-Lanaren oinarri bezala Getariako Txakolinaren web gune ofiziala erabiliko duzue: hemen klikatu.
-Hauei erantzun:
- Zer motatako ardoa da txakolina eta zeintzuk dira bere barietateak?
- Laburki txakolingintzaren prozesu edo egutegiaren azalpena eman.
- Banatu zaizuen mapan txakolina ekoizten duten udalerriak kokatu beraien izenekin (horretarako Getariako txakolinaren web orrian "ingurune ezin hobea" eta "txakolinaren ibilbidea" estekak erabili eta bestalde Bizkaiko eta Arabako udalerriak ezagutzeko hemen1 eta hemen2 klikatu).
- Ondoren, probintzia bakoitzeko upategi batzuen izenak eman.
- Getariako txakolinaren web gunera bueltatuz, zein da Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen lana?.
- Web gunean ageri den "Getariako txakolinaren paisaiaren panoramikoak 360º" estekan klikatu eta bertan ikusten duzuen landa-paisaiaren deskribapena egin.
- Web gunean zintzilikatuta dagoen bideoa (4:01min.) ikusi eta laburtu nekazariaren eta idazkariaren hitzak.
- Salmenten inguruan, ondorengo loturan klikatu eta portzentaiak aipatu (Gipuzkoa, Euskadi, Espainia eta atzerria).
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.