domingo, 25 de mayo de 2014

HIRIAREN INGURUKO GAIA

Liburuko 17.gaia (248.orrialdetik aurrera) zuek landuko duzue. Horretarako, taldeka, power point bat osatuko duzue. Ondoren, gelan aurkezpena egin eta zuen lana blogean argitaratuko dugu:




1.taldea

-Landa-habitata eta hiri-habitata

2.taldea

-Hiri-paisaia

-Hirien egitura

3.taldea

-Hiriko populazioaren eztanda

-Munduko hiri-sarea

4.taldea

-Hiriak herrialde azpigaratuetan

-Hiriak herrialde garatuetan

5.taldea

-Hirietako arazoak (269.orrialdean)

-Euskadiko hiri-sistema (271.orrialdean)


 Hemen dituzue gaiarekin loturik dauden eta baliogarriak izan ditzazkezuen hainbat aurkezpen:


  

OLINPIAR JOKOAK

Aintzinako Greziar Zibilizazioaren inguruan asko ikasi duzue. Orain, Olinpiar Jokoen gaia landuko duzue eta horretarako, banaka, word dokumentu bat osatuko duzue eta ondoren irakaslearen posta elektronikora bidali (jacasza@gmail.com) .
Lanik txukunenak blogean argitaratuko ditugu, beraz, animo!
 Hemen ideia batzuk:





-Zer dira Olinpiar Jokoak?
-Aintzinakoak noiz eta non sortu ziren?
-1894.urtean zer gertatzen da?
-Zer da NOB (COI gazteleraz)?
-Negukoak, udakoak eta paralinpikoak
-Zer kirol mota barneratzen dira?
-Espainian inoiz ospatu al dira?
-Hurrengoak noiz, non,...ospatuko dira?
-Euskal kirolaririk bai?

*Oharra: zuen lanean  zehar testuaz gain irudiak, mapak,...etab txertatu. Bukaeran informazio iturriak zehaztu.

Lagungarri egingo zaizkizuen webguneak:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Olinpiar_Jokoak

http://eu.wikipedia.org/wiki/Nazioarteko_Olinpiar_Batzordea


http://eu.wikipedia.org/wiki/1992ko_Udako_Olinpiar_Jokoak


http://www.rio2016.com/es





jueves, 22 de mayo de 2014

16.GAIA: ERREPASO ARIKETEN ERANTZUNAK

Hemen dituzue errepasoko galderen erantzunak:
  


1-Herritarrak eta ez-herritarrak. Herritarrek eskubideak zituzten eta politikan parte hartu zezaketen. Ez-herritarrek ez zeuzkaten ia eskubiderik eta ezin zuten politikan parte hartu (esklabuak, atzerritarrak eta emakumeak).

2-Antzinako Grezian erabiltzen ziren zilarrezko txanponak ziren, merkataritza jardueretan erabiltzen ziren.

3- Eskulangintza eta merkataritza jarduerak.

4-Eskulangintzako jarduera garrantzitsuenak zeramika, ehungintza eta larru-ontzaileenak ziren.

5- Polis: Antzinako Greziako hiriak ziren. Garrantzitsuenak Atenas eta Esparta izan ziren.

    Agora: Hiriko plaza nagusia zen eta bertan azoka egiten zen.

    Akropolia: Hiriko babeslekua zen; harresia zeukan, mendigune batean kokatzen zen eta bertan  tenplurik garrantzitsuenak kokatzen ziren.

6-Antzokiak, gimnasioak, liburutegiak, museoak,…

7-Greziar eskultura hiru garaietatik pasatu zen: garai arkaikoan eskulturak mugimendurik gabeak eta espresio eza zeukaten. Ondoren , garai klasikoko eskulturak mugimendu gehiago zeukaten, espresio gehiago eta giharrak agerian. Azken etapan, helenistikoan, erabateko mugimendua ematen da, espresio handia eta giharrak izugarri nabaritzen dira.

8-Greziar arkitekturaren arauak ziren (zer neurri, zer material mota,… erabili adierazten zutenak). Hiru orden desberdin zeuden: doriarra, joniarra eta korintoarra.

