Hemen dituzue gelan ikusi ditugun diapositibak Versallesen inguruko laburpen fitxa bete ahal izateko:
-Eraikinaren helburua: Garaiko erregimen absolutistaren islada eta Frantziaren garrantzia azpimarratzeko.
-Estiloa eta garaia: Barrokoa. XVII.mendeko eraikina (1669-1685).
-Nork bidalitakoa: Luis XIIIak eta ondorenean Luis XIV.ren garaian jauregia handitu egingo dute (zerbait berezia nahi zuen, besteetatik desberdinduko zena).
-Kokapena: Parisetik 21kmtara kokatzen da. Hiritik gertu, baina hiriko trabak ekidituz.
-Arkitektuak: Le Vau eta Mansart izan ziren.
-Jauregiak jaso zituen eraginak: Escorialetik kolosalismoa eta eraikin sinbolikoa izatearena hartu zuten, Louvre bezalako jauregitik fatxada klasizisten monumentaltasuna eta lorategi geometrikoen erabilera hartu zuten eta azkenik italiar villetan natura eta bereziki urarekiko harremana topatu zuten.
-Oinplanta: Jatorrian U itxurako pabiloia kokatzen zen. Ondoren, Luis XIV.ren garaian hegaletara zabaldu zen oinplanta; horrela barneko patio eta pasabideak sortuz. Eskumako hegala administraziorako estantziak biltzen zituen, ezkerrekoak aldiz printzeendako estantziak eta erdiko ardatzean, ikuspegi zentralista erabiliz, errege estantziak.
-Fatxada nagusia: Zonalde zaharrenean adreilua eta arbela teilatuetan. Zonalde berrienean kareharri txuria nabarmentzen da, eguzki izpiekin benetako argi disdira sortaraziz.
-Barnealdea: Le Brun arkitektuaren lana izan zen barnealdea apaintzea. Luxuz beteriko estantziak ditugu. Marmolak, urregintza elementuak, izugarrizko lanparak, eskulturak,… Nabarmentzeko estantzia bat Ispiluen Galeria da. Errege Kapera ere aipatu behar da.
-Lorategiak: André de Notreren lanak izan ziren. Lehen basoak zirenak eremu erabat geometrikoak bihurtu zituen. Iturriak, eskulturak eta ur-jauzi txikiak nagusitzen dira bertan.
-Gerora izango duen eragina: Hirigintza alorrean benetako garrantzia izango du, naturarekin harremanetan jartzen den hirigintza “zabalik” ageri dena. Europan jarraituko den eredua izango da: Madrilgo errege jauregia, Segoviako Granjakoa, Madrilgo Aranjuezekoa.
Versalleseko ikuspegi orokorra isladatzen duten bi bideo interesgarri:
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.