Hemen dituzue azken egunetan ikusi ditugun hiru definizio berriak. Zuen zerrendara gehitu behar dituzue:
-Modelatu karstikoa: Kareharrian sortzen diren pitzadura edo arrailduretan uraren sarreraren eta ondorengo kareharriaren disoluzioaren ondorioz sortutako erliebe mota da; lapiazak, poljeak, dolinak....bezalako formak sortuz.
-Arro hidrografikoa: Lurraren atal bat da eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibai-adarretara iristen dira.
-Uren banalerroa: Arro hidrografikoak banatzen dituzten lerroak dira, hau da, arroak mugatzen dituzten mendi-erliebeen tontorrez osatuta daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.