-XX.mendeko margolaritzak, objetua, fase desberdinetatik igarotzea ahalbidetu zuen:
- Fauvismoan kolorera murriztua
 - Kubismoan geometrizatua
 - Expresionismoan desitsuratua
 - Futurismoan dinamikoagoa bihurtua
 - Surrealismoan amestua
 - Abstraktuan objetua erabat desagertuko da
 
-Artelana errealitate autonomo bihurtzen da, naturarekin inolako harremanik ez duena.
-Beraz, jadanik ez dira pertsonak, paisaiak, etxeak, loreak,...etab irudikatzen , baizik eta kolore konbinazio desberdinak artistak barnean duena isladatzeko.
-Kandinskyk zera esaten zuen: "margolaritzan orban borobil bat giza irudi bat baino adierazgarriagoa izan daiteke"
Wassily Kandinsky (1866-1944)
- Bera kontsideratzen da arte abstraktuari atea zabaldu zion artista bezala
 - Artearen teorikoa (hainbat obra idatziko ditu)
 - Bere arte "arte puroa" bezala definitu daiteke
 - 1896an Munichera abiatzen da margolaritzan lana egitera
 - Bere hasierako obretan errusiar herri artea, Art Nouveau eta inpresionismo berantiarraren eragina agertzen da
 - Fauvismoaren eragina dela eta kolorearen askapena gero eta nabariagoa da bere obran
 - Bere lanean, hainbat fase bereizten dira: inpresioak, inprobizazioak eta konposizioak (kontzeptu hauek musikatik hartzen ditu, artistak oso gustokoa baitzuen). Errealitatearen hautemate maila ezberdinak irudikatzen dituztelarik: lehenengo etapan bakarrik elementu kasualak irudikatzen dira; bigarrengoan espresio ezezagun bat agertzen da (fantasiatik sortua) eta hirugarrengo etapan fantasia eta errealitatearen arteko sintesia ematen da, esperientziaren gorengo maila lortuz.
 - 1912an "El jinete azul" delako taldea sortu zuen beste artista batzuekin, Paul Klee horien artean
 - 1914an Alemaniatik atera eta 1921an berriz bueltatzen da; Bauhaus Eskolan lana egingo du
 - 1933an Frantziara emigratu eta 1944an hilko da
 
-Lehen akuarela abstraktua (1910-1912, akuarela, Georges Pompidou). Klikatu linkean eta ikus iruzkin eredua:
http://cv.uoc.edu/~04_999_01_u07/percepcions/perc112a.html

Lehen akuarela abstraktua
-Composición VI (1913, mihise gaineko oleoa, Hermitage, San Petersburgo)
-Paisaia elizarekin (1913, mihise gaineko oleoa, Museo Folkwang, Essen)
-Lerro erradialak (1927, mihise gaineko oleoa, Guggenheim Nueva York)
-Gedämpfte Glut (1928, akuarela, Ulm Museoa)
- 28 inprobizazioa (akurela, Guggenheim Nueva York)
-5 inpresioa (mihise gaineko oleoa, Georges Pompidou)
VI Konposizioa
Paisaia elizarekin
Lerro erradialak

Gedämpfte Glut
28 Inprobizazioa
5 Inpresioa
%5B1%5D.jpg)





No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.