miércoles, 30 de octubre de 2013

IRUZKINA: Donejakue Katedrala (Santiago)

 

IZENA. Santiago Konpostela Katedrala

EGILEA. Ez da ezagutzen.  Diez Pelaez (1075-1087 ) eta

Diego Gelmirez  (1100-1128) apezpikuen enkarguz.

KRONOLOGIA. 1075-1128

KOKAPENA. Santiago Konpostela ( Galizia )

ESTILOA: Erromanikoa

MATERIALAK. Harria

NEURRIAK: 97m luzera






 


Santiago Konpostelako katedralaren kriptan edo elizpean Santiago Handia apostoluaren erlikiak gordetzen dira. Tenplu honetan bukatzen da Kluny.ko monjeek ezarri zuten erromes-bidea. Eraikuntza, Frantziako erromes eraikuntza handietan inspiratuta.
 
OINPLANOA ETA DESKRIPZIOA
 
Erromesentzat egindako eliza da: gurutze latindarreko oinplanoa du, hiru nabe ditu burualde eta guzti, bertan dago kapera nagusia, erdi-zirkularra dena eta girola batez koroatua ( lehenengo zatia zuzena da, nabeen luzapena bezala ). Erromesak atetik sartu eta girolatik, santuaren hilobiaren atzetik doan ibilbidea burutzeko pentsatuta dago eliza.
Gurutzadura oso handia da, sei atal du beso bakoitzean. Nabe nagusien gurutzaduran zinborrio oktogonala  altxatzen da ( aldaketa batzuk izan ditu, adibidez “botafumeiro” erraldoia eskegitzeko tramankulua ipintzekoa ). Nabeen antolatzeak ahalbideratzen du erromesek elizari buelta osoa eman izatea meza eman artean eta trabarik egin gabe.
Nabe nagusian kanoi ganga dago eta alboko nabeetan ertz-gangak ( fajoi-arkuek tramuetan banatzen dituzte ). Absidean eta absidioloetan labe-gangak aurkitzen ditugu.
Gangen presioa pilareek  eusten dute barrualdean eta horma-bularrek edo kontrahormek kanpoaldean ( tribuna handiaren estalkiaren bidez ).
Triforioak eliza osoa inguratzen du eta erromesak aterpetzeko funtzioa bete zezakeen, gainera, kanpoko argitasun zuzena jasotzen duenez erdiko nabeari argitasuna ematen laguntzen du.
Elizaren oinean 2 dorre daude hauen artean “Gloria arkupea” dugu.
Ongi proportzionatutako eraikina da, dimentsio handikoa. Barruko espazioak seinalatzen duen ibilbideak sarreratik, girola zeharkatuz, aldarera eta kaperetara garamatza. Behealdean argitasun gutxi badu ere, areagotu egiten da nabe nagusiaren goialdean, triforioari esker.
Silarriz egina dago sute-arriskuak saihesteko. Lodiera handiko murruak eusten ditu ganga forma duten harrizko estalki garai eta astunak. Trinkotasuna da nagusi baoen aldean: hauek txikiak dira eta erdi puntuko arkua dute.
ESTILOA
Ezaugarri formalen arabera, erromanikoaren barruan sailkatu behar da eraikuntza hau. Konpostela Santiagoko Katedrala, XI. Mendearen amaieran eta XII mendearen hasieran eginda, eraikuntza erlijiosoa da, erromesaldiko eliza, hain zuzen bere ezaugarriek argi uzten duten moduan: dimentsio itzelak, transepto garatua, kaperez inguratutako girola, alboko sarrerak gurutzaduraren besoetan... Elementu hauek erromesaldiko beste eliza batzuetan ere ageri dira, Frantziako Toulouseko Saint Sernin.en edo Conques.eko Santa Fe.n adibidez.
 
Lanak 1075ean hasi ziren gutxi gora behera, Santiago Bidea amaitzen zen toki berean, apostoluaren erlikiak gurtzera joaten ziren fededun haiei guztiei harrera egiteko. Eraikuntza honetan Bernardo, Mateo eta Esteban maisuek egin zuten lan.
Fromista, San Isidoro eta Jakakoak dira garaiko beste eraikin erromaniko aipagarrienak.

Santiagok arkitekturari egingo dizkion ekarpenak: dimentsioak ( ia 100 m luzera, 5 metroko alboko nabeak eta 10 metroko erdikoa ) eta parte guztien neurrien arteko erlazioa. Altuera ere lortzen da arku goratuek ematen duten sentsazioa. Argitasuna, tribunen proportzio altuek lortu baitute argi handia goiko aldean beheko aldean ordea iluntasunean geldituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.