jueves, 23 de mayo de 2013

Haussman Plana: Pariseko hiriarentzat


PLAN HAUSSMAN: PARISEKO HIRIA

Europako berregituraketa handienetako bat suposatu zuen. Londresek izan zuen nagusitasuna gainditu nahian ,Napoleon IIIak ,1853an, Baron Georges Eugene Haussman izendatzen du Pariseko prefekto gisa eta hortik abiatuko da hiriaren berregituraketa garrantzitsu hau.

Zer nahi zuten lortu?

-Hiriko kaleen segurtasuna eta etxebizitzen kalitatea handitzea.

-Azpiegitura hobeagoak, era berean, saneamendu sare hobeagoa lortzeko.

-Komunikabide azkar eta eraginkorrak. Hiria zonaldeetan banatzea.

-Hiria burgesiarentzat eraikia izan behar zen eta pobrezia ezkutatu edo kontrolatu behar zen.

Aipaturikoa lortzeko, Haussmanek eskala handiko hiri-plan bat eratzen du:

-Zonalde periferikoen urbanizazioa. Kale berriak sortuko dira.

-Auzo zaharretan ardatz berriak zabaltzen dira: eraikin zaharrak bota eta behar diren eraikin publiko berriak eraikiko dira.

-Osotasun estetiko bat lortu nahi da eta erdi aroko trazadura estuko kaleak, kale zabal eta zuzenez ordezkatzen dira.

-Hiriaren sistema berdea: lorategi eta boulebar handiak eraikitzen dira.

-Komunikabide sistema eraginkor bat zehazten da, tren geltokiekin konekzioak eginez.

-Argiztapena, estolda sistema, zabor bilketa sistema,… ezarriko dira.

-Arau urbanistikoak ezarriko dira,etxeen neurriak zehaztuko dira, hiriaren estetika mantendu nahian. Baita ere, obra publikoak bideratzeko tresna finantziario eta legalak martxan jarriko dira.

-Zerbitzu publikoak sortuko dira: eskolak, ospitaleak, espetxeak, parkeak,….

-Segregazio edo banaketa soziala emango da: periferian industrialean klase pobreenak kokatuz. Bestalde, hainbat gizarte talde baztertu, eraikitze lanetan okupatuak izango dira.

-Trafiko arazoak konpondu, auzo pobreenak kendu edo baztertu eta hiria gune atsegin bihurtu nahi izan zen. Horregaitik bere ideiak behin eta berriz kopiatuko dira veste hiri batzuetan: Lyon, Bruselas, Erroma, Budapest,….Gerora, Bartzelonako Cerdáren proiektua ere ildo beretik joan zen.

-1840ko desjabetze legea eta 1850ko osasun legea: hauek, denbora laburrean, hiri programa antolatu bat eratzea ahalbidetu zuten.
Gazteleraz dago baina interesgarria da gaiaren inguruko aurkezpen hau ikustea; informazioa iturri gisa erabili da eta irudiak baditu ere:
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.