lunes, 30 de septiembre de 2013

GREZIAR ESKULTURA: DISKOBOLOAREN IRUZKIN EREDUA

Hemen doakizue Mironen Diskoboloaren iruzkin eredu bat; badakizue ez dela zerbait itxia, beraz, aldatu edo moldatu daiteke.

IRUZKINA







EGILEA. Miron  ( Ka 490-430 )

KRONOLOGIA. Ka. 460

MATERIALA.  Brontzea( kopia marmolezkoa ).

FORMA. Konkor biribileko eskultura

NEURRIAK. 1,53 zm. Altuera

GAUR EGUN. Museo Nazionale Romano delle Terme

GAIA. Atleta diskoa jaurtitzerako momentuan. Gihar guztiak tentsioan daude eta beraz, mugimendu hutsaren adierazpena da hau. Jaurtitzaileak gorputza buelta emanda dauka bere indarra hobeto aprobetxatu ahal izateko.

Diskoboloa Miron.en obra nagusia da, mugimenduaren artista izango da eta bere asmoa ez da errealitateaz jabetzea, berez atletaren postura honek gehiago erantzuten dio mugimenduaren inpresioari berari disko jaurtitzaileek benetan hartzen duten posturari baino.

Obra honetan, egileak esfortzu handia egingo du lehenengo garaietako zurruntasunetik ihes egiteko eta mugimendua adierazteko. Lan honen kasuan gakoa da zein den tentsio momenturik handiena aukeratzen jakitea eta goreneko tentsioa dagoen bakarra; diskoa atzean dago eta hartzen du jarrera inpultsoa hartzeko.

KONPOSIZIOA. Hemen ikusten dira eskultura osatzen duten elementu geometriko guztien arteko tentsioaren ikerketa.  Diskoboloan ezin dira jarri simetria ardatzak ( hain garrantzizkoak direnak Polikleton kausan, Miron.en garaikidea ) baina identifikatzea dago hirukia eta linea kurboaz osaturikoa. Bi zirkunferentzi erdiak oposatzen dira: Burutik ezkerreko oinera doana eta luzaturik duen besotik ( diskotik ) eskumako oinera. Beste aldetik, linea bat ikusten da zig-zag.ean eskumako eskuan hasi, sorbaldatik, ipurditik, belaunetik eta oin-puntara. Figura geometriko hauek erabiltzen ditu figura dinamizatzeko.

Gainera  Mironek erritmoa lortzeko erabiliko du ia pasatuta dagoen forma: Egipton moduan ikusten da gorputz-enborra aurrera eta besoak eta burua soslaian. Halere, duen gorputz-jarrera hori guztiz sinesten dugu: eskultura egina dago mugimenduaren ilusioa sortzeko eta ez disko jaurtitzailearen estiloa erakusteko.

ESTILOA. V. Mendearen bigarren erdialdean, Atenaseko hiriak lortzen du nagusitasuna eta nagusitasun honek eragina handia dauka artearen alorrean. Diskoboloa epealdi klasiko honen barruan koka dezakegu baina badauka oraindik Aro Arkaikoaren aztarnak: espresio estereotipatua, ilea geometrikoki landua ( naturaltasunik eza )...

Originala brontzezkoa zen. Mironek nahiago zuen material hau horrela figura bera mantendu ahal baitzen eta marmolez, ordea, behar zuen enbor antzeko zerbait eusten ziona.

INTERPRETAZIOA. Hemen ikusten dugu gazte bat bere momentu fisiko onenean. Erakusten digu zein zen garaiko ideal atletikoa, buelta ematen diskoa jaurtitzeko momentuan dagoenean. Miron, Fidias eta Polikletorekin izan ziren garai honetako eskultorerik garrantzizkoenak. Leporatu izan zaio emozioak ez zituela transmititzen baina errealismo handiko lanak burutu zituen. Artelan honekin batera, garai bereko eskultura lan aipagarrienak Partenongo eskultura-dekorazioa eta Polikletoren Doriforo lan bikaina.

 

 

domingo, 29 de septiembre de 2013

GREZIAR ESKULTURA: EZAUGARRIAK ETA BILAKAERA

Hemen doakizue klasean landu duguna Greziar Eskulturaren inguruan!


