jueves, 16 de enero de 2014

VATICANOKO PIETATEAREN IRUZKINA

Hemen duzue 2G taldeko ikasle batek egin duen iruzkina:


IRUZKINA: VATICANOKO PIETATEA
 

Aurrean daukagun irudian Miguel Angelek egindako Vaticanoko Pietatea agertzen zaigu 1499an, Errenazimenduko cinquecento garaian, eginikoa eta San Pedro basilikan kokatzen da gaur egun.

Piramide-konposizio perfektu itxi batek zehazten du forma, arrazionaltasun klasikoaren adibide. Mukulu biribileko eskultura da, eseritakoa hain zuzen. Marmolezko bloke handi batean zizelatuta dago eskultura, arreta handiz zizelatua eta gainaldea xehetasun handiz leundua (gorputzen eta arropen tolestura ikustea besterik ez dago). Gai erlijiosoa du: Ama Birjina eta bere semearen irudikapena. Emakume gaztea da  Ama Birjina ezin ederragoa. Goibeltasun bareko keinu batek adierazten du oinazea, sentimenduen azalpen naturalista batek sorraraz lezakeen sentipen lotsagarri oro baztertuz. Arrazoi horregatik beragatik, Ama Birjinari ez zaio antzematen altzoan pausatzen den Kristoren gorputza eusteko ahalegin berezia. Ama Birjina oso idealizatua ageri da. Kristoren esprezioak ere oinaze keinurik gabekoak dira.

Vaticanoko pietate hau, nahitaez, Rondanini pietatearekin alderatu behar dugu ezaugarriak garbiago ikusteko: Garai ezberdinetakoak direla kontuan hartuta Vaticanokoa cinquecentokoa eta Rondanii manierismokoa, ikusi  dezakegu lehenengoa erabat klasikoa eta azalera laukoa dela eta bigarrena,berriz, antiklasikoa eta azalera erabat zurrunekoa dela. Lehenago aipatu dugun bezala, aurrean daukagun irudiak konposizio piramidala du, Rondaninirenak konposizio bertikala duen bitartean. Eta amaitzeko Vaticanokoa lasaia, dramatismo gabea dela aipatu behar dugu, eta, besteak, ezegonkortasun oinazeak dituela.

Esan beharra dugu, eskultura honetako ezaugarriek garaiko gizartearekin egiten dutela bat, erlijioari erreferentzia eginez. Miguel Angelek eskultura hau sinatu egin zuela ere aipatzekoa da. Honek bere burua eskulturgiletzat zuen, hau da, eskulturaren geniotzat, marmolean edozein ideia isladatzeko gai baitzen (kalitate handiko obrak, biluziaren erabateko ezagupena), horren adibide garbiak ditugu David eta Moises eskultura ikusgarriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.