MATERIAL BERRIEN
ARKITEKTURA EDO BURDINEZKO ARKITEKTURA. PAXTON ETA EIFFEL
Hasiera
batean, material berriek ekartzen
zituzten abantailak tipologia berriak
eraikitzeko aprobetxatu ziren; ohiko tipologietan, berriz, jarraitu zen
betiko erako materialak erabiltzen ziren.
Kristalezko egiturek oso espazio argiztatuak eta arinak
eraikitzeko aukera ematen zuten.
Burdina eta hormigoi indartuaren, material berrien ezaugarriak ondoko
hauek dira:
- Iraupen handikoak.
Batez ere suaren eragina jasateko zuten gaitasuna asko baloratu egin zen, batez
ere egurrarekin konparatuta. EEBBetan ordura arte egurra oso material erabilia
zen arkitekturan eta arazo handiak sortzen zituen suteak zirela eta. 1871an,
Chicago egurrezko hiri handia zen eta erre egin zen erabat, hiri honen
berreraiketa burdinazko egiturak erabiliz egin zen.
- Seriean, jarraian ekoiztu
daitezkeen piezak erabil
daitezke eraikuntza lanetan. Horren ondorioz piezen produkzioa merkatu daiteke,
eta eraikina bera merkeago ateratzen da. Lorpen hau Industri Iraultzari esker
posiblea izan zen. Lantegietan egiten ziren pieza aurrefabrikatuak erraz
muntatu zitezkeen gero. Seriez
ekoiztutako material aurrefabrikatuek eraikuntza merkatu eta erraztu egiten
zuten. Dena zen, ez bada diseinua zaintzen, monotonia itsusian erortzeko
arriskua zegoen.
- Moldakortasuna. Burdina
nahiz hormigoia oso material moldakorrak izan daitezke, edozein forma onar
dezakete oso material plastikoak baitira. Hasieran ohiko forma arkitektonikoak
imitatzen zituzten (Koloma klasikoak, taulamenduak, arku klasikoak...), gero
muga horietatik atera eta material berriek bere adierazpide propioak inposatu zituzten
(burdinaren kasuan artazi-itxurako egiturak, hormigoi indartuaren kasuan mota
guztietako forma ausarta.
Tipologia berriak:
1.- Burdinazko zubiak: Zubi esekiak: ertzetan irozkaiak, kableak euskarri (azpitik beharrean,
gainetik). Ingalaterran hasi, gero EEBBetan, Frantzian eta beste hainbat
lurraldetan eraiki ziren.
Goustave Eiffel
nabarmendu zen zubiak eta biaduktoak egiten.
2.- Burdinaz eta
kristalez eginiko egitura handiak:
Hasiera batean kristalez estaliriko burdinazko egiturak
tipologia berrietarako soilik erabili ziren, funtzio berriak betetzeko
balio zutenak, ordura arte existitzen ez ziren tipologietan. Normalean
burdinazko egitura duten nabe edo pabiloi handiak, kristalez estalitakoak,
barne espazio handi-zabalak eratzen zituzten. Tipologia berrietako barne espazioak
handi-zabalak eta argitsuak izan behar ziren.
* Negutegiak edo berotegiak.
Hauek lehentxeago aipatutako ezaugarriak bete behar zituzten.
* Erakusketa
Unibertsaletarako kristalezko pabiloiak.
XIX. mendeko fenomeno kultural eta ekonomikoa
dugu Erakusketa Unibertsalena.
Zientziaren aurrerapenak erakusteko balio zuten. Ferien antzeko zerbait ziren.
Trenbidea, garraioak, igogailua (garaieran eraikitzea baldintzatzen duena), makina
berriak erakusteko eta aurkezteko balio izan zuten. Beraz, pabiloi hauek
zabalera handiko espazio argiztatuak izan behar ziren, horretarako burdinazko egituraren gainean kristalezko
gangaz estalita egoten ziren. Sala
handiak, zabalak, eta oso argiztatuak
izan behar ziren; barne espazio erabilgarriak, jende multzo handien bisitaldiak hartzeko aproposak, aurrerakuntza tekniko berritzaileenak
aurkezteko funtzioa bete behar baitzuten.
