miércoles, 23 de octubre de 2013

GEOGRAFIAKO DEFINIZIO BERRIAK

Hiru definizio hauekin, I eta II blokeak osatuta gelditzen zaizkizue. Gogoratu azaroko azterketan 4 definizio agertuko zaizkizuela:

-Desertifikazio edo basamortutzea:  Inguru lehorretako edo erdi-lehorretako lurrak "galtzea" edo degradatzea da, faktore naturalen (klima adibidez) eta faktore antropikoen (giza faktoreak) eraginez.

-Landaredi potentzial: Leku baten egongo zen landaredia, jarraipen geobotaniko progresibo baten ondorioz, giza eragina ez bazen egongo.

-Ekintza-gune (antizikloi eta borraska): Goi eta behe presioko inguruak dira. Presio atmosferikoa aireak lurrazalarekiko duen pisua da. Antizikloia goi presioen zona da(1016mb-tik gora eta inguruan presio txikiagoko zonak ditu. Borraska behe presioen zona da (1016mb-tik behera eta inguruan presio gehiagoko zonak ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.