domingo, 23 de marzo de 2014

GOYA: 1808ko maiatzaren 3ko fusilamenduak margolana

Aurkezpen honetan dituzue Goyaren lanik aipagarrienen irudiak:

1808 maiatzaren 3ko fusilamenduak (liburuan 251.orrian D irudia)

Egilea: Francisco de Goya y Lucientes.
Data: 1814.urtea.
Estiloa: Pintura Erromantikoa.
Kokapena: Pradoko Museoa (Madril).
Teknika: Mihise gaineko olioa.
Neurriak: 268 x 347cm.



-Testuingurua: Independentzia Gerraren markoaren barruan ulertu behar da margolan hau. 1814ko otsailean, frantziarrak jadanik garaituak izan direnean, Goyak obra hau egiteko proposamena aurkezten du. Espainiarren ekintza heroikoak erakutsi eta gorapaitzeko bidea izango delarik.  Goyaren ideología liberala medio, Frantziar Iraultzaren eraginez Frantziak jasan zituen aldaketak Espainian ere emango zirenaren itxaropena izan arren, bestetik espainiar harrotasuna minduta sentiarazi zuen.

-Estiloa: Goyari dagokion bezala, oso estilo pertsonala duen margolana daukagu. Arau edo kanon zehatz bat jarraitu gabe. Kasu honetan, joera erromantikoa adierazten du: errealitatearen ikuskera subjetiboa, idealizatu gabe, kolorea eta sentimenduak gailentzen dira, era berean, askatasuna eta artistaren irudimena.

-Konposizioa: Bi diagonal nagusi agertzen dira, lurrean dagoen argiontzian elkartzen direlarik. Lehen planoko hildakoak eskortzoan ageri dira. Mugimendua lortzen da: lerro bertikala kondenatuen gorputzetan, lerro horizontala fusiletan eta lerro kurbatua sable eta besoetan. Eszena errealitatez irudikatzen da.

-Argia: Kontraste nabariak ageri dira. Nolabaitean, tenebrismoa erabiltzen duela aipatu daiteke, horrela, dramatismo efektua lortuz. Hondo ilun baten gainean, argi foko bakarra argiontziarena da. Soldadu frantziarrak ilunpean ageri dira (beraien itzalak lurrean isladatuz). Argiak, sinbolikoki, bi gune bereizten ditu.

-Kolorea: Tonu ilunak nagusitzen dira, okrea, beltza eta grisa bezalakoak. Kontraste handia sortzen da zuria eta gorriarekin. Hildakoen zaurien gorria bereziki atzematen da, eszenaren indarkeria adieraziz.

-Marrazkia: Goyak ez ditu lerroaren gradazio legeak errespetatzen. Marrazkia ia desagertu egiten da. Gorputz eta aurpegiak desagertzeko joeran ageri dira; ia teknika expresionista erabiliz. Pintzelkada luzea eta orban handikoa.

-Margolanaren esanahia: Pinturaren Historiako obra garrantzitsu bat da. Gerrak berarekin batera ekartzen duen zentzugabekeria azaleratuz. Frantziar militarrak despertsonalizaturik ageri dira (ez zaie aurpegia ikusten eta denak jarrera berdinean). Espainiar patriotak,aldiz, indibidualizaturik ageri dira. Pertsonai nagusia martiri gisa ageri zaigu (agian Kristo gogoratuz). Goyak errurik ez duten zibilak aurkeztu dizkigu. Gertakari unibertsal baten irudikapena egiten da. Edozein herrialde eta garai historikorentzat baliogarria izan daitekeena.

-Margolanaren gerorako eragina: Goyak margolan honekin ikuspegi heroiko eta loriatsu horretatik aldentzea eta giza sufrimendua adieraztea lortu zuen. Geroago, horrelako eredua jarraituko dute Manet-ek “Maximiliano enperadorearen fusilamendua” margolanarekin edo Picassok “La masacre de Corea” lanarekin.

-Goyaren bestelako obrak: Jakina da bere ekoizpen artistikoa oso handia izan zela, ohitura koadroetatik hasi eta pintura beltzen sailarekin bukatzeko. Hemen aztertutako koadroaren “bikotea” 1808 maiatzaren 2koa edo Mamelukoen erasoa daukagu. Hona hemen bere bestelako lanak: Karlos IV.ren familia, Maja jantzirik, Maja biluzik, San Isidroko erromeria,…etab. errealitatez irudikatzen da.
Ikus askotan nola horrelako maisulan zoragarriak, gaur egun, era desberdinetako protestak egiteko eredu gisa hartzen diren:


 

eta besoetan. imendua lortzen da: lerro bertikala kondenatuen gorputzetan, lerro horizontalahttp://www.sanidadpublicaasturias.org/?p=652http://www.sanidadpublicaasturias.org/?p=652http://www.sanidadpublicaasturias.org/?p=652

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.