekoak aldiz printzeendako estantziak eta erdiko ardatzean, ikuspegi zentralista erabiliz, errege estantziak.
-Fatxada nagusia: Zonalde zaharrenean adreilua eta arbela teilatuetan. Zonalde berrienean kareharri txuria nabarmentzen da, eguzki izpiekin benetako argi disdira sortaraziz.
-Barnealdea: Le Brun arkitektuaren lana izan zen barnealdea apaintzea. Luxuz beteriko estantziak ditugu. Marmolak, urregintza elementuak, izugarrizko lanparak, eskulturak,… Nabarmentzeko estantzia bat Ispiluen Galeria da. Errege Kapera ere aipatu behar da.
-Lorategiak: André de Notreren lanak izan ziren. Lehen basoak zirenak eremu erabat geometrikoak bihurtu zituen. Iturriak, eskulturak eta ur-jauzi txikiak nagusitzen dira bertan.
-Gerora izango duen eragina: Hirigintza alorrean benetako garrantzia izango du, naturarekin harremanetan jartzen den hirigintza “zabalik” ageri dena. Europan jarraituko den eredua izango da: Madrilgo errege jauregia, Segoviako Granjakoa, Madrilgo Aranjuezekoa.

Versalleseko ikuspegi orokorra isladatzen duten bi bideo interesgarri:

ESKULTURA BARROKOA: EZAUGARRI OROKORRAK

Hemen dituzue eskultura barrokoaren ezaugarri orokorrak:


-Tipologia: konkor biribilekoak eta talde eskultorikoak: hilobiak, iturriak, lorategiak

Espainian erretaulak eta prozesioko pausoak

 
-Materiala eta teknika: koloreetako marmola, brontzea, estukoa... konbinaturik

Espainian egur polikromatua

ELEMENTU FORMALAK


-Modelatu erreala, naturalista, bai anatomian, baita oihalen tolesdura sakon eta ertz askoko edo zabaletan ikusia.

-Monumentala

-Ehundura desberdinak erabiltzen dira.

-Argi-kontraste Nabarmenak. Argi-jokoen erabilpena

-Mugimendua gertatzeko une berean harrapatuta irudikatzen da.

Dramatismoa areagotzeko gorputzen anatomia bihurrituta, oihalak eta ilea hegan irudikatzen dira

-Mugimendu zentrifugo bortitza, kanporantz proiektatua.


-Konposizio mugikorra eta ezegonkorra. Konposizioak irekiagoak egiten zituzten non besoak eta hankak irekitzen dira askatasun gehiagorekin.

espirala, diagonala, kontraposto handituak...

ELEMENTU EZ FORMALAK


-Adierazpen modua figuratiboa eta errealista da, errealitatearen uneak harrapatuz gehien bat loriatsu edo dramatikoak

Espresio elementuak: Adierazkortasuna lortzen dutenak:

-      Aurpegiaren espresio psikologikoa: barneko indarra, sentimenduen momentuko espresioa (mina, sufrimendua, pena edo nahigabea, desioa, beldurra, sakontasun mistikoa...)

-      Materialen eta ehunduren kontrasteak

-      Mugimenduaren une berbera irudikatzea: tolesdura bortitzak, kontrapostoak...

-      Argi-jokoak

-      Espainian ileordeak, kristalezko begiak ea oihalezko jantziak errealismoa areagotzen zuten.

Ikonografia erlijiosoa eta profanoa (mitologikoa, erretratuak)

Helburua begiralea hunkitzea da, sentiaraztea, berarengandik hurbil dauden errealitatearen une iheskorrak irudikatuz

 


Aurkezpenaren iturria:Slideshare web orria.
Eskultura barrokoa, Aurkezpena Power Point from 72803386Z

Hemen dituzue hainbat bideo interesgarri:


Berniniren lan zoragarria biltzen duen bideoa:


Eskultura Barrokoa Espainian: imajineria (Gregorio Fernández)