9-Mitoak, herritarrak, Batzarra, Naos edo Cella, Atena edo Atenea, Laokonte.

10-6.galderaren erantzuna errepikatzen da.

11- Mugimendurik gabea eta zurruna

       Espresio gabea, ez du inolako keinurik adierazten

      Aurrera begira ageri da (frontaltasuna)

Eskultura hau Garai Arkaikokoa da.

martes, 20 de mayo de 2014

GREZIAR ESKULTURAREN BILAKAERA

1- GARAI ARKAIKOA


Kuros (atleta biluzia)

Kore (jantzitako emakume gaztea)



-Eskultura estatiko eta zurrunak
-Aurpegia modu eskematikoan, espresio gabea
-Aurrera begira beti


2- GARAI KLASIKOA

-Espresio gehiagokoak
-Mugimendu gehiagokoak
-Giharrak nabaritzen dira

3- GARAI HELENISTIKOA



-Mugimenduz beteriko eskulturak
-Oso adierazkorrak (mina, beldurra, poza,...)
-Giharrak erabat agerian


jueves, 15 de mayo de 2014

15.GAIAREN AURKEZPENA

(iturria)

BIZTANLERIA TASEN TAULA

Hemen duzue bete duzuen taula zuzentzeko plantila:



HERRIALDE GARATUAK
ZERGATIAK
HERRIALDE AZPIGARATUAK
ZERGATIAK
Jaiotza-tasa



Baxua. XIX.mendetik aurrera jeitsi egin da.
Seme-alabak zama ekonomikoa. Emakumeen kutura maila handitu, antisorgailuen erabilera,…
Altua. Hala ere, XX.mendetik aurrera jeitsi egin da.
Haurrek txikitatik lan egiten dute. Familientzako mantenu dira. Erlijioaren eragina. Emakumeen kultura maila ez da hain altua.
Ugalkortasun-tasa


Baxua. XIX.mendetik aurrera jeitsi egin da.
Seme-alabak zama ekonomikoa. Emakumeen kutura maila handitu, antisorgailuen erabilera,…
Altua. Hala ere, XX.mendetik aurrera jeitsi egin da.
Haurrek txikitatik lan egiten dute. Familientzako mantenu dira. Erlijioaren eragina. Emakumeen kultura maila ez da hain altua.
Heriotza-tasa



XIX.menderarte altua. Geroztik asko murriztu da.Baxua.
Elikadura eta osasunaren hobekuntzak lagundu du.
XX.menderarte altua. Geroztik murriztu egin da. Garatuetan baino altuagoa.
Epidemiak, goseteak, uzta txarrak, osasun baliabide nahikoa ez oraindik.
Haurren heriotza-tasa



Oso baxua.
Osasun zerbitzu garatuak daudelako.
Herrialde bateko ekonomiaren garapen mailaren adierazlea.
Altua.
Osasun zerbitzu guztiz garatu gabea.
 Herrialde bateko ekonomiaren garapen mailaren adierazlea.





Bizi itxaropena
Handia. 80 urte ingurukoa.
Heriotza tasa murriztu egin delako eta osasuna medio jendea gehiago bizi da.
Txikia. 40 urte ingurukoa.
Oraindik heriotza-tasa ez delako guztiz murriztu eta osasun zerbitzuak garapen bidean daudelako.
Biztanleria gazte/zahar
Zaharrak nagusitzen dira.
Bizi itxaropena altuagoa delako.
Gazteak nagusitzen dira.
Haur asko jaiotzen direnez, gazteak nagusitzen dira.
Hazkunde demografikoa
Oso baxua.
Jende gutxiago hiltzen da eta egoera ekonomikoagaitik
haur gutxiago jaiotzen da.
Altua.
Oraindik jaiotza eta ugalkortasun tasak handiak direlako eta pizkanaka biztanle gutziago hiltzen direlako
Arazo demografikoak
-Zahartzea
-Jaiotza eta ugalkortasun tasa baxuak
-Belaunaldi txandaketarik ez
Gastuak handitzen dira: osasun zerbitzuetan, pentsioetan,…
Orokorrean biztanleria ekonomía eta errekurtsoak
baino gehiago hazten da.
Langabezia, miseria,…etab sortzen dira.

miércoles, 14 de mayo de 2014

15.GAIKO ARIKETAK

Osatu koadernoan ondorengo ariketak:
ERREPASO ARIKETAK

1-Nolakoak dira heriotza-tasa eta bizi-itxaropena herrialde garatuetan?

