lunes, 27 de mayo de 2013

Edouard Manet (1832 Paris-1883 Paris)

Ezaugarri orokorrak:

-Errealismoa eta Inpresionismoaren artean kokatzen den margolaria izan zen
-Nolabaitean artista iraultzailea izan zen: Velazquez eta Goyak inspiratu zuten eta gerora bere eragina Degas eta Monetengan nabarituko da
-Arte Garaikidearen sortzailetzat ere hartua izan da Manet
-Margolari inpresionistentzat eredu bihurtu arren, berak bere burua ez zuen inpresionistatzat
-Orokorrean ez zuen aire librean margotzen, sekula ez zuen ukatu zuria eta beltza erabiltzea bere obretan eta beti mantendu zuen marrazten zituen irudien ingerada edo kontornoak
-Inpresionismoa aurreratu zuen: pintzelkada askeak eta ikusten direnak,perpektiba laua,...etab erabiliz
-Bere lana askotan "eskandalua" kontsideratu zen, jorratu zituen gaiak edo agertzen ziren pertsonaiengatik (biluziak)

Bere obra aipagarrienak:(*garrantzitsuenak)

-*Belar gaineko bazkaria (1862-63; mihise gaineko oleoa; Museo d´Orsay;Paris)
-*Olinpia (1863; mihise gaineko oleoa; Museo d´Orsay; Paris)
-Hildako toreatzailea (1864; mihise gaineko oleoa; National Gallery of Art; Washington)
-Mexikoko Maximiliano enperadorearen exekuzioa (1867; mihise gaineko oleoa; Sttatliche Kunsthalle; Mannheim)
-*Folies-Bergere-ko taberna (1882; mihise gaineko oleoa; Courtauld Institute of Art; Londres)





 

 Belar gaineko bazkaria
Lehen aldiz publiko aurrean aurkeztu zenean benetako eskandalua suposatu zuen obra honek. Margolan honetan Manetek, genero tradizionala dena, berriztu egiten du inguru natural batean ninfak irudikatuz. XIX.mendeko publikoarentzat benetako eskandalua izan zen emakume baten biluzi errealista, oso dotore jantzita ageri diren bi gizonezkoen irudiarekin nahastean. Lehen planoan ageri den emakumea inolako idealizazio gabe ageri da. Ikusleari begira  zuzenean, bere biluziarekiko arrotz. Are eta probokatzaileagoa bihurtzen da eszena, izan ere, elkar hitzegiten dauden bi gizonek emakume biluzia naturalitate osoz ikusten dute eta. Bodegoia ere ageri da.


 


Olinpia
Margolan hau Artearen Historiako margolan garrantzitsuenen artean kokatu behar dugu. Venusaren irudikapen errenazentistetan oinarritzen da (gogoratu Tizianoren Urbinoko Venusa). Manetek jainkosa baten ordez, gortesau bat irudikatzen du; lasai eta erakargarri ageri da, lore bat buruan eta lepoan zinta beltz bat duelarik. Zapi zuri eta txal loradun baten gainean erdi-etzanda aurkitzen da.

1-Biluzia eskuarekin estaltzen da
2-Olinpiaren edertasuna idealizazio gabe
3-Zerbitzaile beltza; olinpiaren azal zuriarekin kontrastean (argia)
4-Olinpiaren oinetan katu beltza ageri da: hainbat esanahi izan ditzake: beldurtuta ageri da edo agian Olinpiaren feminitatearen erakusgarri,.......






 

 Folies-Bergere-ko taberna
Bere margolan inpresionistena kontsideratu daiteke. Artistaren heriotza baino lehenagoko obrarik aipagarriena da. Pariseko Folies-Bergere gau klubeko esneza bat irudikatzen da. Ispiluan irudikatzen dena erakusten dio ikusleari (Velazquezen Meninen interpretazio modernoa izan daiteke, ispiluari dagokionean). Zerbitzariaren erretratua ageri zaigu, ikusleari begira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.