Hemen duzue bere artelanik famatuenaren iruzkin eredua:
-Obraren izena: Perladun gaztea edo turbantedun gaztea (Mona Lisa hondarra izenaz ere ezaguna).
-Data: XVII.mendea (1665-1667).
-Estiloa: Barrokoko pintura holandarra.
-Teknika: Oleo teknika.
-Kokapena: Mauritshuis Museoa, La Haya.
-Margolaria: Jan Vermeer de Delft. Bere artelanik famatuena daukagu honako hau.
-Gaia: Emakume gazte baten erretratua daukagu, ezezaguna dena (gazte misteriotsu honen identitatea ezezaguna da). Alboratuta, gaztea ikusleari begira ageri da; kuriositatez edo zalantza puntu batekin begiratzen digu, nolabaitean, sekreturen bat ezkutatzen egongo balitz bezala (berezkotasun edo “espontaneitate” kutsu bat ere badu eszenak). Azpimarratzeko elementua da ere turbantearena. Garaiko Europan elementu exotikoa zen eta arreta bereganatzen zuena.
-Konposizioa: Triangeluarra nagusitzen da, gaztearen aurpegiak sortzen duena hain zuzen ere (begiak ahoarekin bat eginez eta era berean, perlarekin konektatuz).
-Argiaren trataera: Trataera ezinhobea ematen dio Vermeerrek. Horrela, argi foko nagusia margolanaren ezkerraldetik sartzen da (nahiz eta bere jatorria ez dakigun) , bere aurpegia argiztatuz. Argiaren disdira nabaria da begietan, ezpainetan eta belarritako bezala duen perlaren azaleran (ia Caravaggioren erarako tenebrismoaz hitzegin dezakegu, baina, noski, azken honen dramatismo kutsu gabe). Perlaren trataeran benetako maisutasuna erakusten du margolariak; xehetasun handiko erretratua lortzen du hemen Vermeerrek.
-Kolorea: Vermeerrek hain gustoko zituen horia eta urdina erabiltzen ditu, alkondararen kolore txuria areagotuz. Era berean, hondo ilunarekin ere kontrastea sortzen duelarik. Bere margolanetan behin eta berriz errepikatuko diren koloreak izango dira hemengo hauek.
-Ahaztu gabe ondorengo aspektuei erreferentzia egin:
• Vermeerren bestelako obrak.
• Garaiko beste europar margolarien aipamena egin.
• Testuinguruari erreferentzia laburra egin.
• Bitxikeria gisa komentatu dezakezue nola margolan hau literatura eta zinean inspirazio iturri izan dutela: misterioz beteriko erretratu izanik… ulergarria da (Tracy Chevalier-en novela, gerora zinemara eramango dutena Peter Weber zuzendariaren eskutik Scarlett Johanson aktoresak parte hartzen duelarik).
Bideo honetan duzue filmearen trailerra:
Bideo honetan "cámara oscura" delakoaren erabilera. Teknika honen bitartez margolariek xehetasun handiagoa lortzen zuten. Vermeer-ek erabiltzeaz gain, bestelako artistek ere erabili omen zuten, horien artean Caravaggio bera.
Jan Vermeer y la cámara oscura-peli.mpg from cecilia font on Vimeo.
Zer dela eta pentsatzen da Vermeerrek aparatu hau erabili zuela?
- Perfekzio errealista (bere margolanek argazkiak dirudite)
- Bozeto edo prestaketa marrazkirik ez da ezagutzen
- Margolan ia guztien tamaina antzekoa (21cm x 17cm): kamera ilunaren bisorearekin bat datorrena
- "Konfusio zirkuluen" agerpena: gizakiaren begiek, argiarekin kontaktuan, modu natural batean harrapatu ezin dutena irudikatzen du Vermeerrek bere zenbait margolanetan.Bakarrik lente baten erabilpenarekin lortu daitekeena.
Ia bideo hauek ikusi ondoren hobeto ulertzen duzuen kamera ilunaren funtzionamendua:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.