lunes, 27 de enero de 2014

3.SEKTOREA: AURKEZPENA ETA DEFINIZIOAK

Industriaren sektorearekin amaituta, 3.sektorea landuko dugu. Zer motatako jarduerak barneratuko ditugu hemen?: merkataritza, garraioa, turismoa,hezkuntza, osasuna,... bezalako jarduerak nagusitzen dira 3.sektorean.

Selektibitateari begira galdera teorikoak

-Turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia Espainian
-Turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia EAEn

Selektibitateari begira iruzkinak

-Espainiako errepide sarearen maparen iruzkina
-Espainiako trenbide sarearen maparen iruzkina


Hemen dituzue 2.ebaluaketako kontzeptuekin bukatzeko falta diren hiru definizioak:

-Tertziarizazioa: (ekonomiaren tertziarizazioa): Ekonomiaren hirugarren sektoreak (zerbitzu sektoreak)  beste bi sektoreekin (lehenengoa eta bigarrena) alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPG-ri egindako ekarpenari dagokionez.


-Garraio-azpiegitura: Garraio-sistemaren oinarri materiala da, hau da, garraio-azpiegiturak eraikin edo egitura finkoak dira: errepideak, autobideak, trenbide sareak, portuak, aireportuak,…. Azpiegitura hauetaz gain, garraio-baliabideek ere garraio-sistema osatzen dute. Baliabideak osagai mugikorrak dira: ibilgailuak, autobusak, ontziak, kamioiak, hegazkinak,…..


-Garapen-iraunkor:  Garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena, ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi  edo baldintzatu gabe. Kontzeptu hau 1987. urtean agertzen da, Nazio Batuen Erakundeko ingurugiro eta garapenari buruzko komisioak aurkeztu zuen (Burtland txostena, norbegiar Gro Harlem Burtland doktoreak gidatuta).

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.