MODERNISMOA. ANTONI
GAUDI(1852-1926)
Modernismoa ez da
estilo baterakoia, hala ere, oinarri komun batzuk baditu. Estetika gazte eta
baikorrekoa da, arazo politiko eta sozialak alboratuta, formekin gehiago
identifikatzen dena eduki intelektualekin baino.
%5B1%5D.jpg)
Mugimendua 1890etik 1910era zabaldu
zen, aristokraziak eta burgesia aberats
eta errefinatuak bultzaturik. Hauek dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak:
-
Fantasiaz libre eta
sortzaile, landua eta dotorea
-
Arte askoren arteko
fusioa. Eguneroko tresnak modu artistikoan diseinatuko dira (altzariak, mahai
tresneriak, baxerak...)
-
Makinaren
mendekotasunari ihes egin eta gizatasunaren neurriari egokitu nahi dute.
-
Artisautza lana
birbaloratu egiten da.
-
Materialarekiko
errespetua, agerikoa, nabaritu dadin.
-
Naturaren formak eta
prozesuak imitatzen dira: lerro kurbatua, arabeskoa, lore, landare, tximeleta,
uhinak...
-
Barneko espazioak
arrazionalki pentsaturik daude, eraikina organismo bizi bat balitz tratatzen
delarik.
-
Mundu koloreanitza,
aberatsa eta espresionista sortuko da.
Katalunian
garapen industrialak eta Bartzelonako burgesia aberatsaren sorrerak
"Renaixença" bezala ezaguna den fenomenoa kulturan, eta Modernismo
bezala arkitekturan inspiratu zituen. Katalunia Europako joera estetikoetan
integratzeko ahalegin nazionalistak izan ziren bi mugimenduak.
Hiru hauek izan ziren Kataluniako
modernismoaren ezaugarri nagusiak: obra askoren kutsu neogotikoa, jarraitu
beharreko eredua Erdi Aroan aurkitu nahi zuen nazionalismoaren ondorio;
modernotasun nahia asebetetzeko elementu formal berrien sustatzea; eta
burgesiaren aberastasuna adierazteko fintasuna.
Modernismoko
arkitektoen artean A. GAUDI
(1852-1926) izan zen artistarik handiena, estiloa aurreratu eta gainditu
zuen bere kreazio lanekin. Bere obrak Modernismoaren ezaugarri batzuk baditu
ere, zaila da jeinu honen estiloa sailkatzea. Eraikuntza-teknika berriak eta
bere garaiko aurreiritzi teknikoak eta formalak ezagutzen zituen. Arkitektura
adierazpide egokia izan daitekeela erakutsi zuen bere lanekin, joera
guztietatik urrundu eta eraikinetan bere interpretazio pertsonala islatu
baitzuen.
Gaudiren lanek irudimena eta sormena gainezka
adierazten dute, Modernismoa gainditu beste agerpen estetikoetara
hurbiltzeko, Espresionismoa edo Surrealismoa hain zuzen ere. Aipatzekoak dira,
besteak beste, Batlló etxea, Milá
etxea(edo La Pedrera) eta Güell Parkea. Eraikin hauez guztiez gain,
ziurrenik bere obrarik ospetsuena dena egin zuen: Bartzelonako Familia Sainduaren tenplua. Eraikin honek bere
bilakaera pertsonala eta ezaugarriak laburbiltzen ditu; horrez gain XIX.
mendeko arteari ateak itxi eta XX.ekoak zabaldu zituen.
Gaudiren obren
analisia:
-Batlló Etxea:1904-1906.Obra izugarri original honetan ikusten da nola Gaudik jadanik aurreko garaiko historizismoa
gainditzen duen. Gerora eraiki zuen Milá Etxearen paseo berean (Paseo de
Gracia)eraikitakoa da obra hau. Originalitate eta fantasia handiko lana
da.Harria eta zeramika tartekatzen ditu. Fatxada badirudi leunki mugitzen den
zerbait dela(itsasoa edo narrastia). Argia leiho eta burdinezko balkoien
tartetik sartzen da, azken hauek benetako garezurrak diruditelarik.
-Milá etxea edo La
Pedrera:1906-1010. Bartzelonako Gracia pasealekuaren izkina
batean kokatzen da eta bizitoki erabilera dauka. Gaudiren obran ohikoa den
bezala, eraikin hau naturan inspiratuta agertzen da; hortik bere forma
kurbatuak. Oinplanta ortogonala ahaztu eta diseinu biologiko bat aukeratzen da,
pasilo kurbatuak sortuz. Fatxada erabat kolosala da; labar handi eta zulatu
baten gisa agertzen delarik. Eraikina estalki batekin amaitzen du: zeramika
zuriko tximinia ondulatuak eta aireztatzeko hodi antropomorfoak.Eraikin honek
arkitektura eskulturarekin nahasten du. Kareharria nagusitzen da eraikin osoan
zehar, goikaldean izan ezik (zeramika zuria, mendi elurtu bat irudikatu
nahian). Balkoien forma arraroa, algak balira bezala ageri direlarik.Bestelako
elementuak ere badaude: Gaudiren gurutze tipikoa,usoa eta loreak.
-Güell Parkea:1900-1914.Hiriko goikaldean kokatzen da, garaiko burgesia kokatzen ari zen
zonaldean hain zuzen ere. Sarreran eskailera monumental bikoitzak ageri dira,
iturria zeharkatuz, goialdean elkartzen direnak murru itsu batean. Ondorenean
zutabe doriar estriatuak ageri dira, kutsu klasikoa emanez. Zutabe estriatuak
dira eta kapitel hexagonalekin. Taulamenduan irtengune eta sartune ugari ageri
dira metopa eta triglifoekin. Gargolak ere ageri dira ura botatzeko. Estalkiak
goiko partean, plaza bat sostengatzen du eta bertan barrurantzako eserleku
kurbatuak ageri dira. Apaindura erabat bitxia da eta Gaudiren oso tipikoa. “Trencadís” delakoa nagusitzen da, hau
da, koloretako zeramika eta beiraz osaturiko dekorazioa, mosaiko baten antzera.
Elementu organiko eta zoomorfoak ere ageri dira, musker(“lagarto”) famatuaren
kasua adibidez.
-Sagrada familia
delakoa:1882.urtean hasi zen eraikitzen eta oraindik bukatu
gabea. Hasiera batean estilo neogotikoan planteatu zen, baina 1883.an Gaudik
hartuko du enkargua eta bestelako itxura erabat modernista emango dio. Gaudik
18 dorre aurreikusi zituen, baina
bera hil aurretik bakarrik bat eraiki zen. Gaudi 1926an hil zen eta utzitako
planoei esker beste artista batzuen eskutik eraikuntzak aurrera jarraitu du.
Dorreak oraindik 8 daude eraikita. Gaudiren ideia zera zen 12
apostoluentzat, 4 ebanjelistentzat eta bana Maria eta Jesusentzat. Eraikinak hiru fatxada sinboliko ditu:
jaiokuntzarena (oso apaindua eta bizia), pasioarena( austeritate gehiagokoa eta
Jesusen gurutziltzatzearen sufrimendua adierazi nahi du) eta loriarena (fatxada
nagusia da, beste biak baino askoz ere monumentalagoa eta heriotza, azken
epaiketa, loria eta infernua adierazten ditu). Eraikinaren barnealdea diseinatzeko Gaudi naturaren elementuetan
oinarritu zen; zutabeak zuhaitz enborrak balira bezala agertzen dira, benetako
harrizko baso bat sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.