sábado, 4 de enero de 2014

ARTE ISLAMIARRAREN INGURUKO GALDETEGIA


Apunteak irakurri eta ondorengo ariketak osatu:

1-Testuinguru historikoa laburtu. Arte erabat elijiosoa da (Islama bere oinarrian). Islama Iberiar Penintsulatik Indiaraino hedatuko da (inperio zabala osatuz). Espainiako arte islamiarraren testuingurua: 711an Penintsula inbaditu zuten, 765an emirerria eratuko dute (oraindik dependientea), beranduago 929an Kaliferria sortuko dute (jadanik erabat independientea; Abderraman IIIarekin), 1031an kaliferria desegin egiten da taifa edo erreinu txikietan kristau inbasioen eraginez, XI eta XII.mendeetan almoravide eta almohadeen inbasioak ematen dira eta azkenik XIII.mendean dinastia berri bat eratuko da Granadan, nazarien dinastia, 1492.urterarte mantenduko dena (errege katolikoen konkista iritsi arte).
 
2-Arkitektura islamiarra:

  • Materialak: Orokorrean, material pobreak. Igeltsua, egurra, adreilua eta har-langabea. Batzutan marmola.
  • Euskarriak: Hormak, pilareak eta zutabeak. Zutabe finak eta era askotako kapitel apainduak agertzen dira. Ferra-arkua izango da nagusiena eta askotan, inguruan, alfiza duela ageri da
  • Estalkiak: Mota askotarikoak. Adintelatuak eta gangatuak: kanoi-ganga, gurutze-ganga, kupula...askotan apainduak.
  • Espazioak: Eraikinen kanpoalde eta barrualdearen arteko kontrastea ematen da. Beti ere, barrualdea apainduago ageri da. Ez da fokalizaziorik ematen (gogoratu erromanikoan eta gotikoan nola espazioa aldare nagusirantz fokalizatua ageri zen!).
  • Apainketa: Oso garrantzitsua izango da, orokorrean material pobreak nagusitzen baitira. Apaindurako elementu aipagarrienak honakoak izango dira: kaligrafia edo idazkera arabiarrekoa, ataurikea, mokarabea, lazeria, sebka,....


Ataurikea

 Mokarabea

 Mokarabea

 Lazeria geometrikoa

 Sebka, erronbo itxurako apainketa
 

3- Zeintzuk dira eraikin mota garrantzitsuenak?
Arkitektura erlijiosoan meskita nagusitzen da eta arkitektura zibilean jauregiak, ospitaleak, alkazabak, termak,... eraikiko dituzte.

4-Mezkitaren oinplanoa:gune bakoitzaren izena jarri eta laburki bakoitzaren funtzioa zehaztu.

 

 
Apunteetan 3.orrialdean baduzue irudia eta liburuan ere 91.orrialdean baduzue oinplanoa.
 

 

 

 

 

 

 
1-Mihrab: Mekara zuzenduta dagoen nitxoa.
2-Qibla: Aurreko horma.
3-Maqsura:Agintarientzako bideraturiko espazio edo gunea.
4-Mimbar: Otoitzerako edo sermoia emateko pulpitua.
5-Haram: Otoitz gela da (zutabeekin).
6-Iwan: Errezepzio edo harrera gela.
7-Sahn:Patioa.
8-Sabil: Iturria.
9-Alminar edo minaretea: Otoitz egitera deitzeko dorrea da.

5-Hispano-musulman Artea:

  • Garaiak laburtu, bakoitzaren ezaugarri aipagarrienak zehaztu eta eraikinen adibide garrantzitsuenak aipatu.
1- Omeyatar garaia (IX-X): Kalifen garaia, Kordobako Kaliferria. Arte hispano-musulmandarraren goren aldia izango da. Arkitekturan erabili  zituzten elementuen artean: harlandua, zutabe korintiarrak, ferra arkua (alternantzia kromatikoa dobeletan), ganga kalifalak, apaindura ugari,...etab. Eraikin aipagarrienak Kordobako Meskita eta Medina Azaharako Jauregia dira.
2- Taifen garaia (XI): Kalifak gero eta ahulagoak bihurtuko dira, Kaliferria desegin arte. Ondorioz errekurtso ekonomiko eskasagoak zituzten eta hori arkitekturan isladatuko da. Metarial pobreagoak erabiliko dituzte, adreilua eta igeltsua. Arku mota ugari eta apainketa elementuak ugaritu egingo dira. Eraikin aipagarrienak Zaragozako Aljaferia eta Granadako Bañueloa dira.
3- Almoravide eta Almohade inbasioak (XI.amaiera eta XIII.hasiera): Bi tribu afrikar hauek kristauen inbasioak geldiarazteko asmoz etorri ziren Penintsulara. Arkitekturan, eraikinen egiturari emango zaio garrantzi gehiago. Adreilua eta harlan-gaitza erabiliko dira, pilare ortogonalak, ganga mota desberdinak, erronbo apainketa (sebka). Eraikin ospetsuenak Sevillako Giralda, Urrearen dorrea eta Sevillako Alkazarra izango dira.
4- Nazarien garaia (XIV-XV): Azken eremu islamiarra izango da Penintsulan. Aurreko etapetako elemetu eta teknikak batuko dituzte. Material pobreak, zutabeak fuste finekin, gortina arkuak eta peraltatuak, sebka apaindurak hormetan, sabaietan mokarabeak. Horror vacuirako joera garbia nabari da. Ura eta lorategiak garrantzi handikoak izango dira. Eraikin garrantzitsuena Granadako Alhanbra izango da. 
Hemen klikatuz gero Korbobako Meskitaren bisita birtuala egiteko aukera izango duzue, merezi du!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.