GEOGRAFIAKO
PRAKTIKAK: GOOGLE MAPS-ekin frogatzen!
-Praktika honen helburua: Google maps tresnaren bitartez mapa
perstonalizatuak egiten ikastea eta adibide konkretu bat osatzea: Espainiako
10 hiririk populatuenak jasoko dituen mapa eraikitzea.
Hemen duzue adibide bat:
https://mapsengine.google.com/map/edit?mid=zkzf7s7JHXoQ.kbck4_btl6T4&hl=es
Espainiako hiririk populatuenak (iturria INE):
Madril: 3.233.527
Bartzelona: 1.620.843
Valentzia: 797.028
Sevilla: 702.355
Zaragoza: 679.624
Malaga: 567.433
Murtzia: 441.354
Palma de Mallorca: 407.648
Las Palmas de Gran Canaria: 382.296
Bilbo: 351.629
https://mapsengine.google.com/map/edit?mid=zkzf7s7JHXoQ.kbck4_btl6T4&hl=es
Madril: 3.233.527
Bartzelona: 1.620.843
Valentzia: 797.028
Sevilla: 702.355
Zaragoza: 679.624
Malaga: 567.433
Murtzia: 441.354
Palma de Mallorca: 407.648
Las Palmas de Gran Canaria: 382.296
Bilbo: 351.629
JARRAITU BEHARREKO
PAUSOAK
-Eskolako zuen korreoan sartu.
-Ondoren,
pantailaren goikaldean eskuman ageri den aplikazioen ikonoan klikatu.
-Hor “más”
botoia sakatu eta “Maps” aplikazioa bilatu.
-Klikatu
“Maps” aplikazioan; jadanik google maps-en zaudete.
-Goikaldean
ezkerretara “Mis sitios” botoian klikatu.
-“Crear
mapa” botoi gorria klikatu.
-“Crear un
nuevo mapa” leihoa agertuko da, hor klikatu.
-“Mapa sin
nombre” jartzen duen lekuan klikatu. “Editar el nombre y la descripción del
mapa” hor klikatu.
-Mapari
izenburua jarriko diozue: “Espainiako
hiririk populatuenak” eta azalpenean, “Mapa
honetan Espainiako hamar hiririk populatuenak irudikatzen dira”.
-Ondorenean
“guardar” eman. Jadanik hor duzue zuen maparen oinarria.
-Datuak
sartzen hasiko gara. Goikaldean ageri den bilatzailean “Madrid” idatzi.
Automatikoki mapan Madrileko kokapenarekin ikonoa agertuko zaizue.
-Ikonoaren
gainean klikatu eta leiho bat zabalduko zaizue.
-“Editar” (arkatz
baten ikonoa) klikatu. Bertan, “Madril”
idatzi eta behekaldean “Madril Espainiako
hiririk populatuena da 3.233.527 biztanleekin”.
-Ondoren, eskumaldean ageri den argazki kamararen
ikonoan sakatu. Google-en “Madrid” idatzi eta gustoko argazki bat aukeratu zuen
mapan txertatzeko. “Seleccionar” botoia sakatu.
-Ikusten
duzuenez aukeratutako argazkia zuen mapan txertatu da. Berdin egin
daiteke bideo batekin.
-“Guardar” eman.
-Orain
kokapen ikonoaren kolorea aldatuko duzue, gustokoena aukeratuz.
-Maparen ezkerreko
leihoan Madril jartzen duen lerroan pintura bote bat azaltzen da. Hor klikatu
eta gustokoen duzuen kolorea aukeratu. Ikus zuen mapan aldatzen den!.
-Atzematen
duzue ere posible dela ikonoaren forma aldatzea ezta.
-Jadanik
lehendabiziko hiriaren sarrera osatu duzue.
-Bigarren
hiria Bartzelona da.
-Bilatzailearen
barran “Barcelona” idatzi.
-Mapan,
hiriaren gainean ikonoa agertuko da. Klikatu gainean eta “añadir al mapa” eman.
-Ondoren
“editar” (arkatzaren ikonoa) sakatu eta ondoren… (MADRIL ADIBIDEARENTZAT EGIN
DUZUENA JARRAITU).
-Behin hamar hirien datuak sartu dituzuenean "compartir" botoia klikatu (pantailaren goikaldean eskumaldean berde kolorearekin ageri dena).
-Zuen mapa partekatzeko leihoa zabalduko da.
-"Quién tiene acceso" lekuan "cambiar" eman.
-"Cualquier usuario que tenga el enlace" aukeratu eta "guardar" eman.
-Behekaldean "invitar a personas" hor irakaslearen korreoa idatzi: jacasza@gmail.com (kontutan izan beti google-eko korreoa izan behar dela).
-"Compartir y guardar" botoia klikatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.