Klimen gaiarekin hasi gara; hor doakizue prezipitazioen neurketaren inguruko azalpen bat:
Likidoak eta gasak bolumeneko unitateetan neurtzen dira. Bolumen hau, jakina den moduan, altuerako neurri batez, luzeerako neurri batez eta zabalera neurri batez osatzen da.
Prezipitazioen datuak ematen direnean, askotan, mm-tan edo l/m2-ko ( metro bat bider metro bateko eremu batean prezipitatzen duten litro kopurua) ematen dira. Bi neurri hauek, beraz, baliokideak dira; hau horrela da ondorengoaren ondorioz: litro bat, metro bateko luzeera eta metro bateko zabalera duen kubo baten jarriz gero, mm bateko altuera hartzen du. Beraz, litro bat mm baten baliokidea izango da.
Ideia nagusia zera da: prezipitazioa lurtzoru erabat horizontal eta iragazgaitz batean eroriko balitz bezala neurtu behar da eta mm-tan zer altuera hartuko zuen.
Neurketa hauek egiteko plubiometroa erabiltzen da.
Prezipitazioen ur-kantitatea neurtzeko tresna. Beste modu batean esanda, tresna honek, lurzoru horizontal eta iragazgaitz baten gainean, ur lurrunketarik gabe, ura zein altuerataraino helduko litzatekeen neurtzen du.
Plubiometro arruntetan, euria biltzeko txurrutela edo inbutu bat erabiltzen da, tutu estu batetik -lurrunketa ahalik eta gehien murrizteko- euria ontzi batera igarotzen duena. Inbutuaren kanpoko perimetroak ertz zorrotza izan behar du, kanpoko aldea kanporantz inklinatua eta barnealdea bertikala. Alboetako paretek altuera nahikoa izan behar dute, eta inbutuaren formak malda nahikoa, euri tantak pareten kontra jotzean kanpora atera ez daitezen.
Hor daukauzue Euskalmet-eko bideoa, plubiometroaren inguruko azalpenarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.