Mapa honen iruzkina egiten ikasiko dugu.
INDUSTRI ALDEAK ESPAINIAN-MAPAREN
IRUZKINA (220.ORRIAN)
Sarrera
Maparen aurkezpena egin+desoreka industria kokapenean+bestelako desorekak
Industri inguru garatuak
Kokapena: Madril+Bartzelona metrópoli inguruak
eta egun EAE ere.
Aldeko faktoreak (faktore klasikoak): lehengai eta kontsumo merkatuak
hurbil, garraio sistema egokiak, prestatutako langileria,…
Guzti horrek aglomerazio ekonomia
sortu du: hau da,
industriarekin batera bestelako jardueren agerpena; bestelako enpresak
erakarriz.
Inguru
hauetan bi joera kontrajarriak:
Alde batetik, sektore helduen
gainbehera edo birmoldaketa jasan duten zonaldeak
Bestetik, industriaren berpiztea
forma berriekin.
Enpresa garrantzitsuenen filialak, balio erantsi handieneko jarduerak, lanpostu
kualifikatuak, merkatu berrietara bideratutako jarduerak…..
Industriaren tertziarizazioa emanez: ekoizpen aurreko eta osteko lanekin
zerikusia duten lanak. Joera honen erakusgarri parke teknologikoak (ikerketa zentroak eta sektore
berritzaileenetako enpresak hartzen dituzte; hirigintzari begira espazio
zainduak, partzela ez oso handietan, ingurumena zainduz eta zerbitzu
osagarriekin; tokiko garapenaren motorrak izanik).
Hedatzen ari diren inguruak edo
ardatzak (industria kokatzen ari da)
Kokapena: Murtzia, Valentziako Erkidegoa, Katalunia,
Ebro Harana lotura eginez Nafarroa eta Errioxarekin.
Kokapenerako faktoreak: lehen
aipaturikoek eragina izan dute (faktore klasikoak); baina gero eta gehiago 80ko
hamarkadatik aurrera espazio
periferikoetarako joera (abantaila ekonomikoak direla medio –garraiobideen
hobekuntza, zergak,multiplanta…)
Hemen metropoli koroak, hiri inguruko
zerrendak (hiri eta landa espazioen arteko transizio eremuak) eta
garapen ardatzak (komunikabide nagusien zehar"Ebro harana eta Gerona-Cartagena; baita eskualde mailan Gaztela Mantxa
Madril inguruarekin lotura eginez) ditugu
Gainbehera doazen industria guneak
Kokapena: Galizia, Asturias, Kantabria eta
Cadizeko badia zein Puertollano. EAEko eremua nahiz eta hemen kokatu, gaur egun
jadanik bertan industria berpiztu da (lehen aipatu dugu).
Kokapen faktore klasikoak nagusitu
dira tradizionalki
eremu hauetan.
1975tik aurrera krisia dela eta, sektore helduenetan espezializatuta egonik industria gainbeheran
murgilduko da eta ez da bere osotasunean 90 hamarkadararte berreskuratuko. EAE egoera berrira egokitu delarik
(jarduera berriak, langileen prestakuntza,…). Industria galtzearen arazoak izan
ziren: BPgri egindako ekarpena jeitsi, langabezi tasa igo, emigrazioa,…
Industrializazio induzitu eta urriko
eremuak
Kokapena: mapan ikusten da ia Estatuko eremu
osoa barneratzen duela (uharteak barne).
1960tik aurrera Aragoi, Gaztela Leon
eta Andaluzia industria sustatzeko ekimen xede izan dira, hau da, Gobernutik
industria sektorea bultzatu da laguntzak emanez.
Hemen badaude ere garatutako industria guneak,
hiriburu nagusien inguruan. Hala ere, ez dira gai bestelako gune
industrialekin harremanak sortzeko.
Hiriburuekin
batera badaude ere industria
tradizionaleko gune txikiak ehungintza, altzariak edo kontserbekin
erlazionatutako industriak dituztenak.
Gutxien industrializatutako eremuak
Balear eta Kanariar uharteekin bat egiten dute. Industria tradizionala eta batere
lehiakorra ez den kokagunea.
Konklusio gisa eta etorkizunari
begira
Aipatu diren
lurralde desorekaz aparte Espainiako industriak
bestelako arazoak ere baditu:
-Enpresen
tamaina ez da egokia
-ikerketa
urria da oraindik ere
-Teknologia
eta energía menpekotasuna
-Ingurumen
arazoak
Etorkizunari begira zer?- bai
Europa mailan eta bai Estatu zein Erkidego mailan hainbat politika.
Lehiakortasuna zein jasangarritasuna lortu nahian. “Lisboako Estrategia”
delakoa 2010rarte eta 2010tik aurrera “Europa 2020 Plana”. Estatu zein Erkidego
mailan sektorekako politikak, industria-behatokiak, erakunde publiko eta
pribatuen arteko hitzarmenak,….
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.