- XIX.mendearen bigarren herenean abiatu zen Frantzian.
- Testuingurua: burgesiaren kontsolidazioa, industria gizartea , proletargoaren agerpena, 1848ko Europako iraultzak...
- Oso desberdinak diren margolariak bilduko ditu (ein batean jorratuko duten gaietan bilatu behar dira beraien arteko loturak).
- Ez da inolako idealizaziorik ageri.
- Pintura erromantikoaren aurka agertuko da (gogoratu nola erromantizismoak pentsamolde burges, sentimental eta indibidualistarekin bat egiten zuen).
- Arteak konpromesu soziala izango du, hau da, klase xumeek dituzten arazoez kontzientziatzea.
- Artea arteagaitik desagertu egiten da.
- Eguneroko bizitzan ematen diren eszenak irudikatzen dira, baina modu guztiz erreal batean (batzuek margolan "itsusitzat" zituzten).
- Pintura erromantikoaren subjektibotasuna eta ebasioa alde batera utziko dira: objektibotasuna nagusituz.
- Margolari aipagarrienak: Courbet, Millet, Daumier frantziarrak nagusituko dira.
Ehorzketa Ornansen. Gustave Courbet. Orsay Museoa (Paris). 1849. Mihise olioa.
Iturria: wikipedia.
-Burges baten ehorzketa irudikatzen da (eguneroko eszena erreal bat). Karga sinboliko handikoa: proletalgoak burgesa ehorzten du.
-Taldekako erretratua da, taldea indibiduaren gainetik jarriz.
-Gizarteko maila guztietako pertsonaiak ageri dira.
-Idealizazio oro desagertzen da.
-Konposizio horizontala nagusitzen da.
-Min eta goibeltasun giroa transmititzen da.
-Pertsonaia askoren aurpegiak erdi-itzaletan ageri dira, desitxuratuta eta modu nahiko sinplean irudikatuta.
-Kolore ilunak gailentzen dira.
-El Grecoren Orgazko Kondearen Ehorzketa gogorarazten digu.
Angelusa. Jean Francois Millet.
Iturria: wikipedia.
Ereileak. Jean Francois Millet.
Iturria: wikipedia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.