Lehen Erakusketa Unibertsala 1851an Londresen egin zena izan zen,
geroago Parisen ere egin ziren. 1889an
Parisen egin zena oso ospetsua izan zen, bertan Eiffel dorrea eta
"Galeria des machines" inauguratu ziren.
Joseph Paxton negutegiak egiten hasi zen baina, geroago, 1851an, Londresen egin zen lehenengo Erakusketa Unibertsaletarako “Crystal palace” egin zuen, honekin tipologia berri bat asmatu zuen:
Kristalezko pabiloia. (tipologia honetaz ikusitakoa aipatu)
GOUSTAVE EIFFEL. Artazi itxura duten burdinazko
egituretan sostengatutako zubiak egiten ospea hartu zuen: Bordeleko eta Oportoko Zubiak adibidez, ingeniari-arkitektoa zen, eta 1889an
Parisen egin zen Erakusketa Unibertsalerako garaiera handiko eraikin orijinala
eta ikusgarria eraikitzeko ardura hartu zuen: Eiffel dorrea(1889), harrez geroztik Pariseko monumentu enblematiko bilakatu
dena. Honen oinarrizko egitura zubietan
erabiltzen zen artazia da, burdinazko eraikuntzetarako eraginkorrena dena,
eta dorrearen beheko mailan, egitura osoaren euskarrirako, burdinazko zubietan
ingeniariek erabiltzen zituzten lau arku zabal jarri ditu. Burdinezko
arkitekturaren erakusgarri garbia da Eiffel Dorrea, erabat purua, atzeragoko
estiloei erreferentziarik egin gabe.
Hona hemen iruzkinarentzako informazioa:
-Kronologia: 1887-1889
-Egilea: Gustave Eiffel
-Tokia: Paris. Pariseko Nazioarteko Erakusketarako egina (1889). Frantziar Iraultzaren ehun urteen omenez. Oroitzapenezko eraikin gisa kontsideratzen da.
-Estiloa: Burdinezko arkitektura. Irtenbide emanez garaiko eraikuntzan agertzen ziren behar berriei.
-Materiala: burdina (material industrialen eraikuntza sistema)
-Testuinguru historikoa: industrializazioarekin batera garapena ematen da. Garraiobideak, energia iturri berriak eta materiak berrien (burdina) erabilpena. Gizarte industrialak behar eta irtenbide berriak nahi ditu.
-Analisi formala: burdinezko egitura bat da 18.000 pieza elkarlotu eta errematxatuz eraikitakoa. Eraikitzeko erabili den materiala begi bistan ageri da, beraz, berak osatzen du elementu apaingarri bakarra. Dorrearen pisu izugarria oin karratu batetik sortzen diren lau pilareetan sostengatzen da. Altueran igo ahala, elementu horiek barnerantz kurbatu egiten dira, dorrearen goikaldean elementu bakarrean batuz. Lau pilareetatik erdipuntuko arkuak ateratzen dira, egitura sostengatzen laguntzen dutenak ere. Lau pilare hauek hormigoizko zokalo handi batzuez indartuak ageri dira.
Dorrearen egitura guztiz ikusten da, ez dago estalia, adibidez, garaiko raskazieloekin gertatzen ez zen bezala. Ez dauka inolako espazio itxirik. Barnekaldetik hiru pisu ditu eta bisitarientzat eskailerak zein igogailua (modernitatearen ikurra) daude.
* Galeriak. Funtsean, galeriak burdin eta kristalezko egituraz estalitako kaleak ziren,
komertziorako pasaguneak, orduko zabalgune berrietan egin ziren eta komertzio-gune
garrantzitsu bilakatu ziren. Ospetsuenak Mengoni-k
egindako Milango Vittorio Emanuelle
galeriak dira.
* Tren geltokiak eta beste...
3.-Solairu askotako eraikinak, altueran garatutako eraikinak:
Hirien etengabeko
zabalkundearen ondorioz, hirietako lur-zorua
garestitu egin zen eta eraikinak altueran
garatzea eta solairuen arteko espazioa txikiagotzea izan ziren
soluziobideak. Burdinazko hezurdura eta
hormigoi indartuez egindako eraikinak dira, aurrerakuntza teknikoei esker (igogailuak, berotze-sistemak, telefonoak...) erosoak izan
daitezkeenak.
