miércoles, 29 de enero de 2014

LEONARDO DA VINCI: AZKEN AFARIAREN IRUZKINA

Hemen duzue Batxilergoko 2G taldeko ikasle batek egin duen iruzkina:





Azken Afaria Leonardo da Vinci handiaren obrarik garrantzitsuenetako bat da. XV. mende bukaerako margolan hau, Milaneko Dominico di Santa Maria delle Grazzie konbentuko jangelaren horma batean dago. Aditu eta historialari askoren ustez, inoiz eginiko obra piktoriko onenetarikoa da.

Errenazimentuko margolan hau, 1495-98 urteen bitartean margotu zuen, hau da, Quattrocento amaierakoa, baina sailkatzerako orduan, Cinquecentoan kokatuko genuke. 

Errenazimendua, Aro Modernoaren hasiera, Italian XV. mendean sortu eta XV eta XVI. Mendeetan garatu zen mugimendu artistiko eta kulturala izan zen. Nahiz eta Italiako hiri guztietan eragina izan mugimendu honek, Florentzia izan zen protagonista nagusia. Garai honetan, Grezia eta Erromako kultura klasikoetara itzultzeko joera bat egongo da. Mezenasen garaia ere izango da, eta edertasuna izango da berriro ere artearen funtsa.

Leonardo, garai horretako eta gaur egun arte izan diren maisu handienetariko bat kontsideratzen da. “Homo Universale” deitua izan zen, margolaria, eskultorea, arkitektoa, ingeniaria, biologoa, musikaria, idazlea,… izan zelako. Bere lanetan, argi-ilunak, sfumatoa, kolorea eta atmosfera kontrolatua, perspektiba atmosferikoa eta adierazpen orekatua adierazten zituen.

Margolan hau, lehen esan bezala, horma batean eginik dago. Baina Leonardok ez zuen garaian ohikoa zen fresko tradizionalean egin, horren ordez, tenple eta oleoz eginiko mural bat egin zuen. Artelana, garai hartan Milango mezenas familia garrantzitsueneko kide baten enkarguz egina izan zen, Ludovico Sforza.
Obra honen gaia argi eta garbi erlijiosoa dela ikus daiteke, Jesusek bere dizipuluekin eginiko azken afariaren errepresentazio bat delako.
Konposizioari begiratuz gero, arreta Jesusengan dagoela ikusten da. Bera bakarrik dago erdian, isolatuta, begirada guztiak biltzen. Bere alboetan, dizipuluak ditu, hiru pertsonetako  multzotan banaturik. Hala eta guztiz ere, polemika handia sortu zen Dan Brownen “El Código Da Vinci” liburuarekin. Bertan, Jesusen ezkerretara dagoen figura, ez dela dizipulu bat dio, Maria Magdalena baizik, hau da, bere emaztea zela esaten zena.
Perspektibaren aplikazio garbia ikusten da, (Jesusengan ihesa puntua) eta hondoko leihoek, Jesusen irudia indartzen dute.
Elementu formalen erabilera ere aipagarria da: gizakiaren neurri ideala (Berpizkundeko ezaugarri aipagarri bat), estilo handia, koloreen erritmo harmoniatsua, argia eta kolorearen erabilpenetik bolumenak sortzen dira, argi ilunak, sakontasun dramatikoa eta naturaltasuna. Azken hauek Leonardoren lanetan ohikoak diren ezaugarriak dira. Efektu hauetaz gain, Da Vincik oso ondo menperatzen zuen sfumattoa, baina hau, beste lan batzuetan hobeto desberdintzen da, adibidez, Giocondan.

Hasieran esan bezala, Leonardo  inoiz egon den maisurik handienetako bat izan da. Gaur egun ere, bere obrak mundu guztian ezagunak eta goraipatuak dira. Bere beste margolan batzuk honako hauek dira: Gioconda, Arkaitzetako Ama Birjina, Magoei Adorazioa, …
Ikaslea: Julia Urreaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.