ESKULTURA GREZIARRAREN EZAUGARRI OROKORRAK


-Naturalismoa sortu zuen (formak naturan bezala agertzen zaizkigu), gizakia gauza guztien neurria eta ideal bat finkatu zuen: gizaki perfektuarena


-Edertasuna lortzea zen helburua

 
-Gorputz atalen arteko harremana arautzeko “kanon”izeneko sistema finkatuko dute: eskulturaren zati bakoitza eta multzo osoaren errepresentazio perfektua lortu nahi da

 

-Material erabilienak: brontzea  (argizari galduaren teknika) eta marmol zuria

 

-Eskultura mota landuenak: mukulu biribilak eta erliebeak

 

-Eskultura greziarraren garapena: aro arkaikoan hasi (geometrizazioa, eskematizazioa, estilizatua), garai klasikotik pasatu (naturalismoa jorratuz) garai helenistikoan bukatzeko(errealismo eta adierazkortasuna)


ESKULTURA GREZIARRAREN BILAKAERA


1-GARAI ARKAIKOA:

  • Gizakia artearen ardatz bilakatu
  • Ekialdeko eragina: aurrekotasuna, hierarkizazioa, zurruntasuna, hieratismoa, aurpegiko ezaugarriak (begi almendradunak, irribarre arkaikoa, ile geometrizazioa)
  • Kuroi:gizonezko eskultura biluzia
  • Kore: emakumezko eskultura jantzirik

2-GARAI KLASIKOA:

  • Ahalegin handiena: edertasun físiko ideala gorpuzten
  • Horretarako proportzioak aztertu eta natura imitatu
  • Emaitza: naturalismo idealizatua
  • Alderdi izpirituala ere lantzen da: barne oreka, duintasuna,…adieraziz
  • Gai mitologikoak gehien bat
  • Hiru aldi bereizten dira:

1.      K.a. V.mende hasieran (liburuan Garai zorrotza):

-Naturalismorantz hurbiltzen hasiko dira

-Geometrizazioa alboratuz

-Oraindik zurrunak dira

-Adibiderik garrantzitsuena: Delfosko Auriga

 

2.      K.a. V.mendean (liburuan I.klasizismoa):

-Miron:Mugimendua. Diskoboloa

-Fidias:Garai klasikoko ezaugarriak gailurrera eraman. Partenoiko erliebeak

-Polikleto:Kanon berria asmatuko du 1/7. Doriforoa

 

3.      K.a. IV.mendean(liburuan II.klasizismoa):

 

- Lisipo: Kanona luzatu 1/8 eta naturalismoa landu. Apoxiomenos bere obrarik aipagarriena.

-Eskopas: Adierazkotasuna eta alde tragikoa. Ménade

 

3-GARAI HELENISTIKOA:

  • Bizitzaren aurrean jarrera berriak
  • Gaiak zabaldu
  • Erretratua nabarmendu
  • Errealismoak garrantzia
  • Giza neurrietatik urrun dauden lanak
  • Lan aipagarrienak: Miloko Venus (anonimoa) eta Laokonte eta bere semeak

jueves, 26 de septiembre de 2013

LURRIKARA PAKISTANEN


Hemen duzue eitb-ko web orrian agertu den abisterako sarrera:

http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/1473182/lurrikara-pakistan-2013--200-hildako-gehiago-awaranen/

Kontutan izan behar da Pakistan inguruan bi plaka tektoniko elkartzen direla indiarra eta arabiarra. Horrek jarduera sismiko handiko eremua izatea ahalbidetzen du. Badirudi lurrikararen ondorioz uharte bat agertu dela kostaldetik 200m-tara (egitura desegonkorra duena, gas metanoa,....lokatzezko sumendi baten antzera); 214 metroko luzera eta 16 metroko altuerarekin. Zientzilariak oraindik aztertzen dihardute.  Horra hor irudiak:

 
 
Hemen  ikusi dezakezue bideo bat:

http://internacional.elpais.com/internacional/2013/09/25/actualidad/1380129706_069376.html






Greziar eskultura: argizari galduaren teknika.

Hemen duzue argizari galduaren teknika azaltzen duen aurkezpen bat (iturria: slideshare. IES de Pravia) eta youtube-ko bideo bat.

EPIDAUROKO TEATROAREN IRUZKINA

Hemen doakizue beste iruzkin eredu bat!

EPIDAUROKO TEATROA-IRUZKINA
 
 (Liburuan 58.orrialdean)

ARKITEKTOA: Policleto gaztea.

KRONOLOGIA: Ka 330

KOKAPENA: Epidauron, Peloponeso.

MATERIALA: harria

ERAIKITZEKO SISTEMA: arkitrabatua (lerro horizontal eta bertikalek osatzen dute eraikinaren egitura)

Hemen daukagun adibidea Antzokia edo teatroarena da.  Arkitektura greziarren asmakizunik handienetarikoa.

Gaur egungo pentsaerarekin konparatuta, guztiz bestelakoa zen zeren greziarrek espazio irekiarekin jokatzen dute, harreman estuan jartzen dute natura, eta horretara egokitzen dira: aldapa naturalak aprobetxatzen dituzte eta hortxe joango dira harmailak. Epidauroko teatroan eta harmailen tamaina ikusita, hormei eusteko ere eraikiko dira ( eusteko horma bezala ).

Teatro greziarra orkestraren inguruan eraikita dago, eta honek forma borobila du.

Bestelako bi espazioak harmailak eta eszena direlarik. Epidauron ORCHESTRA (20´3m diametrokoa)   dantza eta abesteko lekua  zen baina baita gurtzako lekua, Dionisos jainkoari eskainia.

