miércoles, 5 de febrero de 2014

ESPAINIAKO TRENBIDE ETA ERREPIDE SAREEN MAPEN IRUZKINAK

Dakizuenez, 3.sektoreko jardueren artean garraiobideekin loturikoak ere baditugu. Hona hemen liburuan duzuen Espainiako trenbide sarearen mapa:

Helburua, mapa honen iruzkina osatzea izango da, eman zaizuen gidoia zein liburua erabiliz eta AHT-ren inguruan egin duzuen lanean lorturiko informazioa barneratuz.


Bestalde, hemen daukazue pasa den ikasturtean Gasteizko ikasle batek egin zuen Espainiako errepide sarearen maparen iruzkin eredua:

Aztergai daukagun  mapa hau, Espainiako errepide sarearen mapa da. Gaikako mapa honen iturria ‘Anaya Touring Club’ da eta 2008ko datuak eskaintzen dizkigu. Legendan azaltzen digun bezala, mapan zehar agertzen diren marra urdin zuzenak, autobideak eta autobiak irudikatzen ditu; puntutxoez bidez osatutako marra urdina, eraikitzen ari diren autobideak eta autobiak; eta marra gorria, bestelako errepideak.

            Mapan argi atzematen da Iberiar penintsulako errepide-sareak diseinu erradiala du. Erdigunea Madrilen dago, eta ardatzak ditu periferiako portu eta hiri nagusietarantz. Eredu hori Estatuaren ikuskera zentralistari dagokio. XVIII. mendean abiatu zen Borbondarrekin eta 1960ko hamarkadan sendotu zen, errepide-sarea modernizatu zenean.

            Maparen legendan eta mapa bertan marra urdinekin, autobideak eta autobiak irudikatzen dira. Autobidea, edukiera handiko bidea da, bi noranzkoekin; trafiko kopuru handiak abiadura handian zirkulatzeko, erregulartasunez eta segurtasun handiarekin. Autobia, bi noranzko edukiera handiko bidea da baita, baina autobideak ez bezala, ez ditu bidegurutzerik. Mapan ikusten dugun bezala, Espainian autobia maila altua dago.

            Bestalde, mapari begiratuz, argi antzematen da lurraldeen arteko desoreka nabariak ematen direla. Alde batetik, sarearen dentsitatea handiagoa da ekonomikoki garrantzitsuenak diren eremuetan (Madril, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa). Modu honetan, oso dinamikoak ez diren eremuetan, dentsitatea txikiagoa da (Extremadura, Aragoi, bi Gaztelak eta Andaluzia). Bestalde, trafikoaren intentsitatea handiagoa da edukiera handiko errepideetan (Mediterraneoko eta Ebroko korridoreetan). Gainera, orokorrean Espainian, errepide bidezko irisgarritasuna handiagoa eta homogeneoagoa da beste edozein garraioena baino. Hala ere, leku batzuetan pilatzen da, hala nola, industrigune eta turismo-gune nagusietan. Aitzitik, irisgarritasuna txikiagoa da Frantziaren eta Portugalen ondoko muga-inguruetan.

            Maparen iruzkinarekin jarraitzeko, aipatu behar da, mapan irudikatzen diren errepideen eskumenak Estatuaren, Erkidego Autonomoen edo Diputazioen menpe egongo direla. Beraz, erakunde hauen lana, hiri nagusienen zein eskualdeen arteko komunikazioa bermatzea izango da. Era berean, instituzio hauek izango dira errepide-sareak mantentzeaz eta hauen hobekuntzaz arduratuko direnak. Izan ere, Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoaren bidez, lurralde osoari errepidez irisgarritasun handia ematea, egin gabe dauden ardatzak ixtea eta Europar Batasunarekin errepidez dagoen integrazioa bultzatuko da.

            Guzti honen ondoriotzat esan dezakegu, gaur egun, Estatuko zein eskualdeko biztanle nukleoen artean, orokorrean, errepide-sarearen hobekuntzaren ondorioz irisgarritasun tasa altuagoak ditugula. Gainera, errepideak kokatzen diren inguruetan, hiri, industria eta turismo dentsitate handienak daude.

Hala ere, ezin ditugu ahaztu errepide garraioaren ingurumen arazoak. Hori dela eta, automobilen kutsadura murriztea izango da erakundeen lehenetariko lana, garraio kolektiboa eta trenbidea sustatuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.