ESPAINIAKO NEKAZARITZA PAISAIEN MAPAREN IRUZKIN EREDUA
(Liburuan
163. orrialdean)
1-Sarrera gisa: Aurrean
daukagun gaikako mapa honetan (zehazki mapa korokromatikoa: mapa motak liburuko 14. eta 15.orrialdeetan), Espainian dauden nekazaritza paisaia
ezberdinak agertzen zaizkugu irudikatuta eta ikusten den moduan, nekazaritza
paisaia bakoitzak hartzen duen eremua kolore desberdin batekin adierazten da.
Hau horrela,
atzeman daiteke, Espainian, nekazaritza paisaien aniztasuna nagusitzen
dela, izan ere, bost paisaia mota bereiztu daitezke: iparralde hezea,
barrualdekoa, mediterraneoa, mendikoa eta Kanarietakoa.
Bestalde, baserri paisai bat zer den horrela defini dezakegu: nekazaritza espazioaren morfologia
edo itxura da. Inguru naturalaren eta bertan egindako nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueren
arteko konbinazioaren emaitza da. Espainiako lurraldean konbinazio horien dibertsitatea dela
bide, bertako paisaien aniztasuna ematen da.
2-Iruzkina: Atal honetan laburki
bada ere eta beti maparekin lotura eginez baserri paisaia bakoitza azaldu beharko duzue.
3-Amaieran, konklusio gisa:
Honekin
batera eta paisai bakoitzaren analisiaren amaieran, konklusio gisa, “arazoak edo azken aldiko dinamikak" atala gehitu beharko diozue.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.