lunes, 3 de marzo de 2014

NOLA EGIN ESPAINIARA ETORRITAKO ATZERRITARREN EHUNEKOEN MAPAREN IRUZKINA (2010)?


1-Maparen aurkezpena egin: mapa mota, legenda, iturria,...etab.

2-Inmigrazioa aztertu Espainian:

Historikoki herrialde emigratzailea (nora?); ondoren aldaketa petrolioaren krisia, trantsizioa eta demokraziaren etorrera,...90.hamarkadatik aurrera herrialde jasotzailea dela.

3-Espainiako biztanle kopurua aipatu eta inmigrante portzentaia:

Espainian 47 miloi pertsona bizi dira eta horietatik 5,1 miloi inguru inmigranteak dira (%10,95); asko gainera geratzeko asmoekin. Ondoren inmigrazio politikak aipatuz nazionalizatuak, legezko inmigranteak eta legez kanpokoei erreferentzia egin.

4-Maparekin lotura eginez banaketa espazialari erreferentzia egin:
  • Nahiago dituzten eremuak klimatikoki erosoenak eta era berean, hirigune, zerbitzugune eta industria guneak dira (Madril, Katalunia, Valentzia, Murtzia, Almeria eta Balearrak). Guztiak %15tik gora eta Balearrak adibidez %21rekin. Hauen atzetik Kanariak, Errioxa, Aragoi, Nafarroa, Gaztela Mantxa ditugu; askotan nekazaritzarekin loturiko lanetan aritzen direlarik.
  • Aipaturiko eremu hauen saturazioa medio, azken urteetan inmigranteak bestelako erkidegoetara mugitu dira, Kantauriko eskualdeetara adibidez (%6-10eko baloreekin).
  • Balore baxuenekin Extremadura, Andaluziako zenbait barnealdeko probintzia ditugu %3,5-6ko baloreekin.
5-Inmigranteen jatorria aipatu:

Gehiengoa Hegoamerikarrak (ekuatoriarrak eta kolonbiarrak) eta Europarrak dira (errumaniarrak eta inglesak). Hainbat arrazoi daude: lotura historiko-sozialak, hizkuntza, klima onurak, 2000.urteko legeak erreztasun gehiago eman zituen,...

6-Sexu/adinaren araberako komentaketa egin:

Orokorrean gizonezkoak dira etortzen direnak. Gazte-helduak izaten dira, lan egiteko prest daudenak. Hala ere, hegoamerikarren kasuan emakumezkoen portzentaia ere handia da.

7-Espainiara etortzearen arrazoia:

Arrazoi nagusia ekonomikoa da. Urte askotan lan-esku merkearen beharra egon da eta etxeko lanekin zein adineko pertsonak zaintzeko lanpostuak bereganatu dituzte inmigranteek. Zenbait europarren kasua ere klima erosoago bat bilatzen dutela Espainian, bigarren bizitoki gisa ere.

8-Ondorioak: ondorio demografiko, ekonomiko eta sozialak:
  • Demografikoak:Espainiarentzat positiboa, izan ere biztanle aportazioa egiten dute eta jaiotza-tasa igo egiten da.
  • Ekonomikoak: BPGren igoera ahalbidetzen dute, Ogasunari aportazioa eginez. Urte askotan zehar lan deseroso eta gogorrenak egin dituzte (espainiarrek nahi ez zituztenak). Espainiar emakumeak lan mundura bideratzea ere ahalbidetu du. Negatiboak ere: beraien irabaziak jatorriko herrialdeetara bidaltzen dituzte.
  • Sozialak:jarrera arrazistak, askotan "inbaditzaile" gisa kontsideratuak (azken urteetako krisi ekonomikoarekin areagotu dena). zenbait auzoetan pilatzea ekarri du, "auzo" marginatuak sortuz. Erlijio, ohitura,... desberdinak, integrazio arazoak.
  • Azken garaiko gertaerak:Espainiaren kokapen geografikoa dela eta Afrikatik datozen inmigratzaileentzat "Europarako atea" da. Bereziki Ceuta, Melilla eta Kanariar Uharteetan inmigranteen etorrera "bolada" handiak gertatzen ari dira. Italian ere, antzeko arazoarekin aurkitzen dira...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.