2-Zer da biztanleria dentsitatea?

3-Zer desberdintasun dago politika pronatalista eta politika antinatalista baten artean?

4-Nolakoa da Espainiako gizartea, landatarra, industriala ala industriondokoa?.Zergaitik?.

5-Begiratu 225.orrialdeko mapa. Zer kontinenteetan nagusitzen dira gizarte landatarrak?. Eta industriondokoak?.

6-Zer da gehiengoaren kultura?

7- Zer esan nahi du "kulturak ez dira estatikoak" esaldiak?.

8-Zein dira munduan gehien hitzegiten diren hizkuntzak?

9-Non aurkitu behar ditugu ingelera nazioarteko hizkuntza izatearen arrazoiak?

10-Nola definituko zenuke erlijioa zer den?.

11-Zer esan nahi du ateismo kontzeptuak?

12-Zure ustez, zergaitik sortzen ditu erlijioak gatazkak zenbaitetan?.


16.GAIKO ARIKETAK

Osatu koadernoan ondorengo ariketak:

ERREPASO ARIKETAK



1-Zer taldetan banatzen zen Greziako gizartea?. Zer ezaugarri zituen talde bakoitzak?.

2-Zer ziren drakmak?.

3- Zein ziren greziar hirietan egiten zituzten jarduera ekonomiko nagusiak?.

4-Zein ziren eskulangintzako jarduera garrantzitsuenak?.

5- Definitu kontzeptu hauek: polis, agora eta akropolia.

6- Zeintzuk izan ziren tenpluetaz aparte egin zituzten eraikinak?.

7-Greziar eskulturaren bilakaera azaldu?.

8-Zer ziren ordenak?.

9-Kontzeptuak bilatu:

-Jainko-jainkosen eta heroiei buruzko istorioak:....................
-Politikan parte hartzen zuten biztanleak, eskubide guztiak zituztenak:.........................
-Atenasko demokraziako erakunderik garrantzitsuena:..............................
-Greziar tenpluetako areto nagusia:....................
-Atenasko jainkosa garrantzitsuena:..................
-Garai helenistikoko eskultura famatuenaren izena:..................

10-Zer eraikin berri egin zituzten greziarrek?

11-Aipatu eskultura honen ezaugarriak eta zein garaitakoa den:






martes, 13 de mayo de 2014

FUNDAMENTALISMOA

Azken asteetan albistegietan behin eta berriz aipatu den Nigerian bahituriko neskatoen albistea irakurri hemengo loturan:

http://www.eitb.com/eu/albisteak/osoa/2237510/nigeria-bahiketa-boko-haram--bahitutako-neskatoak-arrisku-larrian-daude/

Albistearen laburpen txiki bat egin eta zuen iritzia eman.

EUSKARAREN JATORRIA

Munduko hizkuntzetaz ari garela, kontsultatu ondorengo web orria:

http://www.blogseitb.net/euskara/2013/06/13/euskararen-jatorriari-buruzko-teoriak-nondik-gatoz/



Zer deritzozue?. Zuek zer teoriarekin egiten duzue bat?.

