Aintzinako Greziar Zibilizazioaren inguruan asko ikasi duzue. Orain, Olinpiar Jokoen gaia landuko duzue eta horretarako, banaka, word dokumentu bat osatuko duzue eta ondoren irakaslearen posta elektronikora bidali (jacasza@gmail.com) .
Lanik txukunenak blogean argitaratuko ditugu, beraz, animo!
Hemen ideia batzuk:
-Zer dira Olinpiar Jokoak?
-Aintzinakoak noiz eta non sortu ziren?
-1894.urtean zer gertatzen da?
-Zer da NOB (COI gazteleraz)?
-Negukoak, udakoak eta paralinpikoak
-Zer kirol mota barneratzen dira?
-Espainian inoiz ospatu al dira?
-Hurrengoak noiz, non,...ospatuko dira?
-Euskal kirolaririk bai?
*Oharra: zuen lanean zehar testuaz gain irudiak, mapak,...etab txertatu. Bukaeran informazio iturriak zehaztu.
Lagungarri egingo zaizkizuen webguneak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Olinpiar_Jokoak
http://eu.wikipedia.org/wiki/Nazioarteko_Olinpiar_Batzordea
http://eu.wikipedia.org/wiki/1992ko_Udako_Olinpiar_Jokoak
http://www.rio2016.com/es
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.