- Neoklasikoa garatu zen aldi berean: XIX.mendeko lehen hamarkadetan.
- Frantzian agertuko da, baina Alemanian eta Ingalaterran ere garrantzia izango du.
- Testuingurua: Frantziar Iraultza, Gerra napoleonikoak, aintzinako erregimenaren gainbehera, burgesiaren finkapena, proletalgoaren agerpena, industria iraultza,...etab.
- Neoklasikoek, arrazoian duten "fedea" galtzen dute.
- Sentsibilitate berria agertuko da (errebelatzeko modu berria).
- Subjektibotasuna, pasioa, irudimena, goraipamena,...nagusituko dira.
- Gai oso bariatuak: natura, paisaia, historikoak, exotikoak (Ekialde eta Afrikako gaiak),...
- Teknika desberdinak: olioa, akuarela, grabatuak,...
- Ehunduraren garrantzia.
- Lerroa desagertzen joango da koloarearen mesedetan.
- Argiak berebiziko garrantzia izango du.
- Konposizio dinamikoak.
- Artista aipagarrienak: Gericault eta Delacroix (Frantzian), Friedrich (Alemanian) eta Turner (Ingalaterran).
Askatasuna herriaren gidari.1830. Delacroix.
Iturria: www.libertaddigital.com
Delacroix-en obra zoragarrian oinarriturik, hemen duzue gaurko egoeraren adierazgarri Juán Álvarez artista murtziarraren marrazki bat.

ïEgilea: Eugene Delacroix (1798-1863).
ïEstiloa: Pintura Erromantikoa.
ïKokapena: Louvre Museoa (Paris).
ïTeknika: Mihise gaineko oleoa.
ïTestuingurua: Neoklasizismoa garatu zen garai beretsuan mamitu zen estilo erromantikoa.
Kasu hontan, kontutan hartu behar dira XIX.mendeko lehen hamarkadetako
iraultzak (1820, 1830, 1848) eta nola liberalismo nazionalista sustatuko den.
ïGaia: Erabat erromantikoa da hemen jorratzen den gaia. 1830.urtean Pariseko
herriak gidaturiko altxamenduari egiten dio erreferentzia margolan honek.
Karlos X.a erregearen (Frantziako errege 1824-1830) aurka, zeinak Parlamentua
eta prentsa askatasuna kenduko dituen. Luis Filipe Orleanskoak jarraituko dio
tronuan (“errege burgesa”). Altxamendu
edo iraultza horren irudikapena daukagu margolanean. Herriak, bere altxamendu
hortan, ez zuen buruzagi konkreturik izan, hortik “Askatasuna herriaren gidari
gisa”.
ïKonposizioa: Piramide itxurako konposizioa ageri da (Delacroix-en hezkuntza klasizista
nabaria da).Goiko erpina Frantziako banderak osatzen du eta hildakoen gorpuek
piramidearen oinarria, horrela orekadun konposizio bat lortuz. Askatasuna
irudikatzen duen emakumearengan sortzen den kontrapostoa argia da.
ï Kolorea: Kolore ilunak nagusitzen dira; beltza, marroixka, grisa, okrea,…. Kolore
ilun hauen monotonia, Frantziako banderaren koloreekin (txuria, gorria eta
urdina) apurtzen da. Kolorea marrazkiaren gainetik gailentzen da.
ïArgia: Margolan honetan sortzen diren argi-itzal efektu bortitzek Caravaggio
jeinu italiarra dakarkigute gogora. Argiaren trataerarekin ingurune irreal bat
sortzen du Delacroix-ek.
ïElementu sinbolikoak: Umeak, gazteak eta helduak irudikatzen dira;
langile klasea, burgesak eta soldaduak. Guztiek defenditzen dute “askatasuna”,
frantziar estatuarekin identifikatzen dena.
Txapelarekin ageri dena margolariaren autoerretratua da, klase burgesa
errepresentatuz. Bere alboan ageri den gaztea (arropa kaskarrekin) langile
klasea irudikatzen du. Askatasunaren ezkerraldera bi su-armekin ageri zaigun
umeak frantziar gizartearen etorkizuna sinbolizatzen du.
ïPerspektiba: Margolanaren hondoan ageri zaizkigun eraikinek eta keak ematen dute
sakontasun sentsazio hori.
ïBere bestelako obrak: Sardanapaloren heriotza, Argeleko emakumeak,
Chopin konpositorearen erretratua,...etab.
La Meduse ontziko baltsa. 1819. Gericault.
Iturria: Wikipedia.
ïEgilea: Theodore Gericault.
ïEstiloa: Pintura Erromantikoa.
ïKokapena: Louvre Museoa (Paris).
ïTeknika: Mihise gaineko oleo.
ïTestuingurua: Neoklasizismoa garatu zen garai beretsuan
mamitu zen estilo erromantikoa. XIX.mendeko lehen hamarkadetan eman zen eta
“arrazoian” oinarritutakotik aldenduz, subjektibismorantz gerturatu zen Arte
Erromantikoa.
ïGaia eta helburua: “La Meduse ” ontzi frantsesa Afrikako itsasertzaren
ondoan hondoratu zeneko eszena irudikatzen da. Naufragoen (marinelak, hau da,
klase baxukoak zirenak) angustia, agonia eta etsipena adieraziz. Gertaera
1816.urtekoa da. 13 egunetan zehar egon ziren egoera honetan, badirudi
kapitainak eta bestelako ofizialek abandonatu zituztela. Margolariak pintura
“historizistari” uko egiten dio, garaiko gertakari bat bere denboran irudikatuz
eta gainera, dramatismo osoz.
ïKonposizioa: Bi piramidek osatzen dute konposizioa.
Orokorrean, kanporanzko joera duen konposizoa da (ikus baltsatik ateratzen
diren hildakoen gorputzak). Lehenengo piramidearen erpina baltsako bela edo
oihalean aurkitzen dugu eta bigarrena koloreko gizonezkoak astintzen duen zapian.
ï Kolorea: Kolore ilunak nagusitzen dira; marroia, okrea,
grisa,... Kolorea, marrazkiaren gainetik gailentzen da, dramatismoa areagotuz.
Zerua orbanez osatzen da.
ïArgia: Baltsaren eremu bat argiztatuagoa ageri da.
Kontraste bortitza sortzen da, lehen aipatu dugun dramatismo horren beste
osagai bat izanik.
ïPerspektiba: Ederki lantzen da. Itsasoaren uhin eta zerumuga
irudikatuz. Baltsan ere plano desberdinak irudikatzen dira, sakontasun hori
lortuz. Zerumugan beste ontzi bat ageri da, “Argus”
itsasontzia.
ïMiguel Angelen kutsua non?. Errenazimenduko jeinuaren eragina ere nabaria da: pertsonaiak gihartsu eta
askotan eskortzoan ageri dira.
ïBere bestelako obrak: Ehiztarien ofiziala erasoan, Kleptomanoa, Emakume
Eroa,…
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.