Oharra: goiko irudiko datuak ez dira liburuan datozenen berdin-berdinak, baina horri kasurik ez!. Iruzkina egiten ikasteko berdin zaigu eta.
Aurrean daukagun grafikoa, Klimograma bat da. Bertan, leku bateko urtean zehar
izandako prezipitazioak (barraz), eta hile guztietako bataz besteko
tenperaturak (marraz) adierazten dituen grafikoa da.
Klimograma honetan urteko
prezipitazioak (325mm) eskasak dira 800 eta 300 mm . bitartean daudelako.
Ia oso eskasak dira zeren klima esteparioan 300 mmtik behera baitira.
Prezipitazioen banaketa oso irregularra da 8 hilabete lehorrak direlako.
Lehortasunean erreperatuz gero, honek tenperaturen eta prezipitazioen arteko
erlazioa adierazten du, klimograma honetan Gaussen indizearen arabera (hilabete bateko
bataz besteko tenperatura bikoitza prezipitazioak berdin edo handiagoak badira
orduan hilabete lehorra da) lau hilabete lehorrak dira (ekainetik irailara arte;
Gaussen indizea betetzen da eta tenperaturen kurba prezipitazioen azpitik dago).Horrekin
batera, neguan hilabete batzuetan 30mm azpitiko prezipitazioak ematen dira. Guzti
honek, seguraski esan nahi du klima
erdilehor muturrekoa edo esteparioa
dela. Prezipitazioen banaketan ere ikusten da maximo ekinokzialak dituela baina
udaberrikoa da garrantzitsuena (maiatza urte osoko hilabeterik euritsuena) eta
udazkenean urria da hilabeterik euritsuena.
Zer dela eta izan daitezke
prezipitazio hain urriak? Penintsulan faktore garrantzitsuenetako bat klima
barietateak izateko erliebea da. Erliebea, penintsulan, kostarekiko paralelo
aurkitzen da, hori dela eta ozeanotik (mendebaldetik) sartzen diren borraskek
haizaldean prezipitazioak sortzen dituzte eta penintsularen barrualdera oso
ahulduta heltzen dira. Udan, Azoreetako Antizikloia penintsularen parean kokatzen
da bere eragina oso nabaria denez penintsula osoan, eguraldi egonkorra eta ia
prezipitaziorik gabekoa ekartzen du. Neguan, lurzoruaren hozketak antizikloi
termikoaren egoerak indartzen ditu, hori dela eta eguraldi egonkorra maiz
suertatzen da prezipitazioak oso urriak
direlarik (urtarrila, otsaila), gero neguko antizikloia desegiten denean Fronte
Polarrak ozeanotik bidaltzen dituen borraskak sar daitezke udaberriko
prezipitazioak sortuz. Udazkeneko prezipitazioak ez dira hain garrantzitsuak zeren
Genovako Golkoan antolatzen diren borrasken prezipitazioak kostaldean sortzen
dira eta barrualdera guztiz ahulduta heltzen dira, erliebearen eragina dela
eta.
Tenperaturak
aztertzen baditugu, udako tenperatura, abuztuan 23,7-ºC -koa
da, hau da uda beroa 22ºC-tik gorakoa delako. Neguko tenperatura, bestalde, 6ºCkoa,
hau da, negu hotza. Tenperatura horiek direla eta urteko tenperatura bitartea
17ºC-koa da eta oso altua kontsidera daiteke barrualdeko klima bati dagokiola adieraziz.
Ezaugarri termiko hauek eta prezipitazioen
ezaugarriek eramaten gaitu pentsatzera klima
honek barrualdeko kokapena daukala baina
Ipar Mesetan egoteko uda beroegia dauka,
bestalde klima erdilehorra muturrekoa
edo estepakoa denez baina negu
hotzarekin, klima honen kokapen posibleak izango ziren Albacete edo Ebroko
sakonunea, baina Albaceteko uda beroagoa da, beraz Ebroko sakonunearen erdiko
klima izan behar du, leku hori erliebez inguratuta dagoenez prezipitazioak oso
urriak direlako.
Klima mota honi, lehortera
egokitutako landaretza dagokio: zuhaitzik ez da agertzen. Zuhaixka arantzatsuak, espartzua
eta estrepa agertuko dira. Ibaiak emari gutxiko, erregimen irregularreko
eta udako agorraldi nabarmenekoak izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.