martes, 13 de mayo de 2014

GREZIARREN BIZIMODUA


GREZIARREN BIZIMODUA
GIZARTE

BANAKETA
Herritarrak
Politikan parte hartzen zuten.
Eskubide guztiak zituzten.
Zergak ordaindu behar zituzten.
Ez-herritarrak
Ez zuten politikan parte hartzen.
Atzerritarrak: Askeak, zergak ordaindu eta armada parte hartzen zuten. Ezin ziren lurren jabe izan. Merkatariak eta eskulangileak.
Esklaboak:Ez ziren pertsona askeak eta beste norbaiten jabetzakoak ziren. Gerra presoak edo esklaboen seme-alabak ziren.
Emakumeak: Ez zuten eskubiderik eta gizonen menpe zeuden.
EKONOMIA

JARDUERAK
-Eskulangintza: Jarduera nagusiak zeramikagileek, larru-ontzaileek eta ehungintzako artisauek egiten zituztenak ziren.
-Merkataritza: Ekonomia-jarduera nagusia zen. Merkataritza txikia zegoen eskulangile eta nekazriek osatzen zutena. Bestalde, merkatari handiak zeuden itsasontziak zituztenak. Hauek Greziako produktuak kanpoan saltzen zituzten eta truquean elikagaiak, zura, kobrea,… erosten zuten.
-Landako biztanleak nekazaritzan aritzen ziren.
HIRIAK
-Itsasotik gertu zeuden
-Bi gune nagusi:  
 Agora edo plaza nagusia, non azoka egiten zen.
 Akropolia, harresiz inguraturiko gune altua (babes lekua).
-Tenpluetaz aparte eraikin mota berriak egin zituzten: antzokiak, kirola egiteko guneak,...

GREZIAKO

ERLIJIOA
Jainko-jainkosak
Heroiak
Mitoak
-Politeistak ziren eta polis bakoitzak bere zaindaria zuen.
-Jainko-jainkosek giza itxura zeukaten.
-Garrantzitsuena Zeus.
-Heroiak: jainko-jainkosen eta gizakien semeak ziren.
-Mitoak: jainko-jainkosen eta heroiei buruzko istorioak dira.


-Tenplua jainko-jainkosen etxea zen.
-Errituak, etxean, hirietan eta jainkotegietan egiten ziren.


Erlijio gurtzak
ARTEA

TENPLUAK
Ezaugarriak
-Eraikin garrantzitsuenak
-Marmol zuriz eraikitakoak
-Plataforma baten gainean
-Zatiak: pronaos, naos eta opistodomos
-Sabai dinteldunak eta bi isuriko teilatua
Greziar
Ordenak
-Doriarra: kapitel karratua, ia apaindura gabe
-Joniarra: kapitela bi bolutez dekoratua

-Korintoarra: kapitela akanto hostoez dekoratua

ARTEA

ESKULTURA
Ezaugarriak
-Erlijio eginkizuna
-Tenplu edo hilobietan kokatu
-Giza gorputz ideala adierazten zuten
-Proportzionalak ziren
-Brontzezkoak eta marmolezkoak; gero margotuz

Eskulturaren
bilakaera
-Garai arkaikoan:mugimendurik ez eta aurpegia modu eskematikoan (kuros eta kore)
-Garai klasikoan: errealistagoak eta nolabaiteko mugimendua. Aurpegi lasaiak (adibidez Diskoboloa)
-Garai helenistikoa: mugimendu asko eta oso adierazgarriak (adibidez Laokoon)


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.