* Erostetxe Handiak edo
“Store”-ak , Merkatuak, Lantegiak...
Tipologia berri hauek,
gehienak, etengabe zabaltzen zihoazen hirietan, bizimodu hiritar modernoak sortzen zituen beharrak asetzeko pentsatuta
zeuden. Tipologia hauetan euskarri gisa
burdinazko koloma liraina agertzen da maiz.
CHICAGOKO
ESKOLA. L. SULLIVAN
Chicagoko eskola deritzana arkitektura funtzional berri bat
gauzatu zuelako nabarmendu zen. 1871an izandako sutearen ondoren, hiria
berreraikitzeari ekin zioten, burdinazko
egiturak eta leiho gisa kristalezko
gainazal handiak erabili zituzten. Eskola
honen ekarpen nagusia altuera handiko eraikin-mota bat izan zen, 10 solairuetakoa (ez ziren
benetako etxe-orratzak, hauek XX. mendekoak dira), material berriei esker egin
ziren eta eraikuntzan igogailua (1864), eta berogailua erabiltzen hasi zirelako
arrakasta handikoak bilakatu ziren.
Badira hainbat faktore eraikuntza mota berri hau baldintzatzen dutenak:
- Hiri-lurra garestitu egin zen
eskaera igotzen zen heinean, beraz, altueran eraikitzea soluziobidea izan
zen. Honen ondorioz ere pisu bakoitzeko altuera txikiagotuz joan zen.
- Bestalde, Estatu Batuetako hiri
handietan behar berriak sortu ziren: Bulego-etxeak (bulego multzoa etxe
berean) eta "Store" edo
erostetxe handiak beharrezkoak egin ziren.
- Teknologiaren garapena ere
funtsezkoa izan zen altuera handiko etxeak egin ahal izateko: burdina, hormigoi indartua, igogailua,
berogailua.
Metalezko hezurdura, hutsa ala hormigoi indartuez
osatuta, funtsezko egitura zen, habe edo
pilote bertikalak eta horizontalak eratzeko erabiltzen zen, eta hauek ziren
eraikinaren benetako euskarriak. Horrelako eraikuntzetan murruek ez dute funtzio sostengatzailerik betetzen, murruak
perimetralak dira, hau da, espazioa mugatzeko bakarrik balio dute.
Alde horretatik Chicagoko
eskolak ateak ireki zizkion XX. mendeko arkitekturari.
Chicagoko eskolako arkitektoen artean Adler eta Sullivan dira
ezagunenetarikoak.
SULLIVAN. Chicagon berak egindako "Carson Pire and Scott
Store" edo erostetxe handia eraikin garrantzitsuenetarikoa da.
Bertan, Chicagoko leiho horizontal tipikoa agertzen da, egiturak inposatutako
forma da hau. Metalezko eskeletoak
erabili ziren, hauei esker ekonomizatu, azkarrago eraiki eta segurtasun
handiagoa lortu ahal zen. Agerian dago murruak ez duela funtzio
sostengatzailerik betetzen. Oso itxura
modernoa zuen, XX. mendeko arkitektura arrazionalistaren eta
funtzionalistaren aurrekaria da. Hasierako proiektuan goiko aldean piloteak eta
pilastrak agerian zeuden, geroago banda batez estaliak agertu baziren ere.
Beheko aldean biltzen da dekorazioa, burdinazko landare itxurakoa ("art
decó"-ren edo modernismoaren aurrekaria izan daitekeena). Dena den, kasu
honetan, sinpletasuna eta funtzionaltasuna dira nagusi
Sullivanek aldarrikatu zuen
esaldi ospetsua XX. mendeko arkitektura arrazionalista eta funtzionalistaren
biblia bilakatu zen: "Formak funtzioari jarraitu behar
dio", forma funtzioari egokitu behar zaio, forma funtzioaren
ondorioa da. Beraz, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.