jueves, 22 de mayo de 2014

16.GAIA: ERREPASO ARIKETEN ERANTZUNAK

Hemen dituzue errepasoko galderen erantzunak:
  


1-Herritarrak eta ez-herritarrak. Herritarrek eskubideak zituzten eta politikan parte hartu zezaketen. Ez-herritarrek ez zeuzkaten ia eskubiderik eta ezin zuten politikan parte hartu (esklabuak, atzerritarrak eta emakumeak).

2-Antzinako Grezian erabiltzen ziren zilarrezko txanponak ziren, merkataritza jardueretan erabiltzen ziren.

3- Eskulangintza eta merkataritza jarduerak.

4-Eskulangintzako jarduera garrantzitsuenak zeramika, ehungintza eta larru-ontzaileenak ziren.

5- Polis: Antzinako Greziako hiriak ziren. Garrantzitsuenak Atenas eta Esparta izan ziren.

    Agora: Hiriko plaza nagusia zen eta bertan azoka egiten zen.

    Akropolia: Hiriko babeslekua zen; harresia zeukan, mendigune batean kokatzen zen eta bertan  tenplurik garrantzitsuenak kokatzen ziren.

6-Antzokiak, gimnasioak, liburutegiak, museoak,…

7-Greziar eskultura hiru garaietatik pasatu zen: garai arkaikoan eskulturak mugimendurik gabeak eta espresio eza zeukaten. Ondoren , garai klasikoko eskulturak mugimendu gehiago zeukaten, espresio gehiago eta giharrak agerian. Azken etapan, helenistikoan, erabateko mugimendua ematen da, espresio handia eta giharrak izugarri nabaritzen dira.

8-Greziar arkitekturaren arauak ziren (zer neurri, zer material mota,… erabili adierazten zutenak). Hiru orden desberdin zeuden: doriarra, joniarra eta korintoarra.

9-Mitoak, herritarrak, Batzarra, Naos edo Cella, Atena edo Atenea, Laokonte.

10-6.galderaren erantzuna errepikatzen da.

11- Mugimendurik gabea eta zurruna

       Espresio gabea, ez du inolako keinurik adierazten

      Aurrera begira ageri da (frontaltasuna)

Eskultura hau Garai Arkaikokoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.