jueves, 26 de septiembre de 2013

EPIDAUROKO TEATROAREN IRUZKINA

Hemen doakizue beste iruzkin eredu bat!

EPIDAUROKO TEATROA-IRUZKINA
 
 (Liburuan 58.orrialdean)

ARKITEKTOA: Policleto gaztea.

KRONOLOGIA: Ka 330

KOKAPENA: Epidauron, Peloponeso.

MATERIALA: harria

ERAIKITZEKO SISTEMA: arkitrabatua (lerro horizontal eta bertikalek osatzen dute eraikinaren egitura)

Hemen daukagun adibidea Antzokia edo teatroarena da.  Arkitektura greziarren asmakizunik handienetarikoa.

Gaur egungo pentsaerarekin konparatuta, guztiz bestelakoa zen zeren greziarrek espazio irekiarekin jokatzen dute, harreman estuan jartzen dute natura, eta horretara egokitzen dira: aldapa naturalak aprobetxatzen dituzte eta hortxe joango dira harmailak. Epidauroko teatroan eta harmailen tamaina ikusita, hormei eusteko ere eraikiko dira ( eusteko horma bezala ).

Teatro greziarra orkestraren inguruan eraikita dago, eta honek forma borobila du.

Bestelako bi espazioak harmailak eta eszena direlarik. Epidauron ORCHESTRA (20´3m diametrokoa)   dantza eta abesteko lekua  zen baina baita gurtzako lekua, Dionisos jainkoari eskainia.

Ez dakigu nolakoa izango zen Epidauroko Eszena kontserbatu ez delako. Diotenez, atari bat zen orden joniarrekoa.

Epidauroko teatroa, paisaiarekin bat eginez mendixkaren aldapa aprobetxatu zuen harmailak egiteko. Antzokiak akustika ezin hobea du: urrunen dagoen eserlekutik ere entzun daiteke argi eta garbi eskenatokian esaten dena eta bista ere oso ona da.

Epidauron bi motako eserlekuak zeuden: herriarenak eta goi mailako pertsonentzakoak atzealdea zutenak.

Eraikin honen interpretazioaren inguruan esan genezake teatro greziarrak jatorri erlijiosoa izan zuela, Dionisos-en omenez egindako jaietatik hain zuzen. Herriarentzat ikuskizunik maiteena zen eta arrakasta handia zuen. Komediak eta tragediak antzezten ziren eta ikuskizun apartak izango zirela pentsa dezakegu kontuan hartzen badugu antzoki honetan 14000 lagun inguru sar zitezkeela.

Jakina da greziar arkitekturan teatroekin batera tenpluek berebiziko garrantzia izan zutela; azken hauen artean aipatzekoak dira Partenonia, Erekteion eta Atenea Nikereren tenplu bikainak.

Azken finean, greziar artea, nolabaitean, Mendebaldeko kulturaren oinarritzat hartu dezakegu eta jakina da, gerora, Artearen Historian hemen azaldu zaizkigun hainbat ezaugarri errepikatuko direla bai Erromatar Artean eta beranduago Errenazimendu garaian.



2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.