Hemen dituzue errepasoko galderen erantzunak:
1-Herritarrak eta ez-herritarrak. Herritarrek eskubideak
zituzten eta politikan parte hartu zezaketen. Ez-herritarrek ez zeuzkaten ia
eskubiderik eta ezin zuten politikan parte hartu (esklabuak, atzerritarrak eta
emakumeak).
2-Antzinako Grezian erabiltzen ziren zilarrezko txanponak
ziren, merkataritza jardueretan erabiltzen ziren.
3- Eskulangintza eta merkataritza jarduerak.
4-Eskulangintzako jarduera garrantzitsuenak zeramika,
ehungintza eta larru-ontzaileenak ziren.
5- Polis:
Antzinako Greziako hiriak ziren. Garrantzitsuenak Atenas eta Esparta izan ziren.
Agora: Hiriko plaza nagusia zen eta bertan azoka egiten zen.
Akropolia: Hiriko babeslekua zen; harresia zeukan, mendigune
batean kokatzen zen eta bertan tenplurik garrantzitsuenak kokatzen ziren.
6-Antzokiak, gimnasioak, liburutegiak, museoak,…
7-Greziar eskultura hiru garaietatik pasatu zen: garai
arkaikoan eskulturak mugimendurik gabeak eta espresio eza zeukaten. Ondoren ,
garai klasikoko eskulturak mugimendu gehiago zeukaten, espresio gehiago eta giharrak
agerian. Azken etapan, helenistikoan, erabateko mugimendua ematen da, espresio
handia eta giharrak izugarri nabaritzen dira.
8-Greziar arkitekturaren arauak ziren (zer neurri, zer
material mota,… erabili adierazten zutenak). Hiru orden desberdin zeuden: doriarra, joniarra eta korintoarra.
9-Mitoak, herritarrak, Batzarra, Naos edo Cella, Atena edo
Atenea, Laokonte.
10-6.galderaren erantzuna errepikatzen da.
11- Mugimendurik gabea eta zurruna
Espresio gabea,
ez du inolako keinurik adierazten
Aurrera begira
ageri da (frontaltasuna)
Eskultura hau Garai Arkaikokoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.