domingo, 5 de enero de 2014

ESPAINIAKO INDUSTRIA (2.SEKTOREA)

Jadanik 1.sektorea landu dugu; gogoratu nahiz eta Selektibitatean ez duten eskatzen, arrantza edo meatzaritza bezalako jarduerak ere lehenengo sektorean sartzen direla. Ondorenean 2.sektorearekin hasiko gara eta jakingo duzuen bezala industria izango da jarduera nagusia. Hala ere, eraikuntza bezalako sektoreak ere bigarren multzo honetan sartzen dira. Hemen duzue gaiaren inguruan eskatuko zaizuena:

Selektibitaterako teoriako galderak:

-Espainiako industria sektore nagusiak azaldu.

-Industriaren kokapena azaldu.
 
Selektibitaterako praktika:

-Espainiako industria eremuen eta industria garapen ardatz potentzialen maparen iruzkina (begiratu liburuan 220.orrialdeko mapa).

Definizioak:

-Industria deslokalizazioa: Industrien kokapenean egiten diren aldaketek osatzen duten prozesua da. Enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joan daitezke, horrela, kostuak murriztuz.

-Goi-teknologiako industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Industria hau, gehien bat, sektore hauetan oinarritzen da: ordenagailuak, tresna optikoak, material  elektronikoa,... eta parke teknologikoetan kokatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.