ASKOTARIKO GIZARTEA


ASKOTARIKO BIZTANLERIA

ZEREN ARABERA SAILKATZEN DIRA GIZARTE MOTA DESBERDINAK?:

Ekonomia eta bizimodu desberdinen arabera sailkatzen dira.
Gizarte landatarra:ekonomiaren oinarri nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta baliabide mineralen ustiapena. Industria ez da garrantzitsua(modernizatu gabea). Zerbitzuen sektorean jarduera tradizionalak (merkataritza txikia).
Biztanleria gehiena landa inguruan bizi da.
Afrika, Asia eta Iberoamerikan.
Gizarte industriala: biztanleen 1/3ak baino gehiago industrian aritzen da. Industria sektore tradizionalak eta gutxi modernizatuak (adibidez siderurgia).
Nekazaritza eta arrantzak garrantzia gutxi. Zerbitzuen sektorea garrantzitsua da.
Biztanle gehienak hirietan bizi dira.
Europako ekialde eta erdialdea, Mexiko, Brasil,...
Industriaondoko gizartea: biztanleen gehiengoa zerbitzuetan aritzen da. Zerbitzu aurreratuak eta modernizazioa. Industrian %30ak dihardu (teknologia berriekin lotutako industria). Nekazaritza eta abeltzaintzak garrantzi txikia.
gizarte hiritarrak dira. Nekazal exodoa bukatu da. EE.BB, Japonia, Kanada, Alemania,... bezalako herrialdeak.
PERTSONEN KULTURA ANIZTASUNA
-Zibilizazioak:Lurreko kultura eremu handiak dira. Munduaren inguruko ikuspegi pertsonala duten biztanleak bilduz, baina nortasun-ezaugarri amankomunekin: hizkuntza, erlijioa, pentsamoldea,...
-Kulturak: Zibilizazioen barruan dauden unitateak dira. Kultura bakoitzak eremu bat hartzen du edo batzuetan zenbait herrialde ere.
KULTURA ERRONKA HANDIAK
-Gehiengo eta gutxiengoen arteko bizikidetza:
 Herrialde batean kultura bat baino gehiago egon daiteke. Gehiengoen kultura bat egon ohi da, hau da, biztanle gehienek jarraitzen dutena.
-Kulturen desagerpena: Kultura ez da zerbait estatikoa (bilakaera izan dezake). Arazoa da kultura batek bestea ordezkatzen duenean, bat desagertuz.
-Fundamentalismoa: Gizarteko bizitza erregulatzeko liburu sakratuen edukiak aplikatzen dituen erlijio-mugimendua da.


MUNDUKO HIZKUNTZAK
-Ezaugarriak:
-Hizkuntza, gizartearen ezaugarri bereizleetako bat da.
-Pertsonen arteko lotura elementua da.
-Komunikatzeko bidea da.
 
-Munduan zenbat hizkuntza?
5000-6000 hizkuntza inguru daude.


-Erabilera eremua:
- Batzuetan bat dator estatuaren mugekin.
-Ohikoa da hizkuntza bat herrialde batean baino gehiagotan hitzegitea edo herrialde berean hizkuntza bat baino gehiago.
-Hiztun kopuru handieneko hizkuntzak:
  • Txinera (1200 miloi pertsona)
  • Ingelera (440 miloi pertsona)
  • Hindia (360 miloi pertsona)
  • Gaztelania (340 miloi pertsona)
-Zer gertatzen da ingelerarekin?. Eta gaztelerarekin?: 
-Ingelera: nazioarteko hizkuntza da eta gehien ikasten dena.
-Gaztelera: bigarrengo postuan dago, gehien ikasten direnen artean.
MUNDUKO ERLIJIOAK
-Erlijioaren definizioa:sinismen eta praktika multzo bat da. Pertsona talde batek sakratutzat edo jainkotiartzat jotzen duenarekin lotutako sinismen multzoa.
-Nola eragiten du erlijioak gizartean?:
Zuzenean edo zeharka eragiten du: balioak, familia eredua, festak, arkitektura,...etab.
-Zeintzuk dira erlijio nagusienak?:
  • Kristautasuna
  • Islama
  • Hinduismoa
  • Budismoa
-Pertsona guztiek sinisten al dute erlijio batean?; arrazoitu:

Ez. Pertsona asko daude ere ez dutela inolako erlijioetan sinesten: ateismoa.
Erlijio-gatazkak:
Estatu askotan erlijio ofizial bakarra dago. Beraz, beste erlijio bat praktikatzeko askatasun handirik ez dago eta hortik gatazkak sortu daitezke.

