domingo, 2 de febrero de 2014

BARROKOKO ESKULTURA: APOLO ETA DAFNE

Hemen duzue Bernini maisuaren Apolo eta Dafne eskultura multzoaren iruzkin eredu bat. Gogoratu otsaileko azterketari begira adibide hau zerrenda daukazuela:



Obraren izenburua: Apolo eta Dafne.
Eskulturgilea: Gian Lorenzo Bernini.
Data: XVII.mendea (1622-1625.urteen inguruan).
Estiloa: Eskultura Barrokoa.
Kokapena: Galería Borghese, Erroman. Scipione Borghese Kardinalak bidalitakoa.
Neurria: 243cm.
Materiala: Marmola (bi bloketan, Errenazimenduan ez bezala).
Mota: Mukulu biribileko multzo eskultorikoa.
Ahaztu gabe testuinguruari erreferentzia laburra egin!

-Gaia: Mitologia grekotik harturiko gaia da. Apolo eta Dafneren mitoa ageri zaigu. Apolo jainkoa Erosek bidalitako gezi batek jo du (beraz, amodioz beterik ageri da). Baina, Dafne ninfak amodio hau ez du erantzungo. Ninfa erasotua sentitzen da eta bere aita den Peneori eskatzen dio egoera horretatik askatu dezan. Hau horrela, Peneok Apolo ereinotz (erramu) bihurtzen du.

-Konposizioa: Erabat irekia. Bi pertsonaiek lerro kurbatu bana osatzen dute. Konposizio erabat dinamikoa eta mugimenduz beterikoa. Horrela, ikusleak obra bere osotasunean kontenplatu nahi badu multzoari buelta eman behar dio.

-Berninik momentu gorena irudikatu nahi izan du, juxtu transformazioa hasten denekoa (Apolo ereinotz bihurtzen hasten denekoa). Apoloren aurreranzko mugimendua (eskumako hankan pisua jarriz), Dafneren goranzko mugimenduarekin kontrajartzen du.

-Espresio kontrajarriak:

  • Apoloren aurpegian harridura azpimarratzen da, ikusten ari denaren aurrean.
  • Dafneren aurpegia, aldiz, sinesgaitz ageri da, beldurtuta gertatzen ari denaren aurrean.

-Marmolaren trataera ezinhobea: azaleren trataera desberdinek errealismoa eta eszenaren gogortasuna maisuki adierazten dute"argi-itzalak sortuz.

-Konklusioa: Bernini eskultura multzo honekin, eskultura Barrokoaren maisu bezala aurkezten zaigu. Marmolaren trataera ezinhobearekin eta Errenazimenduan hain ohikoa zen bloke bakarrari uko eginez; jenio bezala emozioa eta mugimendua adieraziz.

Bere bestelako eskultura obren artean, Urbano VIII.ren hilobia, lau ibaietako iturria Plaza Navonan Erroman , Santa Teresaren Estasia eta Dabida ditugu. Arkitektura alorrean, aldiz, ezin dugu ahaztu Vaticanoko San Pedro Plazan egin zuen lan zoragarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.