lunes, 3 de marzo de 2014

NOLA EGIN ESPAINIAKO BIZTANLERIA-PIRAMIDEAREN IRUZKINA (2010)?

Gogoratu praktika hau Selektibitateko azterketari begira garrantzitsua izaten dela. Hemen daukazue berau iruzkintzeko gidoia: EAEkoa oso antzekoa da (80.hamarkadako krisialdia aipatzean bereziki birmoldatze industriala komentatu dezakezue; gogoratu "euskalduna ontziolarena". Hortaz aparte, goiko segmentuetan zahartze-maila handiagoa emakumeen kasuan, hau da, Espainiarekiko bizi-itxaropen altuagoa eta bestetik, EAEn inmigranteen fluxuak ez dira hainbeste eman  ikus piramidearen erdialdeko kohorteetako barrak ez dira hainbeste ateratzen).

 

 
IRUZKINAREKIN HASI BAINO LEHENAGOKO ARGIBIDEAK

  • Kohortea: segmentuetako bakoitzari ematen zaion izena da.
  • Gazteak (0-14adin bitartekoak); helduak (15-64adin bitartekoak); adinekoak (65 eta gehiagokoak).
  • Biztanleria aktiboa: 16-65 urte bitarteko biztanleak osatzen dute (lan egiteko moduan daudenak, nahi eta batzuk okupatu gabe egon).
  • Nola kalkulatu kohorte bakoitzeko pertsonak zein urtetan jaio diren: adibidez 74 urteko pertsona bat 1936.urtean jaio dela jakiteko 2010(piramidearen urtea)-74(pertsona horren urteak)=1936.  
1.SARRERA

1.1.Grafikoaren aurkezpena: barra grafikoa (ardatz horizontalean biztanle portzentaiak, ardatz bertikalean adin-tarteak, 5 urteka, ezkerraldean urdinez gizonezkoak eta eskuinaldean arrosaz emakumezkoak), iturria INE, 2010.urtekoa, Espainiako biztanleriaren datuak.

1.2.Zein da adierazten den fenomenoa: Espainiako biztanleriak 2010. urtean sexuaren eta adinaren arabera duen egitura erakusten duen eta modu berean ia ehun urtetan zehar demografian ondorioak izan dituzten gertaerak ere azter daitezken grafikoa da.

1.3.Piramideak, orokorrean, zer nolako itxura du: piramideak erroboil itxura du, beraz, hau garatutako herrialde bati dagokio jadanik erregimen demografiko modernoan murgilduta dagoena. Piramide erregresiboa da(gero eta jende gutxiago jaiotzen da).

1.4.Iruzkina egiteko jorratuko dituzun atalak aipatu: sexuaren araberako analisia, adinaren araberako analisia eta konklusioen atala jorratuko ditugu.

2.SEXUAREN ARABERAKO ANALISIA:

Argi eta garbi bi talde bereizten dira: gizonezkoak (urdinez, ezkerretara) eta emakumezkoak (arrosaz, eskumatara).

2.1.Zer gertatzen da hasierako kohortean?: gizonezko gehiago ageri da, 105-100ko proportzioan (fenomeno naturala da, gizonezko gehiago jaiotzen da).

2.2.Zer gertatzen da erdialdeko kohorteetan?: piramidearen erdialdeko eremuan bi sexuen zifrak berdindu egiten dira; gizonezkoen barrak zertxobait kanporantzago ageri dira inmigranteen etorrera medio (askotan gizonezkoak). Beraz, hasierako desproportzio hori zertxobait konpentsatzen da (gizonezkoen hilkortasun tasa handiagoa baita).

2.3.Zer gertatzen da goikaldeko kohorteetan?: goiko segmentuetan (pertsona zaharrak) emakumezkoak gehiago dira. Alde batetik, bizi itxaropena handiagoa daukate (biologikoki sendoagoak) eta bestetik, tradizionalki gizonezkoek arrisku handiagoko lanak, bizimodu desberdina, ohitura desberdinak(tabakoa, edaria,…), gerretan parte hartze handiagoa,…etab eduki dute.

3.ADINAREN ARABERAKO ANALISIA

3.1.Zer gertatzen da 0-4 kohortean?:jarraitzen dioten kohorteak baino zertxobait handiagoa da. Juxtu krisi aurreko inmigrazioarekin lotu behar da; hauek ugalkortasun tasa handiagoa daukate.

3.2.Zer gertatzen da 5-24 segmentuetan?: hurrengo segmentu hauetan ikusten da biztanleriaren murrizketa zerbait konstantea dela. Jaiotze-tasen beherakadarekin lotu behar dugu. 1980.hamarkadako krisia (bertan jaiotako pertsonak barneratzen dira segmentu hauetan).

3.3.Zer gertatzen da 25-44 kohorteetan?:garapeneko urteetan jaio zirenak kokatzen dira hemen.Diktaduraren zabalkuntza, egonkortze-planak, industriaren garapena, ekonomiaren modernizazioa, heriotza jeitsi eta jaiotzak “animatu” egin ziren(“baby-boom” fenomenoa).

3.4.Zer gertatzen da 45-59 kohorteetan?:Biztanleriaren hazkundea motelagoa da, gerra osteko garaia da eta (arrazonamendu kartilak 1952.urterarte mantendu ziren).

3.5.Zer gertatzen da 60-75 kohorteetan?:motzagoa da bi sexuetan, gerra zibileko belaunaldia da eta.

3.6.Zer gertatzen da 75tik gorako segmentuetan?:bi efektiboetan murrizketa ikusten da. Era berean, emakumezkoak gehiago direla nabaria da arrazoi biologikoak medio, bizi itxaropen altuagoa dutelarik.

4.KONKLUSIOEN ATALA

Behin piramidea aztertu ondoren zerekin aurkitu gara eta etorkizunari begira zer gertatu daiteke Espainiako biztanleriarekin?

4.1. Beraz, zer motatako piramidearen aurrean aurkitzen gara: frogatuta gelditzen da piramide erregresibo baten aurrean kokatzen garela, herrialde garatu bati dagokiona. Belaunaldi txandatze naturalik ez!! (agian inmigranteen aportazioarekin konpondu daitekeena; baina krisia medio azken urteetan beraien jomugetara bueltatzen ari dira). Gero eta zaharkituagoa dagoen biztanleria.

4.2.Etorkizunean positiboak ez diren ondorioak: pentsio finantziazio arazoak, populazio aktiboaren murrizketa, osasun gastua, pertsona edadetuentzako zerbitzu eskariaren egoera, inmigrazio beharra, …etab.

4.3.Arazoen aurrean zer: beraz, erronka handi baten aurrean aurkitzen da Espainia. Familientzako laguntzak sustatu beharra, jaiotza-tasa bultzatzeko politikak bideratu, inmigranteen erakarpen planak,…



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.