PARTENOIA

Bete Partenoiaren fitxa:horretarako liburuan (215.orrian) duzun informazioa irakurri eta ondorengo loturak kontsultatu:





http://eu.wikipedia.org/wiki/Partenoia

http://eu.wikipedia.org/wiki/Atenasko_Akropolia

Ikusi ondorengo bideoa:




-Eraikinaren izena:

-Kokapena:

-Funtzioa (eraikin mota):

-Garaia:

-Estiloa:

-Arkitektuak:

-Noren omenez eraikitakoa:

-Materiala:

-Aipatu Partenoiarekin batera Akropolian dauden beste bi eraikinen izenak:  

GREZIARREN BIZIMODUA


GREZIARREN BIZIMODUA
GIZARTE

BANAKETA
Herritarrak
Politikan parte hartzen zuten.
Eskubide guztiak zituzten.
Zergak ordaindu behar zituzten.
Ez-herritarrak
Ez zuten politikan parte hartzen.
Atzerritarrak: Askeak, zergak ordaindu eta armada parte hartzen zuten. Ezin ziren lurren jabe izan. Merkatariak eta eskulangileak.
Esklaboak:Ez ziren pertsona askeak eta beste norbaiten jabetzakoak ziren. Gerra presoak edo esklaboen seme-alabak ziren.
Emakumeak: Ez zuten eskubiderik eta gizonen menpe zeuden.
EKONOMIA

JARDUERAK
-Eskulangintza: Jarduera nagusiak zeramikagileek, larru-ontzaileek eta ehungintzako artisauek egiten zituztenak ziren.
-Merkataritza: Ekonomia-jarduera nagusia zen. Merkataritza txikia zegoen eskulangile eta nekazriek osatzen zutena. Bestalde, merkatari handiak zeuden itsasontziak zituztenak. Hauek Greziako produktuak kanpoan saltzen zituzten eta truquean elikagaiak, zura, kobrea,… erosten zuten.
-Landako biztanleak nekazaritzan aritzen ziren.
HIRIAK
-Itsasotik gertu zeuden
-Bi gune nagusi:  
 Agora edo plaza nagusia, non azoka egiten zen.
 Akropolia, harresiz inguraturiko gune altua (babes lekua).
-Tenpluetaz aparte eraikin mota berriak egin zituzten: antzokiak, kirola egiteko guneak,...

GREZIAKO

ERLIJIOA
Jainko-jainkosak
Heroiak
Mitoak
-Politeistak ziren eta polis bakoitzak bere zaindaria zuen.
-Jainko-jainkosek giza itxura zeukaten.
-Garrantzitsuena Zeus.
-Heroiak: jainko-jainkosen eta gizakien semeak ziren.
-Mitoak: jainko-jainkosen eta heroiei buruzko istorioak dira.


-Tenplua jainko-jainkosen etxea zen.
-Errituak, etxean, hirietan eta jainkotegietan egiten ziren.


Erlijio gurtzak
ARTEA

TENPLUAK
Ezaugarriak
-Eraikin garrantzitsuenak
-Marmol zuriz eraikitakoak
-Plataforma baten gainean
-Zatiak: pronaos, naos eta opistodomos
-Sabai dinteldunak eta bi isuriko teilatua
Greziar
Ordenak
-Doriarra: kapitel karratua, ia apaindura gabe
-Joniarra: kapitela bi bolutez dekoratua

-Korintoarra: kapitela akanto hostoez dekoratua

ARTEA

ESKULTURA
Ezaugarriak
-Erlijio eginkizuna
-Tenplu edo hilobietan kokatu
-Giza gorputz ideala adierazten zuten
-Proportzionalak ziren
-Brontzezkoak eta marmolezkoak; gero margotuz

Eskulturaren
bilakaera
-Garai arkaikoan:mugimendurik ez eta aurpegia modu eskematikoan (kuros eta kore)
-Garai klasikoan: errealistagoak eta nolabaiteko mugimendua. Aurpegi lasaiak (adibidez Diskoboloa)
-Garai helenistikoa: mugimendu asko eta oso adierazgarriak (adibidez Laokoon)