ESKULTURA
GREZIARRAREN EZAUGARRI OROKORRAK
-Naturalismoa sortu zuen (formak naturan bezala agertzen zaizkigu),
gizakia gauza guztien neurria eta ideal bat finkatu zuen: gizaki perfektuarena
-Edertasuna lortzea zen helburua
-Gorputz atalen arteko
harremana arautzeko “kanon”izeneko
sistema finkatuko dute: eskulturaren zati bakoitza eta multzo osoaren errepresentazio perfektua lortu nahi da
-Material erabilienak: brontzea
(argizari galduaren teknika) eta marmol zuria
-Eskultura mota
landuenak: mukulu biribilak eta
erliebeak
-Eskultura greziarraren
garapena: aro arkaikoan hasi (geometrizazioa, eskematizazioa, estilizatua), garai klasikotik pasatu (naturalismoa
jorratuz) garai helenistikoan bukatzeko(errealismo
eta adierazkortasuna)
ESKULTURA GREZIARRAREN
BILAKAERA
1-GARAI ARKAIKOA:
- Gizakia artearen ardatz bilakatu
- Ekialdeko eragina: aurrekotasuna,
hierarkizazioa, zurruntasuna, hieratismoa, aurpegiko ezaugarriak (begi
almendradunak, irribarre arkaikoa, ile geometrizazioa)
- Kuroi:gizonezko eskultura biluzia
- Kore: emakumezko eskultura jantzirik
2-GARAI KLASIKOA:
- Ahalegin handiena: edertasun físiko ideala
gorpuzten
- Horretarako proportzioak aztertu eta natura
imitatu
- Emaitza: naturalismo idealizatua
- Alderdi izpirituala ere lantzen da: barne
oreka, duintasuna,…adieraziz
- Gai mitologikoak gehien bat
- Hiru aldi bereizten dira:
1. K.a. V.mende hasieran (liburuan Garai zorrotza):
-Naturalismorantz hurbiltzen hasiko dira
-Geometrizazioa alboratuz
-Oraindik zurrunak dira
-Adibiderik garrantzitsuena: Delfosko Auriga
2. K.a. V.mendean (liburuan I.klasizismoa):
-Miron:Mugimendua. Diskoboloa
-Fidias:Garai klasikoko ezaugarriak gailurrera eraman. Partenoiko erliebeak
-Polikleto:Kanon berria asmatuko du 1/7. Doriforoa
3. K.a. IV.mendean(liburuan II.klasizismoa):
- Lisipo: Kanona luzatu 1/8 eta naturalismoa landu. Apoxiomenos
bere obrarik aipagarriena.
-Eskopas: Adierazkotasuna eta alde tragikoa. Ménade
3-GARAI HELENISTIKOA:
- Bizitzaren aurrean jarrera berriak
- Gaiak zabaldu
- Erretratua nabarmendu
- Errealismoak garrantzia
- Giza neurrietatik urrun dauden lanak
- Lan aipagarrienak: Miloko Venus
(anonimoa) eta Laokonte eta bere semeak
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.