Ez dakigu nolakoa izango zen Epidauroko Eszena kontserbatu ez delako. Diotenez, atari bat zen orden joniarrekoa.

Epidauroko teatroa, paisaiarekin bat eginez mendixkaren aldapa aprobetxatu zuen harmailak egiteko. Antzokiak akustika ezin hobea du: urrunen dagoen eserlekutik ere entzun daiteke argi eta garbi eskenatokian esaten dena eta bista ere oso ona da.

Epidauron bi motako eserlekuak zeuden: herriarenak eta goi mailako pertsonentzakoak atzealdea zutenak.

Eraikin honen interpretazioaren inguruan esan genezake teatro greziarrak jatorri erlijiosoa izan zuela, Dionisos-en omenez egindako jaietatik hain zuzen. Herriarentzat ikuskizunik maiteena zen eta arrakasta handia zuen. Komediak eta tragediak antzezten ziren eta ikuskizun apartak izango zirela pentsa dezakegu kontuan hartzen badugu antzoki honetan 14000 lagun inguru sar zitezkeela.

Jakina da greziar arkitekturan teatroekin batera tenpluek berebiziko garrantzia izan zutela; azken hauen artean aipatzekoak dira Partenonia, Erekteion eta Atenea Nikereren tenplu bikainak.

Azken finean, greziar artea, nolabaitean, Mendebaldeko kulturaren oinarritzat hartu dezakegu eta jakina da, gerora, Artearen Historian hemen azaldu zaizkigun hainbat ezaugarri errepikatuko direla bai Erromatar Artean eta beranduago Errenazimendu garaian.



lunes, 23 de septiembre de 2013

Glaziarrak badira gure inguruan!

Komentatu genuen Aro Kuaternarioan hainbat glaziazio prozesu eman zirela. Oraingoan Nafarroatik datorkigu adibide bat. Ikus bideoa( eitb-ko web orrian ere badago bideoa):

viernes, 20 de septiembre de 2013

ERLIEBEAREN AURKEZPENA

Iturria: hainbat irudi estrabón-etik.

GREZIAR ARKITEKTURA: IRUZKINTZEKO HAINBAT IRUDI

PARTENOIKO TENPLUA



EREKTEION TENPLUA






ATENEA NIKEREN TENPLUA



EPIDAUROKO ANTZOKIA


 
PARTENOIAREN ZEHAZTASUNA

ARKITEKTURA GREZIARRA: ERREPASO ARIKETAK


1-Nongo artea izan zen arte grekoaren aurrekaria?


3-Arte grekoaren kronologian hiru garai bereizi ohi dira. Zeintzuk dira?. Azaldu laburki.

4- Zeintzuk dira Greziako artearen oinarri estetikoak?

5-Zer da arkitektura-ordena?. Zeintzuk dira hiru arkitektura-ordenak?. Laburtu bakoitza.

6-Zein izan zen gehien erabili zen materiala grekoen arkitekturan?

7-Zein izan zen grekoek erabilitako sistema arkitektonikoa?
 

8-Definitu:

Ø  Naos edo cella

 

Ø  Pronaos

 

Ø  Opistodomos

 

Ø  Peristiloa

 

Ø  Eraikin prostiloa

 

Ø  Eraikin oktastiloa

 

 

9- Grekoen arkitekturako eraikuntza aipagarrienak izendatu eta bakoitzaren funtzioa zehaztu:

 


10-Kokatu  irudian ondorengo  hitzak:

  1. Zutabea
  2. Kapitela
  3. Entaulamentua
  4. Estilobatoa
  5. Esterobatoa
  6. Arkitrabea
  7. Frisoa
  8. Triglifoa
  9. Frontoia
  10. Tinpanoa
GREZIAR ARTEAREN TESTUINGURUA: GREZIAR ARKITEKTURA (EZAUGARRI OROKORRAK ETA TENPLUAK): GREZIAR ARKITEKTURA ZIBILA:

sábado, 7 de septiembre de 2013

TANTA HOTZA


 
Tanta hotza Mediterraneo Itsasoko inguruko lurretan, udara amaieran eta udazken hasieran, ematen den fenomeno atmosferikoa da. Baina nola gertatzen da?
 
 
-Udara bukaeran Mediterraneoko uraren tenperatura altua da (25ºC ingurukoa)
-Horrek ur-lurrun kantitate handia botatzen du atmosferara
-Horrekin batera atmosferan-altueran-fronte hotza badago: ezegonkortasun egoera ematen da
-Ez-egonkortasunak lagunduta itsasotik igotzen den ur-lurruna kondentsatuz doa
-Lainoa oso erraz handitzen da, izan ere, zonalde hotzarekin topo egiten baitu 
 
Ondorioak: ekaitz bortitzak, txingorra, uholde arriskua,....etab.
 
Hona hemen Tanta hotza zer den erraz ulertzeko link bat:
 
 
(Iturria:Juanjo Romero irakaslearen web orria, Santillanaren aurkezpen bat)