miércoles, 27 de noviembre de 2013

GEOGRAFIAKO DEFINIZIOAK: 1.SEKTOREA

-Nekazaritza estentsiboa:Lur-hedadura handiak behar dituen nekazaritza ustiapen modua da eta etekin txikiak ematen ditu, inbertsio gutxi dituelako eta teknika tradizionalak erabiltzen direlako.

  -Nekazaritza intentsiboa: Lur-hedadura txikian kokatzen den nekazaritza-ustiapen modua da, etekin handiak ematen ditu lan arloan edo teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egin direlako.

-Abeltzaintza estentsiboa:Inguru fisikoaren arabera egiten den abeltzaintza mota da, arraza autoktonoei eta lan teknika tradizionalei loturik agertuz.

-Abeltzaintza intentsiboa: Inguru fisikotik bereiztuta agertzen den abeltzaintza mota da, hau da, ikuilutan ematen dena. Atzerriko animali arrazak eta teknika aurreratuak nagusituz.

  -Nekazaritza ustiapena: Nekazal enpresa edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza produkzioa da.

-Nekazaritza paisaia: Nekazaritza espazioaren itxura edo morfologia da. Paisaia natural batetatik abiatuz, giza eraginaren ondorioz nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueren eraginez, sortzen den paisaia mota berria da.

-NPB (Nekazaritza Politika Bateratua):Europar Batasuneko politika garrantzitsuenetariko bat da. Politika honek landa munduari ematen zaizkion laguntzak kudeatzen ditu. Bere helburuak etapa desberdinetatik pasa dira: produkzioa bermatu, landako biztanleei bizi-maila duin bat zihurtatu, kontsumitzaileen segurtasuna bermatu...beste helburu batzuen artean.

Gelan aipatu bezala 2013.urteko azken hilabete hauetan daude NPB-ren azken erreformak finkatzen eta badirudi datorren urtean martxan jarriko dutela, hau da, 2014-2020.urteetarako. NPB-ak Europar Batasunaren aurrekontuen %40a inguru hartzen du (55.000 miloi euro inguru).

Politika honen kontra ageri direnen ikuspegia, ikus bideoa:



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.