viernes, 6 de diciembre de 2013

VATICANOKO SAN PEDRO BASILIKAKO KUPULA

 
Iruzkina osatzeko hainbat argibide:

 -Oin-planoaren garapenaren fitxa komentatu behar duzue (egon ziren proiektu desberdinak Miguel Anjelen proiektura iritsi arte eta ondorenean).

-Materiala: marmola

-Argiaren trataera (kupularen okulutik eta danborraren leihoetatik argia sartzen da.....). Barnealdeko kolore urreztatuekin erlazionatu... (barruko apaindurak Giuseppe Cesariren obrak dira).

-Santa Maria del Fiorekoarekin konparatu, erreferentzia egin.

-Gerora eraikiko diren beste hainbat kupulen eredu bihurtuko da: Londreseko San Pablokoa eta Pariseko Los Inválidos delakoa (liburuan 211-212.orrialdean dituzue irudiak).

 -Basilikako aldare nagusiaren gainean kokatzen da kupula, Berniniren Barrokoko Baldakinoaren gainean juxtu (Baldakinoaren irudia liburuan duzue 209.orrialdean. Kontrastea, kanpoaldean errenazimenduko obra eta barnealdean barrokokoa erabat errekargatua).Era berean, San Pedroren hilobiaren gainean kokatzen da.

- Barnealdean, kupularen oinarrian agertzen den inskripzioan zera ageri da: "zu zara Pedro eta harri honen gainean eraikiko dut nire eliza eta zeruaren giltzak emango dizkizut" (liburuan 190.orrialdeko irudian oso ondo ikusten da idatzi hau).

-Miguel Anjelen bestelako arkitektura obrak Biblioteca Laurenzianako eskailera. Eskulturan ere lan bikainak jorratu zituen Vaticanoko Pietatea, Moisesa, Rondanini Pietatea.....(begiratu 186.orrialdean) Ondorengo bideoak ikusi:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.